Zer gertatzen da azukrea eta bikarbonato sodikoa erretzen baditugu?

Galdera nagusia: Zer gertatzen da azukrea eta bikarbonato sodikoa erretzen baditugu?

Hipotesia: Nire ustetan, normal erre egingo da eta prozesu honetan gas toxikoak edota kaltegarriak botako ditu.

Materiala:

  • Alkohol medizinala.
  • Azukrea.
  • Area.
  • Pospoloak.
  • Bikarbonato sodikoa.
  • Baso bat.
  • Koilara bat.
Prozedura:
  1. Azukrea eta bikarbonato sodikoa baso barruan nahastuko ditugu.
  2. Ondoren arearekin sumendi antzeko zerbait egingo dugu.
  3. Gure nahasketa sumendi barrura bota.
  4. Ondoren alkohol medizinala guztiaren gainetik bota.
  5. Azkenik pospoloekin alkoholari su heman.
Videoa:


Azalpena: 

Erreakzioan, bikarbonato sodikoa, ur lurrunean, karbonato sodikoan eta karbono dioxidoan deskonposatzen da. Azukrea erretzeak, berriz, ur lurruna eta karbono dioxidoa sortzen ditu.

2 NaHCO3 --------- Na2CO3 + H20 + CO2

C2H5OH + 3O2 ------- 2 CO2 + 3H2O



Aldi berean, azukrea karamelatu egiten da beroaren eraginez. Egoera plastiko horretan, askatutako gasaren eraginez puzten da azukrea. Azukrea puztu eta etengabe erreakzionatzen den bitartean, azukrea, azkenean, erreketa eta deshidratazioa konbinatzen dituen erreakzio batean erretzen da:

C12H22O11 + 12 O2 ------ 12 CO2 + 11 H2O

C12H22O11 + Q ------- 12C + 11H2O

Erreakziotik lortzen dena karbono puztua da, suge bat gogorarazten duen forma batekin.

Ondorioa:

Azukrea karamelatu egiten da beroaren eraginez. Egoera plastiko horretan, askatutako gasaren eraginez puzten da azukrea. Azukrea puztu eta etengabe erreakzionatzen den bitartean, azukrea, azkenean, erreketa eta deshidratazioa konbinatzen dituen erreakzio batean erretzen da, ondorioz erreakziotik lortzen dena karbono puztua da, suge bat gogorarazten duen forma batekin.

Gehiago jakitzeko:


Hemakume zientzialaria:

Joliot-curie.jpg


Irène Joliot-Curie, jaiotzez Irène Curie, (Paris (Frantzia), 1897ko irailaren 12a - Paris (Frantzia), 1956ko martxoaren 17a) frantziar fisikari eta kimikaria izan zen eta, 1935ean, Kimikako Nobel saria lortu zuen.Irène Joliot-Curiek bere senarrarekin bat eman zion hasiera fisika nuklearraren arloko ikerketari eta ikerkuntza horretan atomoaren egiturak eta nukleoaren proiekzioa ikertu zituzten. Funtsezkoa izan zen 1932an aurkituko zen neutroiarentzat.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula