Morto Vivace

Idazlea: Jon Arretxe

Argitaratze eguna: 2007, Azaro

Argitaletxea: Elkar

Liburua, Parisen kokatzen da, uztailak 14an, Frantziako Jaiegun nazionalean. Liburu honetako protagonistak Martinez eta Perrot polizia inspektoreak dira. Bi inspektore hauek Sena Ibaitik behera doan Le vieux mouche izeneko itsas-ontzi batean gertatutako hilketa bat inbestigatzen dute. Itsas-ontzian abesten dagoen operako tenore bat hil da itsas-ontziko helizeekin, baina forentsearengana joan ondoren, norbaitek hil duela dirudi.
Gainera, bere ipurdian topatutako aztarna batzuetatik ondorioztatu dezakete homosexuala zela. 


Horrek pista handia dirudi, baina zuzendariarekin hitz egin ondoren, operako mutil gehienak homosexualak direla ezagutzen dute, beraz, pista horrek ez du inora eramaten. Operako pertsona guztiekin hitz egin ondoren ez daukate pistarik, zuzendariak ere ez du pistarik, beraz, ez dakite zer egin, milaka ideia dituzte buruan, agian ez da operako inor izan, baina, horrela bada, itsas-ontzian zeuden pertsonetatik nor izan da? Eta oraindik garrantzitsuagoa, zergatik egingo zuen? Bi inspektoreak ez dute amore emango hiltzailea topatu arte.


Niri liburu hau asko gustatu zait, hasieran astuna egiten den arren, liburuan aurrera joan ahala istorioan sartu eta oso erraz irakurtzen da. Gainera, hiltzailea nor den jakiteko jakin-mina sartzen du idazleak eta amaiera arte ez dakizu nor den hiltzailea, beraz, liburu osoa irakurri behar da gogoarekin ez geratzeko. Nire ustez, Jon Arretxeren lan bikaina da.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula