Bisera gorria

Izenburua: Bisera gorria
Idazlea: Antton Kazabon
Bisera gorriaArgitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2018-10-24

Liburu honetako protagonista 12 urteko gazte bat da, Eneko, eta lehenengo pertsonan kontatzen du uda hartan gertatu zena. Uztailaren 29an, arratsaldeko zazpietan desagertuko da Martina, Enekoren lagun mina. Egun hartan, Enekok mutil ezezagun bat ikusiko du parkean, arropa beltz eta zaharrekin jantzia, baina ez dio garrantzia handirik emango.

Hilabete oso bat igaro eta Martinak desagertuta jarraituko du, baina herritarrek ez dute etsiko, eta goizero boluntario talde bat arituko da txoko guztiak goitik behera miatzen. Egun batean, Martinaren aita Otsamendi kobazuloan sartuko da, eta kainabera zahar bat esku artean duelarik aterako da kobazulotik. Kainabera hori 12 urte lehenago desagertu zen Erramunena izango da. Ondorioz, gazte desagertuen bi familiak elkartu egingo dira eta beraien seme-alaben bila jarraituko dute, baina asteak igaro ahala, bilatzeari utziko diote.

Egun batzuk beranduago, herritar batzuek, giza itxurako fantasma ikusiko dute herrian, Enekok Martina desagertu zen egunean ikusi zuenaren antzerakoa, baina gehienek gezurra dela esango dute. Hala ere, udazkeneko egun euritsu batean, gure protagonistak, fantasma itxurako bulto beltz bat ikusi ostean, Martinaren bisera gorria aurkituko du, eta horrek esperantza bueltatuko die herritarrei. Aurkituko ote dute Martina? Fantasma itxurako gizona izango ote da bahitzailea?


Nire ustez liburu hau oso entretenigarria da, eta une batzuetan beldurgarria izatera iritsi daiteke! Oso erraz irakurtzen da, ez baita oso luzea. 13-16 urte bitarteko gazteei gomendatuko nieke eta liburua asko gustatuko zaiela uste dut.


Maria Cobos Pereira

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula