Faktura elektrikoaren azterketa

Faktura elektrikoaren azterketa

Fikiko unitateari amaiera emateko, gure etxean genuen faktura elktriko aztertu behar izan dugu, elektrizitatearen historiarekin erlazionatuz. Azkenik, guzti hori azaltzen duen bideo bat egin dugu. Hemen duzue, bideo hori ikusi ahal izateko link-a:

Korronte jarraitu!

Ebaluaketa honetan ikasitako guztia praktikan jartzeko asmoz, irakasleen rolean sartzea egokitu zaigu. Hona hemen elektrizitatearen inguruan burututako azalpen bideoa:

Elektrizitatea

Elektrizitatearen inguruan, nola funtzionatzen duen, arriskuak, fakturak... jakin nahi baldin baduzue, hona hemen bideo interesgarri bat, kontzeptu horiek uler ditzazuen. Horretarako irakaslearen rolean jarri gara hauek esplikatzeko

Espero dut zuen gustukoa izatea!


Erreakzio kimikoak aztertzen!



Gure eguneroko bizitza, kimikaz beteta dago. Esate baterako, sukaldatzen dugun bakoitzean hainbat erreakzio kimiko sortu edo eragiten ditugu. Hona hemen horren adibide bat bere azalpen eta informazio guztiarekin. 



Erreakzio kimikoa etxean

Azken hiruhilabete honetan, FiKin, erreakzio kimikoak eta horien ezaugarriak aztertzen aritu gara. Ikasitakoa praktikan jartzeko, gure etxeetan ozpina eta bikarbonatoaren erreakzioa egin dugu, eta erreakzio honen inguruan dakidan guztia azaltzera nator.
 

Nire ikerketa zientifikoa

Hiru-hilabete honetan, Fisika-Kimikan, erreakzio kimiko desberdinak lantzen ibili gara, eta urtea bukatzeko, bakoitzak erreakzio-kimiko bat egitea adostu genuen. Hemen dago nik egindakoa arakatu nahi baduzue, linkean sartu zaitezkete.


https://drive.google.com/file/d/12JOKk-Si0LOlZsdFbgiRpWq95dtcInB-/view?usp=sharing

Espero dut gustatu izana.


Erreakzio-kimikoak gure inguruan

Hiru-hilabete honetan erreakzio-kimikoak lantzen ibili gara, eta oraingoan, guk etxean erreakzio kimiko bat egin dugu, kasu honetan Ozpinaren eta Bikarbonatoaren artean. Aurkezpen honetan erreakzioan zer gertatzen den, produktuak, eta zuk etxean egiteko behar duzuna ikusi duzu.

Espero dut zure gustukoa izatea!


Eguneroko kimika!

FiKin hiruhileko honetan, erreakzio kimikoak eta horien ezaugarriak landu ditugu. Gaur, ozpina eta bikarbonatoa erabiliz egin dudan erreakzio kimikoa aurkeztera natorkizue.

Kimika azaldua

Hiruhilabete honetan Fisika Kimikan erreakzio kimikoak aztertzen aritu gara, eta ikasitako guztiarekin etxean egin daitekeen erreakzio kimiko baten azalpena egin dugu. Goza ezazue!



Elektrizitatea gure etxeetan


Elektrizitatearen inguruan interesa edukitzen baduzue, eta etxeetako fakturen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, bideo honen bitartez elektrizitatearekin  historian zehar egin diren hainbat ikerketa ikusiko dituzue. Horrez gain gure etxeetara heltzen den elektrizitatearen inguruko ezaugarri gehiago ikasi dezakezue.

Haurrera ba!!
Elektroien zirrararekin bat!!!
Check out this Video

Elektroien zirrara!

Egun bizi dugun egoera hau benetan berezia da. Bioaniztasunak babesten gaitula argi
adierazi dute zientzialariak eta normaltasun egoerara bueltatzerakoan jasangarritasunaren
gaineko hausnarketa egiteko beharra ere azpimarratu da.

Eraginkortasun energetikoak aldaketa klimatikoa geldiaraztea eta gizarte jasangarriagoa
garatzea ditu helburu. Horrek ez du esan nahi dugun bizi-kalitateari uko egitea, zerbitzu
energetiko berdinak izatea baliabide gutxiago erabiliz baizik. Energiaren kontsumo
adimentsuak bideratuko gaitu behar dugun energia erabiltzera.

Eraginkortasun energetikoa bultzatzeko eta energia elektrikoaren erabileraren gaineko
huasnarketa sustatzeko bideoa egin dugu DBH3 ko ikasleek. Hona hemen nirea:

Erreakzio kimikoak ulertzen!

Hiru-hilabete honetan fisika-kimikan errakzio kimikoak aztertzen ibili gara. Gainera ikasitakoa erreakzio kimiko batean aplikatu behar izan dugu eta hemen duzue azken produktu. Bideo honetan erreakzio kimiko baten ezaugarriak, kalukuluak, zergaitiak, ondorioak... ikusteko aukera izango duzu, eta horrela kimikak gure egunerokotasunean duen garrantzia ulertzeko.


Erreakzio kimikoak aztertzen!

Oraingoan, Fisika-Kimika ikasgaian gure lana dibulgazio zientifiko bat egitea izan da. Garbitzeko propietateak dituzten osagaiak oinarri hartuta, erreakzio kimikoak zer diren eta nola gertatzen diren ulertarazteko ikerketa-proiektua egingo dugu. Goza zientziaz!

Aurkezpena

Elektrizitatearen historia

Kaixo, gaurkoan elektrizitatearen historia eta bere hainbat propietate ikasiko ditugu, hemen duzue bideoa:

Etxean Kimikari!

Kaixo!
Fisika-Kimikan azken ebaluaketa honetan erreakzio kimikoak eta beraien propietateak lantzen ibili gara, eta gaur zuentzako erreakzio kimiko bat prestatu dut, bere azalpen egokiarekin, zuek ikus eta goza dezazuen!





UEUk 17 ikastaro eta jardunaldi antolatuko ditu ekainetik irailera



UEUk 17 ikastaro eta jardunaldi antolatuko ditu ekainetik irailera

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 48. Udako Ikastaroen eskaintzarekin aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari, COVID-19ak baldintzatutako egoeran, eta, datak moldatu eta ekainetik irailaren hasierara bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta dagoeneko matrikula zabalik dago ueu.eus webgunean.

UEUk prentsa agerraldi telematikoa antolatu du, #ElkarEkin leloarekin prestaturiko 48. Udako Ikastaroen eskaintza aurkezteko. Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Irati Iciar Udako Ikastaroetako arduradunak hartu dute parte.

Aipatutako ikastaroek, hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute eta dagoeneko matrikula zabalik dago ueu.eus webgunean.
48. Udako Ikastaroen aurkezpena

Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean

Nafarroako Mintzoa editorialak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis... liburua eskuratu du, eta euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen ditu.

Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren tamaina ematen du.

Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskarazko 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta Euskal Herriari buruz ere mintzo da.


Informazio-iturria: https://www.eitb.eus/eu/kultura/osoa/7279857/euskarazko-100-hitz-topatu-dituzte-suitzan-1610ean-idatzitako-liburu-batean/

Centro Basco, Kaliforniako euskal jatetxearen etorkizunaz ‘Los Angeles Times’ egunkarian


Centro Basco, Kaliforniako euskal jatetxearen etorkizunaz ‘Los Angeles Times’ egunkarian

‘Los Angeles Times’ egunkarian argitaratu denez, Kaliforniako Chino hiriko «Centro Basco» jatetxeak etorkizun iluna izan dezake, izan ere, koronabirusaren krisiaren ostean aurrera ateratzeko modurik izango ote duen ala ez zalantzaz josita daude.

Aurrenekoz 80 urte eta gero, Aste Santuko Domekako afaria bertan behera laga zuen Centro Bascok, 1940an atea aurrenekoz ireki ostean. Euskal Herritik joandako etorkinen geraleku eta pentsio zen Chinoko Centro Basco eta 1940az geroztik familia giroko afariak eta jaietako ospakizun oturuntzak ziren beronen ezaugarri bereziena.

Euskal jatorriko mila bat familia bizi omen dira oraindik ere Chino hiriaren inguruan eta sarri azaltzen ziren Centro Bascotik duela gutxira arte, berdin jaiegunen bat ospatzeko zein pilota jaialdi inprobisatuak burutzeko ere jatetxearen atzean loturiko frontoian.

«Ohiko bezeroak itzultzeko irrikaz daude», gaineratzen du Centro Bascoko jabeak, baina «ohiko» bezeroak 65 urtez gorako gizon-emakumeak dira, koronabirusarekiko kolektibo zaurgarriena, alegia. Hala, Bernadette Heltonek kontuz ibili nahi luke erabakirik hartu aurretik.

Chino




Informazio-iturria: naiz.eus

Honez gain, hiztegia aberastu nahian hona hemen bi hononimo.
sena ≠ zena

Txakur horrek ehiztari sena du.
Lehen zuria zena, orain beltza da.

Aurrealdea edo aurreko aldea?

3.- Aurrealde edo aurreko alde (Idazkera eta morfologia)

Erabil daitezela, oraintsu arte egin den bezala, esapide osoak: aurreko alde, atzeko alde, barruko alde, gaineko alde, azpiko alde, goiko alde, beheko alde, kanpoko alde e.a., edota forma atzizkidun jatorrak: aurrealde, atzealde, barrualde, gainalde, azpialde, goialde, behealde, kanpoalde e.a.

Zer gertatuko da ibilaldiarekin?

Koronabirusaren ondorioz gertatzen ari den guztiarengatik, pasa den igandean, hau da, maiatzaren 31n, Elorrion ospatu behar zen Ibilaldia, urriaren 18ra atzeratu¡ da. Baina aurreikusitako data, jaialdi barik gelditu ez dadin, Elorrioko Txintxirri ikastolak, streaming moduko bat egin zuen, egun horretan. Hemen duzue, streaming hori ikusi ahal izateko esteka:

''Zer esaten den eta nola esaten den eragina du; herritarrak oso haserre daude''

''Zer esaten den eta nola esaten den eragina du; herritarrak oso haserre daude''
Agurne Gaubeka Hizkuntz eskubideen behatokiko zuzendariak dioenez, larria da gertatzen ari dena. Herritar askok euren kexak agertu dituzte, konfinamenduan euskarak izan duen erabilpenagatik. “Berben lapikoa” Eitb-ko programa berri bat da eta Agurnek bertan adierazi du, euskaldunok euskara zenbat erabiltzen dugun. Beraien datuen arabera, euskara oso gutxi erabiltzen dugula dio. Konfinamendua dela eta, hainbat bideojokotan ere murgildu gara eta euskara ahazten joan gara. Hona hemen bideoa:



B
Bi hitzak: - Sor: jaio, sortu - Zor: zorretan gelditu zarela adierazteko. Hau da, zerbait emateko falta zaizula esateko.

Karmele Jaiok Euskal Literaturzaleen akademiako saria irabazi du.

Karmele Jaio idazleak "Aitaren etxea" liburuarekin Euskal Literaturzaleen akademiako saria irabazi du. Gasteizko idazlearen liburuak Bernardo Atxagaren "Etxeak eta hilobiak" liburuarekin egin zuen topo finalean, baina irabazle irten zen.

Ezin izan du saria presentzialki jaso Covid-19a dela eta, baina, zeremonia nola ospatu pentsatzen ari dira. Karmele Jaiok bitan irabazi du sari hau, aurten eta orain dela 14 urte ere bai.

"Aitaren etxea" liburua maskulinatearen rola familia barruan aztertzen du, eta liburua España barruan ere ospetsu bihurtu da.

ni.eus euskarazko posta elektronikoko zerbitzua jaio da



Igande honetan, maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta, horren kariaz, Puntueus Fundazioak ni.eus, Guebs euskal enpresarekin batera garatutako euskarazko e-mail zerbitzua, aurkeztu du gaur, ostiralarekin.

ni.eus-ek pertsonen arteko harreman digitaletan .eus domeinua erabiltzea ahalbidetuko du: doako bertsioan ni.eus domeinuan (adibidez: eitb@ni.eus) edo ordainpeko planen kasuan, norberaren gustuko .eus domeinua pertsonalizatuta (adibidez: info@ane.eus edo kaixo@mendielkartea.eus).

ni.eus euskaratik eta euskaraz sortutako posta zerbitzua da, Puntueus Fundazioak azaldu duenez, eta dena eskaintzen du euskaraz: bezeroarentzako arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak eta bezero-gunea.
Martxan da ni.eus posta elektronikoko zerbitzua

Informazio iturria: www.eitb.eus

Egoki eztabaidatzeko tutoretza bideoa

Kaixo!
Hiruhilabete honetan zehar, euskarako ikasgaian egoki eztabaidatzen ikasten ibili gara, eta zenbat gauza ikasi ditugun! Bukaeran, ikaskuntza guzti hau biltzen duen bideoa egin dugu DBH3-4 ikasleok, beraz, hemen uzten dizuet nirea ikus dezazuen.
Gozatu eta praktira eraman!




Pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an izango da Herri Urrats

Pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an izango da Herri Urrats

Atzoko egunez zen ospatzekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagatik. Etxetik ikusi ahal izan zen emankizun berezi batekin ospatu zuten atzo, eta irailean Senperen elkartzeko itxaropena dute.
Irailean ospa daiteke, agian, Herria Urrats.

Hainbat elorriarrek Etxealditik Euskaraldira dinamikan parte hartu dute

Apirilaren 24tik maiatzaren 2ra hainbat elorriarrek “Etxeladitik Euskaraldira” dinamikan parte hartu dute. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bertan parte hartu duten herritarrei. Kaleak apuka-apurka euskararekin betetzea da beraien helburua, eta Elorrioko euskalkiarekin hain zuzen.



Informazio-iturria: anboto aldizkaria 

Koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu du Euskaltzaindiak

Birus honen inguruko terminoak ezagutu nahi badituzu, klikatu hemen.

Haur eskoletako euskarazko lekuak mantentzea eskatu dute

Iruñeko haur eskoletan umeentzako euskarazko toki kopuruari eusteko, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren inplikazioa eskatu du Iruñeko haur eskoletako guraso talde batek. Horiei eusteko konponbideak bilatzea eskatu diete, baita hainbat proposamen egin ere: Nafarroako Gobernuko haur eskolen eskaintza aldatzea, erabiltzen ez diren ikastetxeak prestatzea, eta haur eskola pribatuetako lekuak diruz laguntzea.


Salatu dutenez, Iruñeko Udalak egindako planaren ondorioz, «nabarmen» murriztuko dira haur eskoletako euskarazko tokiak datozen hiru urteetan. «Euskarazko lekuak %14raino murriztuko dira hurrengo hiru urteetan», ziurtatu dute. Hori aldatzeko eta «benetako eskariari konponbide egokia» emateko, talde politiko guztiekin bilerak egiteko eskatu dute Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan. «Borondate politikoa izatea da kontua».



Arau berriak

-ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabil daitezela; hau da, arrain, usain, zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.), dohain, eta orobat, orain idatz daitezela euskara batuan; baina beste sail batekoa denez gero mahai, eta ez mahain, idatz dadila.

Euskara ikasteko aitzakerik ez



Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HABEko (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) euskaltegietan B2 mailara arte euskara ikasten ari diren ikasleek ikastaroa doan egin ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Eudelek hitzartutako akordioaren ondorioz. Hala, A1, A2 eta B1 mailen kasuan, euskaltegien bidez maila egiaztatzen duten ikasle guztiek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, beti ere asistentzia baldintzak ere betetzen badituzte. B2 mailako ikasleen kasuan, berriz, HABEko azterketa gainditu beharko dute diru-laguntza lortzeko. Hala ere, irailetik aurrera maila guztietako ikasleentzat, B2koentzat barne, nahikoa izango da euskaltegiko maila gainditzea.


Terminoak:


HABE: (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea)


B2: hizkuntzan lan egiteko gai da


A1: oso maiz erabiltzen diren eguneroko esamoldeak ulertzeko eta erabiltzeko gai da


A2: maila hori "oinarrizkoa" dela esan daiteke


B1: testu argien puntu nagusiak ulertzeko gai da


Informazio iturria: https://www.argia.eus/albistea/euskara-doan-ikasteko-aukera-izango-dute-bost-mila-arabarrek

“Emakumeari eta euskarari ematen zaien tokiak harreman gehiago du pribatutasunarekin”

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre “Ahoz Aho”n izan dira, Lisipe bildumako ‘Trikua esnatu da’ liburua hizpide. “Izan daiteke feminista euskaltzale izan gabe?” galderaren inguruan hausnartu dute.


Bi hitzak

Gelan euskarako albistearekin batera, 2 hitz aurkeztu ohi ditugu beraien esanahia eta idazteko moduaz jabetzeko. Hau eginez, gure hiztegia sendotzea lortzen dugu, hitz berriak edo idazteko modu ezberdinak ezagutuz.
Gaurkoan hurrengo hitza aurkeztuko dizuet:
  • Euskaltzaindiak berrogeialdia gaixki esanda dagoela esan du, eta hitz egokia kuarentena dela adierazi du, hau mailegu bat delako.
  • Berrogeialdia --> Kuarentena

Anttonen asteko hitzak eta istorioa

Antton Telleriak hiru hitz berriren proposamenak ekartzen ditu astero, “Euskaltzaindidaren” hiztegia handitzeko asmoz. Aste honetako hitzak: Olio-ipurdia (koipe asko kontsumitu ostean gizendu den ipurdia), depilepsia (gorputzeko ilea tiraka kendutakoan izan ohi den erreakzio fisikoa) eta berogeialdia (tenperatura beroei bizkar eman eta etxean giltzapetuta egotea) dira.

Horrez gain, ausazko hitzekin istorio bat osatzeko erronka ere izaten du Anttonek. Aste honetan hitz hauek egokitu zaizkio: Izorrai, redios, istripua, ataskoa, besarkada eta antzigarra. Lortuko ote du istorio bat sortzea?

Gaztea irratiko bi audio hauek hemen dituzue eskuragarri:
Asteko hitzak
Istorioa

Bi hitzak

Gelan euskarako albistearekin batera, 2 hitz aurkeztu ohi ditugu beraien esanahia eta idazteko moduaz jabetzeko. Hau eginez, gure hiztegia sendotzea lortzen dugu, hitz berriak edo idazteko modu ezberdinak ezagutuz.

Gaurkoan hurrengo hitzak aurkeztuko dizkizuet:
  • Sasi: sasitan nahaspilatu (maleza)
  • Sasi-jakintsu: Jakintsua izan gabe, horren plantak egiten dituena (sabelotodo, sabidillo)
  • Bizar-sasia (sasi): (eneredado, revuelto)

Audio eta bideoak transkribatu eta azpititulatzeko plataforma aurkeztu du Elhuyarrek

Aditu ordainpeko erremintak hitzaldi, elkarrizketa eta bestelako esaldiak transkribatu eta azpititulatzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.


Elhuyar taldeak Aditu plataforma informatikoa sortu du, ahozko hitzaldi, elkarrizketa eta bestelako esaldiak automatikoki, bota ahala, transkribatu eta azpititulatzeko, nola euskaraz hala gaztelaniaz.

Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak eta Igor Leturia Aditu proiektuaren arduradunak aurkeztu dute gaur goizean, ostegunarekin, Tabakalera Donostiako zentroan egindako ekitaldi batean.

Beraien hitzetan, “hizketa-ezagutzaileak audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko balio du”, eta esparru askotan erabili ahalko da: ikus-entzunezkoen eta hedabideen sektorean (dokumental eta saioen azpitituluak, elkarrizketen transkripzioa…), administrazio publikoan, pertsona eta makinen arteko elkarrekintzan, urritasunak dituzten pertsonen irisgarritasunean…

Plataformak berak, gainera, ediziorako interfaze bat du, Adituk automatikoki sortutako transkripzioak eta azpitituluak eskuz zuzendu ahal izateko.

Ordainpekoa izanagatik, erabiltzaileek Adituren doako froga bat dute erabilgarri, bost minutuko transkripzio librea egiteko.

Informazio-iturria: 

Audio eta bideoak transkribatu eta azpititulatzeko plataforma aurkeztu du Elhuyarrek



Elhuyar taldeak Aditu plataforma informatikoa sortu du, ahozko hitzaldi, elkarrizketa eta bestelako esaldiak automatikoki, transkribatu eta azpititulatzeko, nola euskaraz hala gaztelaniaz.

Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak eta Igor Leturia Aditu proiektuaren arduradunak Tabakalera Donostiako zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu dute.

Beraien hitzetan, “ plataforma audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko balio du”, eta esparru askotan erabili ahalko da: ikus-entzunezkoen eta hedabideen sektorean (dokumental eta saioen azpitituluak, elkarrizketen transkripzioa…), administrazio publikoan, pertsona eta makinen arteko elkarrekintzan, urritasunak dituzten pertsonen irisgarritasunean…






Informazio-iturria: https://www.eitb.eus/eu/kultura/euskara/osoa/7095184/audio-eta-bideoak-transkribatu-eta-azpititulatzeko-modua-aurkeztu-du-elhuyarrek/

Motorra imanarekin torlojuarekin eta pilarekin

Zer gertatuko da pila bati neodimiozko iman bat torloju bateri lotua jartzen badio, eta ondoren kable batzuekin polo negatiboa eta imana lotzen baditugu.


Nik uste dut torlojua bueltak ematen hasiko dela.

Esperimentuaren azalpen zientifikoa:

Korronte elektriko bat dabilen eroale bat eremu magnetiko batean murgilduta dagoenean, indar hau jasaten du: f = I/dl·B

Erakustaldi horretan indar hori baliatzen da zirkuitu txiki bat mugitzeko. Eremu magnetiko bizia sortzen duten neodimio imanak erabiltzen ditugu, 0,5 t inguru imanaren azalean. Landa lerroen forma solenoide batek sortzen dituenen antzekoa da, simetrikoak dira imanaren ardatzaren inguruan. Iman zilindrikoaren gainean (irudian gorriz) pila bat jartzen da, zeinaren poloak eroale lodi batekin lotzen diren. Bere erresistentzia txikiagatik, korronte estimagarri bat zirkulatzen du. Imanak sortutako eremu magnetikoak indar bat eragiten du eroalearen gainean, pilaren ardatzaren inguruan birarazten duena. Indarra, une bakoitzean, irudiaren planoarekiko perpendikularra da, eta, horregatik, zirkuituak birarazten du.
Ondorioz, nire hipotesia zati baten zuzena zen, baina imana ere mugitzen da, eta hori ez nuen uste. Hau da, azkenik, torlojua eta imana bira ematen hasiko dira.
Emakume zientzialaria:
Lucia Galvani:
Elektrizitatea lantzen ibili izan zen, eta elektrizitatearen propietateak ere aztertu zituen. Alejassandro voltaren pila voltaikoa egiten lagundu zuen.

Zer gertatuko da CD-a une batean berotzen badugu eta ondoren putz egiten badugu?

Ikerketa galdera:
Zer gertatuko da CD-a une batean berotzen badugu eta ondoren putz egiten badugu?


Hipotesia:
Nire ustez ez da ezer gertatuko izan ere CD-a nahiko gogorra da.


Materiala:
-Guraizeak
-CD bat
-Metxero bat

Prozedura:
- CD bat hartu eta guraize batzuekin alde metalikoa kendu.
- Ondoren metxero batekin une bat berotu.
- Azkenik berotutako unean putz egin.

Froga:



Ondorioa:

Bertan ikusi duguna ondorengoa da, lehenengo eta behin CD-a polikarbonato deitzen den termoplastiko batekin eginda dago, polikarbonatoz eginda daude CD gehienak. Polikarbonatoak duen  ezaugarrietako bat honako hau da, oso erraz moldatu daitekeen materiala da. Material hau 250 ºC-tik aurrera oso erraz moldatu daiteke.

Beraz hau guztia kontuan izanda, metxeroarekin CD-a berotzerakoan, berotu dugun zonalde hori bigundu egiten da eta geruzak hedatu egiten dira. Geruzak hedatu ondoren, airea sartzerakoan polikarbonatoa aurretik berotu dugunez, oso erraza da moldatzeko eta hau hodi bat izango balitz bezala ateratzen da.


Informazio-iturria:


Gehiago jakiteko:


Euskararen eboluzioa


Pospolo bat pila batekin piztu ahalko dugu?

Ikerketa galdera:
Pospolo bat pila batekin piztu ahalko dugu?
Hipotesia:
Nire ustez posible izango da pospolo hori piztea
Materialak:
- Pospolo bat
- Alanbre bat
- Pila bat
Froga:

Klasean egingo dut

Ondorioa:
Ikusi dugun bezala, pospoloa piztu dugu.  (Pospoloa sua pizteko erabiltzen den ziri bat da, mutur batean substantzia sukoia duena, mutur hori azalera latz baten aurka igurtzen denean, marruskadura indarrarekin sukoia piztu eta sua artzen du.) Hau gertatzen da bi poloak eroale (Eroale elektriko bat karga elektrikoaren mugimenduari oztopo txikia jartzen dion material bat da, adibidez, eroale onenak metalak dira, tartean kobrea, urrea, burdina eta aluminioz osatutako kableak.) bakar batekin ukitzen baditugu elektrizitate horrek dituen elektroiak talka egiten dute energia zinetikoa bihurtuz, horren ondorioz energia hori bero bihurtzen da. Bero hori alanbretik igarotzen da tenperatura asko handituz, horregatik pospoloa piztu ditzakegu,  fenomeno hau joulen legea deritzo. 

Joulen legea: Joule efektua eroale elektriko batetik korronte bat igarotzerakoan beroa askatzen duen fenomenari deitzen zaio. Elektroien talken ondorioz hauen energia zinetikoa bero bihurtzen delako gertatzen da.

Zientzialaria:

Edith Clarke:

Edith Clarke 1883. jaio eta 1959. urtean hil zen. Amerikako lehen emakume ingeniari elektrikoa izan zen, horrez gain, MIT- titulua ateratzen zuen lehengo emakumea izan zen, 1918. urtean ingeniaritza elektrikoaren lehen irakaslea ere izan zen. Irakasle bezala urte asko igaro ondoren manual bat idatzi zuen, Circuit Analysis of A-C Power Systems deiturikoa, ingeniaritza elektrikoari buruz.

MIT: Instituto de Tecnología de Massachusetts

 edith clarke bilaketarekin bat datozen irudiak

Informazio gehigarria: 
  • Funtzionamenduari buruz informazio gehiago: Informazioa

Informazio iturria: Bideoa

Egilea: Izei Herrero


Zer gertatzen da azukrea eta bikarbonato sodikoa erretzen baditugu?

Galdera nagusia: Zer gertatzen da azukrea eta bikarbonato sodikoa erretzen baditugu?

Hipotesia: Nire ustetan, normal erre egingo da eta prozesu honetan gas toxikoak edota kaltegarriak botako ditu.

Materiala:

  • Alkohol medizinala.
  • Azukrea.
  • Area.
  • Pospoloak.
  • Bikarbonato sodikoa.
  • Baso bat.
  • Koilara bat.
Prozedura:
  1. Azukrea eta bikarbonato sodikoa baso barruan nahastuko ditugu.
  2. Ondoren arearekin sumendi antzeko zerbait egingo dugu.
  3. Gure nahasketa sumendi barrura bota.
  4. Ondoren alkohol medizinala guztiaren gainetik bota.
  5. Azkenik pospoloekin alkoholari su heman.
Videoa:


Azalpena: 

Erreakzioan, bikarbonato sodikoa, ur lurrunean, karbonato sodikoan eta karbono dioxidoan deskonposatzen da. Azukrea erretzeak, berriz, ur lurruna eta karbono dioxidoa sortzen ditu.

2 NaHCO3 --------- Na2CO3 + H20 + CO2

C2H5OH + 3O2 ------- 2 CO2 + 3H2O



Aldi berean, azukrea karamelatu egiten da beroaren eraginez. Egoera plastiko horretan, askatutako gasaren eraginez puzten da azukrea. Azukrea puztu eta etengabe erreakzionatzen den bitartean, azukrea, azkenean, erreketa eta deshidratazioa konbinatzen dituen erreakzio batean erretzen da:

C12H22O11 + 12 O2 ------ 12 CO2 + 11 H2O

C12H22O11 + Q ------- 12C + 11H2O

Erreakziotik lortzen dena karbono puztua da, suge bat gogorarazten duen forma batekin.

Ondorioa:

Azukrea karamelatu egiten da beroaren eraginez. Egoera plastiko horretan, askatutako gasaren eraginez puzten da azukrea. Azukrea puztu eta etengabe erreakzionatzen den bitartean, azukrea, azkenean, erreketa eta deshidratazioa konbinatzen dituen erreakzio batean erretzen da, ondorioz erreakziotik lortzen dena karbono puztua da, suge bat gogorarazten duen forma batekin.

Gehiago jakitzeko:


Hemakume zientzialaria:

Joliot-curie.jpg


Irène Joliot-Curie, jaiotzez Irène Curie, (Paris (Frantzia), 1897ko irailaren 12a - Paris (Frantzia), 1956ko martxoaren 17a) frantziar fisikari eta kimikaria izan zen eta, 1935ean, Kimikako Nobel saria lortu zuen.Irène Joliot-Curiek bere senarrarekin bat eman zion hasiera fisika nuklearraren arloko ikerketari eta ikerkuntza horretan atomoaren egiturak eta nukleoaren proiekzioa ikertu zituzten. Funtsezkoa izan zen 1932an aurkituko zen neutroiarentzat.

Ikastolako egoera soziolinguistikoa



Eskuak xaboiarekin garbitu koronabirusaren aurka

Zergatik eskuak xaboiarekin garbitzea hain eraginkorra da koronavirusaren aurka?

Birusak izaki mikroskopiko oso partikularrak dira: ugaldu ahal izateko giza zelulen barruan sartu beharra dute. Bakarrik ezin dute. Zelulen barruan dagoen makineria behar dute beren buruaren kopiak egiteko.

Imagen

Koronabirusa 3 elementuz osatuta dago:

1) Material genetikoa (RNA izeneko "jarraibideen eskuliburua")

2) Giza zeluletara eta beste prozesu batzuetara "lotzeko" baliagarriak diren proteina batzuk.

3) Gantz-bilgarri bat (mintz bat), dena babesten duena.

Imagen

Eta hemen xaboiaren magia sartzen da.

Ura erakartzen duen "buru" batek eta koipea erakartzen duen "isats" batek osatzen dituzte xaboi molekulak.

Imagen

Horrela, xaboi-molekulen buztana birusaren gantz-bilgarriari lotzen zaio, eta haren egitura guztia "desegiten" du! Horregatik da, zientifikoki, xaboia koronavirusaren etsairik txarrena.

Xaboia beraz garrantzitsua da garbitzeko orduan, baina zergatik, hain zuzen ere, eskuak? Zer dute eskuek kutsatzea saihesteko?

Koronabirusa ordu batzuetan egon daiteke gorputzetik kanpo. Azaleraren ezaugarrien araberakoa da. Eguneroko bizitzan mota guztietako gainazalak ukitzen ditugu, non birusa egon daitekeen...

Birusa eskuetan badugu oraindik ez gaude kutsatuta. Birusa gorputzetik kanpo dago oraindik. Baina eskuekin sudurra, ahoa, begiak … ukitzen ditugu, eta hortik sar daiteke koronavirusa gure gorputzean. Birusa eskuetan edo aurpegiaren azalean dugula, beste norbaiti ere pasa diezaiokegu eskua ematerakoan edo musu bat ematerakoan.

Gogoratu: eskuak garbitzea aholku oso baliagarria da eta Zientzia liluragarria du atzean!

Informazio iturria: @pmarsupia 

Saran egingo dute lehen euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka

Azoka antolatu duten eragileetako ordezkariak, Donostian egindako aurkezpenean.

Ikusi Mikusi izena jarri diote, eta apirilaren 3an eta 4an izango du lehen aldia, baina urtero egiteko asmoa dute. Idazle, ilustratzaile, haur, guraso, eskola eta argitaletxeen bilgunea izatea nahi dute.

Lehenbizikoz, euskara hutsean den haur eta gazte literaturari dedikatutako festa edo azoka izanen da. Ikusi Mikusi jarri diote izena, eta Galtzagorri elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak sustatu dute. Haien asmoa da Euskal Herri osoko argitaletxeak, sortzaileak, eskolak eta familiak euskararen eta literaturaren bueltan elkartzea, eta horrela egiten jarraitzea etorkizunean ere, euskara bultzatzeko.

Euskararen feminitatea

Kaleko neurketetan nabari da, eta transmisioan, eta euskararen aldeko egitasmoetan: euskarari ekarpen handiagoa egiten diote emakumeek. Euskal soziolinguistikan ez da asko ikertu gai horri buruz, baina ari da azterketarako eta gogoetarako bidea irekitzen.

Ikasleak eta gurasoak

Egun on, gu DBH4-ko ikasleak gara eta oraingo honetan gure ikerketa soziolinguistikoen ondorioak partekatuko ditugu zuekin.

Gure taldeak, gehienbat, guraso eta ikasleek, euskararekin duten harremana aztertu dugu, eta guztia behean duzuen infografian ikus dezakezue.

Eskerrik asko, proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi, eta espero dugu aztertutakoa kontuan hartzea.





Hizkuntzaren erabilera lehen eta orain


Egileak: Ane, Manex eta Unax.

Euskararen egoera Elorrioko denda eta tabernetan

Egileak: Aroa, Dani, Maria eta Nagore

Filmin euskaraz

Filmin Espainiako online zinema-plataforma bat da, eta euskarazko filmen lehen streaming kanala jarri du martxan, oraingoz audioak zein azpitituluak euskaraz dituzten 40 film eskainiz.

Filmin Euskaraz kanala hiru bloketan banatzen da: fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako zinema. Hilero 8 euroko harpidetza ordaiduta Filmineko 51 kanaletako filmak ikus daitezke. 

filmin eusk

Gehiago jakiteko: https://www.filmin.es/canales
Informazio-iturriak: anboto.org  eta  sustatu.eus

Euskaltzaindiaren araua (z gero)

  1. Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gerohori egin duzunez gero.
  2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkerozortziez gero / zortziak ezkeroSan Ferminez gero / San Ferminak ezkeroatzoz gero / atzo ezkero.
  3. Honezkerohorrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa den.

Hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute Iruñean

Aurreko Larunbatean Iruñean, Golem Zinemetatik abiatuko da manifestazioa 17:00etan "Euskara eskubidea, ni más ni menos" lelopean. Nafarroa osoan eta hezkuntza ziklo guztietan euskaraz ikasi ahal izatea eskatzen dute.
Jendetza bildu zen otsailaren 1ean Iruñean, haur eskoletan euskarazko eskaintza murriztea salatzeko.

Grabitatearen misterioak.



Ikerketa galdera:

Zer da eta zelan funtzionatzen duen grabitatea?

Hipotesia:

Nire ustez grabitatea, masa kantitate handi bateko objektu batek beste objektu bateriko sortzen dion atrakzioa, eta hor gauza gauztiak berdin atraakzionatuuko dute.

Materialak:

- orri bat

- liburu bat

- baso bat

- ura

- bol bat

Nola egin:

- Hasteko, orria eta liburua botatzen ditugu eta ikusten dugu nor jausi den lehenengo

- ondoren orria liburuaren gainean jartzen duju eta usten diogu jausten liburuari

- Ondoren baso bat hartzen dugu eta jausten uzten dugu eta urarekin batera usten diogu jausten

- azkenik ura basoan jartzen dugu eta jausten usten dugu.


Ondorioa:

Honekin gustiarekin esan daiteke, grabitatea fenomeno natural bat da, zeinaren eraginez masadun objetuek elkar erakartzen duten. Efektu hori erraz ikus daiteke masa handiko objektuen artean, planetan... Gure esperimentuan lur planetaren grabitatea eragin du. Horren ondorioz, esan daiteke, objektu bat bestea baino astiroago lurrera heltzea, airearen ondorioz izan da, izan ere, iusi dugun bezala, grabitatea guztia erakartzen du, berdi, eta astriago joateak esan nahi du beste gauza bat eragiten duela hori eta gauza hori airea da.


Zientzialari emakumea:

Gabriela Gonzalez:
Gabriela González (Kordoba, 1965eko otsailaren 24a) argentinar fisikaria da. Nagusiki grabitate-uhinen ikerketan egindako ekarpenengatik da ezaguna, eta LIGO.2 grabitazio-uhinen ikerketa-proiektuaren bozeramailea izateagatik, bere azterketa-eremuari buruz egindako 100 argitalpen baino gehiago ditu, pareen berrikuspenaren bidez ikuskatu

“Astronomía con ondas Gravitacionales” (43603989761).jpg






Zer gertatuko da puxika bat makil batekin zeharkatzerakoan?



IKERKETA GALDERA:

Zer gertatuko da puxika bat makil batekin zeharkatzerakoan?


HIPOTESIA:

Nire ustez, makilarekin zeharkatzerakoan puxika lehertuko da izan ere, normalean puxikabat makila batekin zeharkatzerakoan lehertu egiten da.


MATERIALAK

-Puxika
-Egurrezko makil fina
-Olioa

NOLA EGITEN DA?:

-Hartu puxika bat, puztu eta korapiloa egin.
-Igurtzi egurrezko makila olio pixka batekin.
-Zeharkatu puxika, kontu handiz. Sartu makila puxikari korapiloa egindako tokitik, eta aurkako aldetik atera .
-Lehertuko ote da?






NOLA LITEKE?:

Hasteko, puxika gomazko objektu bat da. Hauxe puzterakoan energia elastiko bat lortzen du (gorputz elastiko batek bere oreka-posiziotik ateratzen denean duen energia).

Gero, airez betetzean , bere barne tentsioa areagotu egiten da, izan ere, airea sartzekoan barnean dagoen presioa handitu eta puxikari indarra eragiten dio, baina hau ez da uniformea. Puxikari korapiloa egindako tokia eta haren kontrako aldea tentsio gutxien duten eremuak dira, eta horregatik zeharkatu ahal  izaten da puxika hortik, lehertu gabe. Puxikaren beste alde bat zeharkatzerakoan berriz, bertako tentsioa oso handia denez, lehertuko litzateke. 





GEHIAGO JAKITEKO:

Tentsioa (puxika puzten): https://www.youtube.com/watch?v=VbzTUnWptsk

https://es.wikipedia.org/wiki/Tensi%C3%B3n_mec%C3%A1nica

Elastikotasuna: https://eu.wikipedia.org/wiki/Elastikotasun_(fisika)

Airea: Lurraren atmosfera osatzen duten gasen multzoa da, konposizio kimiko eta proportzio jakinetan. Konposizioa: % 21 oxigenoa, % 78 nitrogenoa, eta % 1 beste zenbait gas.


 ZIENTZIALARIA:

Marie-Sophie Germain (Paris, Frantzia, 1776ko apirilaren 1a – 1831ko ekainaren 27a) zenbakien teorian eta elastikotasunaren ikerketan nabarmendu zen matematikaria izan zen.



Informazio iturriak: 

https://m.eldiario.es/fotos/Retrato-Marie-Sophie-Germain_EDIIMA20171211_0494_19.jpg

Laba lanpara



Zer jakin nahi dut: Ura eta oliaren nahastuta ditudan ontzi batean Pastila eferbesente bat botatzerakoan zer gertatzen den.
Hipotesia: Pastila botatzean ura eta olioak erreakzio kimiko bat egingo dute eta pastila disolbatu egingo da.

Materiala: Baso bat
Ura
Olioa
Pastila eferbesente bat
Kolorantea

Prozezua: Basora ur apur bat bota, gero olioa bota, apurtzo bat itzaron ostean olioa goian geratuko da ura baino dentzitate handiagoa daukalako orduan kolorantea bota. Tantak olioan geratuko dira segundu batzuetan eta gero berantza joango da. Basoa astindu kolorea urarekin nahasteko eta amaitzeko pastila bat bota 

Behaketa eta datu bilketa: Bidioa:https://www.youtube.com/watch?v=08ewV6BQHtI
Bidioa: https://www.youtube.com/watch?v=TVgMKGOfczU

Zer gertatu da: Nahasketan pastila botazean errekuntza bat gertatzen da. Pastila disolbatzerakoan ura eta kolorea gorantza joango da baina masa desberdinengatik berantza joango da.

Ondorioa: Pastila botatzerakoan erreakzio kimiko bat gertatzenda eta orrek kolorantea eta uraren nahasketan burbuil batzuk bezala sortzen ditu gorantza eta berantza doazenak, denbora bat pasa ostean burbuilak behan geratuko dira.

Emakumea:  Josefa Molera Mayo 1921 ean jaio zen Zaragozan eta 2011 hil zen Madrilen, Bere familiak asko sufritu zuen gerra zibilaren bitartean zigor asko jaso zituztelako, Molera gerra zibilarengatik arazo eta ostopo asko izan zituen ikasketekin bukatzeko. Baina askenean Ikasketak bukatu zituen eta kimkaria bai astronoma izan zen. Bere deskubrimenturik garrantzitzuena kromatrografia metodoa da, makromolekulak bantzeko teknika da. Metodo hau ardo eta alkoholdun edarietan erabili egiten da.
 Josefa Molera Mayo bilaketarekin bat datozen irudiak

Informazio iturria:  
Youtube