Jody Moody

 

Liburu honen egilea: Megan McDonald

Marrazkiak: Deter H. Reynolds

Argitaletxea: Gero

Argitaratzea: 2006

Liburu honetan Judy 10-11 urteko neskatoa izango da gure protagonista. Eta oso umore txarreko neskatoa izango dugu liburu honetan. Horretaz gain bere gurasoekin eta bere anaia Stink-ekin biziko da, Rocki bere lagun onenaren etxe ondoan.

Oporrak jada amaituta egongo dira, eta Judy betiko bezala oso haserre egongo da arrazoi honegatik. Eta ez da bat ere pozik egongo berriz ere ikastolara joan beharko duelako. Lehenengo egunean bere irakasle berria ezagutuko du, Todd jauna. Honek etxerako lan bat bakarrik utziko die, beraien bizitzaren kola-ge bat egitea izango da.

Ez du hori bakarrik izango, ordea, ez, beste arazo asko izango ditu ikasturte honetan zehar: berataz gustatzen den mutil nazkagarria, bere anaia aspergarria eta bere eguneroko arazoak ere tarteko izango baitira. Zer gauza gehiago izango ditu Judyk haserre egoteko? Nola konponduko ditu Judy-k arazo hauek eta askoz gehiago?

Iritzia:

Niri pertsonalki liburua interesgarria iruditu zait, gainera ez da oso zaila irakurtzeko. Noizean behin marrazkiren bat du eta hauek ere oso gustuko ditut. Esan beharra dago istorio nahiko berezia dela, ez delako betiko pertsona alai eta positiboa, ez, justo kontrakoa da, oso marmartia eta hasarrarazteko erreza. Asko gustatzen zaizkit betiko moldeak edota estereotipoak apurtzen dituzten liburuak. Zuk ere horrelakoak gustoko badituzu, animatu irakurtzera!




Oihan

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula