Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua



Liburuaren izenburua: Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua.

Liburuaren idazlea: Nojud Ali (Delphine Minoui-ren laguntzarekin).

Argitaletxea: Erein.

Argitalpen-urtea: 2018.



       Zer egin edo esango zenuke, 10 urte bete eta gurasoek, zure ezkontza prestatzen hasiko balira? Horrelako egoera batean pentsatzea soilik, itzelezko beldurra ematen du, baina zoritxarrez, egoera hauek behin eta berriz errepikatzen dira eta adibide hobezina bezala, Nojud izeneko neskatilaren bizitza dugu.


       Nojud, Kharji-n bizi den neskatila da. Bere etxeko gazteena eta xelebreena da, amari galdera   zaparradak eginez, hainbat eta hainbat arratsalde igarotzen ditu. Lagunekin jolastea ere gustuko du, baina Tom eta Jerry marrazki biziak ikustea ere, bere denbora-pasa gustukoenetariko bat da.


      10 urte betetzerakoan, ordea, haurtzaroari agurra emateko momentua helduko zaio, izan ere, gurasoak, bera baino hiru aldiz zaharragoa den gizon batekin ezkontzeko beharra duela esango diote. Ezkondu ostean, bere bizitza 180º-ko bira eman eta infernu bat bihurtuko da. Egoera horren aurrean, Nojud-ek ausardiaz bete eta laguntza lortu nahian bere herritik ihes egingo du. 10 urteko neskatila bati laguntzeko prest dagoen norbait aurkituko du? edo bere herrira itzuli eta infernu hori jasaten jarraitu beharko du?.

      Balorazioari dagokionez, liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, istorio guztian zehar, protagonistak egoera horretatik ateratzeko egoera gogor horiek guztiak nola gainditzen dituen erakusten du eta baldintza berean dauden emakumeei laguntzeko oso aproposa dela iruditzen zait. Beraz, liburua irakurtzea asko gomendatzen dut.









Bertha Fernandez 2019/10/24

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula