Moio: ezkutatzea ezinezkoa zen



KATTALIN MINER:Moio: ezkutatzea ezinezkoa zen, Elkar, 2019


"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Horrela hasten du Kattalin Miner-ek liburua. Autorea hamar urte lehenago hil zen lagunaz hitz egiten ari da, Aimar Elosegi Ansa edo “Moio”. Heriotza honek transexualitatea eta suizidioa elkartu zituen, gaur egun ere oraindik nahiko tabu diren gaiak.

Gertakaria eta hamar urte geroago, Kattalin Miner-ek plano publiko eta politikoan landu zen gaia ez ote den plano pertsonalera igaro galdetuko dio bere buruari. Eta, memoria ariketa bat bezala hasi zena liburu honetan bihurtuko da, Moioren heriotzaz gain, transexualitatea, suizidioa, feminismoa eta trasfeminismoaz hitz egingo du, gertakari hura bizi izan zuten pertsonekin egindako elkarrizketen bidez: Moioren koadrilako lagunekin, anaiarekin, Medeak talde feministarekin, Maialen Lujambiorekin… Liburuak jorratzen dituen gai guztiak aipa ditzaket hemen, baina benetan gai honei buruz kontzientziatzeko liburua irakurri beharko duzu, ezta?




Gehien unkitu nauen liburuetako bat da hau, suizidioa eta transexualitateari buruz horren pertsonalki hitz egiten duelako, bai autoreak eta bai elkarrizketatutako pertsonek. Egunkari formatuan izatean, irakurketa askoz ere gertukoagoa egiten da, eta zoritxarrez oraindik ere tabu diren gaiez sakontzen du, trans pertsonen eguneroko zailtasunak eta pertsona bat suizidiora zerk eramaten duen azalduz. Nire ustez, hau irakurri beharreko liburu bat da, gai hauek tabu izateaz uzteko eta hobeto ulertzeko.


Ana Mendizabal

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula