Mendigorriko familiek euskarazko ereduko gela bat zabaldu nahi dute

Mendigorrian (Nafarroa), 14 matrikula eskaera jaso dituzte aurtengo aurrematrikulazio kanpainan, Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikorako. Horietatik, sei izan dira euskarazko ereduan ikasteko; gainerako zortziak, berriz, beste ereduetarako.
Erdarazko ereduetan matrikula egin duten haurrak arazorik gabe hasiko dira irailean herriko ikastetxean. Euskarazkoa hautatu duten familien geroa, berriz, kolokan dago: Hezkuntza Departamentuak ez du Mendigorrian euskarazko ereduko gela bat zabaldu nahi, argudiatuta gutxienez zortzi ikasle behar direla lerro berriak ezartzeko. Hori dela eta, euskarazko eredurako sei matrikula horiek «linboan» gelditu direla salatu dute Mendigorriko familiek.
Mendigorriko familiak eta euskalgintzako kideak, otsailaren 5ean eginiko agerraldian.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula