Zer gertatuko da puxika bat makil batekin zeharkatzerakoan?



IKERKETA GALDERA:

Zer gertatuko da puxika bat makil batekin zeharkatzerakoan?


HIPOTESIA:

Nire ustez, makilarekin zeharkatzerakoan puxika lehertuko da izan ere, normalean puxikabat makila batekin zeharkatzerakoan lehertu egiten da.


MATERIALAK

-Puxika
-Egurrezko makil fina
-Olioa

NOLA EGITEN DA?:

-Hartu puxika bat, puztu eta korapiloa egin.
-Igurtzi egurrezko makila olio pixka batekin.
-Zeharkatu puxika, kontu handiz. Sartu makila puxikari korapiloa egindako tokitik, eta aurkako aldetik atera .
-Lehertuko ote da?






NOLA LITEKE?:

Hasteko, puxika gomazko objektu bat da. Hauxe puzterakoan energia elastiko bat lortzen du (gorputz elastiko batek bere oreka-posiziotik ateratzen denean duen energia).

Gero, airez betetzean , bere barne tentsioa areagotu egiten da, izan ere, airea sartzekoan barnean dagoen presioa handitu eta puxikari indarra eragiten dio, baina hau ez da uniformea. Puxikari korapiloa egindako tokia eta haren kontrako aldea tentsio gutxien duten eremuak dira, eta horregatik zeharkatu ahal  izaten da puxika hortik, lehertu gabe. Puxikaren beste alde bat zeharkatzerakoan berriz, bertako tentsioa oso handia denez, lehertuko litzateke. 





GEHIAGO JAKITEKO:

Tentsioa (puxika puzten): https://www.youtube.com/watch?v=VbzTUnWptsk

https://es.wikipedia.org/wiki/Tensi%C3%B3n_mec%C3%A1nica

Elastikotasuna: https://eu.wikipedia.org/wiki/Elastikotasun_(fisika)

Airea: Lurraren atmosfera osatzen duten gasen multzoa da, konposizio kimiko eta proportzio jakinetan. Konposizioa: % 21 oxigenoa, % 78 nitrogenoa, eta % 1 beste zenbait gas.


 ZIENTZIALARIA:

Marie-Sophie Germain (Paris, Frantzia, 1776ko apirilaren 1a – 1831ko ekainaren 27a) zenbakien teorian eta elastikotasunaren ikerketan nabarmendu zen matematikaria izan zen.



Informazio iturriak: 

https://m.eldiario.es/fotos/Retrato-Marie-Sophie-Germain_EDIIMA20171211_0494_19.jpg

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula