Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Maiatza, 2020

''Zer esaten den eta nola esaten den eragina du; herritarrak oso haserre daude''

''Zer esaten den eta nola esaten den eragina du; herritarrak oso haserre daude''
Agurne Gaubeka Hizkuntz eskubideen behatokiko zuzendariak dioenez, larria da gertatzen ari dena. Herritar askok euren kexak agertu dituzte, konfinamenduan euskarak izan duen erabilpenagatik. “Berben lapikoa” Eitb-ko programa berri bat da eta Agurnek bertan adierazi du, euskaldunok euskara zenbat erabiltzen dugun. Beraien datuen arabera, euskara oso gutxi erabiltzen dugula dio. Konfinamendua dela eta, hainbat bideojokotan ere murgildu gara eta euskara ahazten joan gara. Hona hemen bideoa:



B Bi hitzak: - Sor: jaio, sortu - Zor: zorretan gelditu zarela adierazteko. Hau da, zerbait emateko falta zaizula esateko.

Karmele Jaiok Euskal Literaturzaleen akademiako saria irabazi du.

Irudia
Karmele Jaio idazleak "Aitaren etxea" liburuarekin Euskal Literaturzaleen akademiako saria irabazi du. Gasteizko idazlearen liburuak Bernardo Atxagaren "Etxeak eta hilobiak" liburuarekin egin zuen topo finalean, baina irabazle irten zen.

Ezin izan du saria presentzialki jaso Covid-19a dela eta, baina, zeremonia nola ospatu pentsatzen ari dira. Karmele Jaiok bitan irabazi du sari hau, aurten eta orain dela 14 urte ere bai.

"Aitaren etxea" liburua maskulinatearen rola familia barruan aztertzen du, eta liburua España barruan ere ospetsu bihurtu da.

ni.eus euskarazko posta elektronikoko zerbitzua jaio da

Irudia
Igande honetan, maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta, horren kariaz, Puntueus Fundazioak ni.eus, Guebs euskal enpresarekin batera garatutako euskarazko e-mail zerbitzua, aurkeztu du gaur, ostiralarekin.

ni.eus-ek pertsonen arteko harreman digitaletan .eus domeinua erabiltzea ahalbidetuko du: doako bertsioan ni.eus domeinuan (adibidez: eitb@ni.eus) edo ordainpeko planen kasuan, norberaren gustuko .eus domeinua pertsonalizatuta (adibidez: info@ane.eus edo kaixo@mendielkartea.eus).

ni.eus euskaratik eta euskaraz sortutako posta zerbitzua da, Puntueus Fundazioak azaldu duenez, eta dena eskaintzen du euskaraz: bezeroarentzako arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak eta bezero-gunea.
Informazio iturria: www.eitb.eus

Egoki eztabaidatzeko tutoretza bideoa

Kaixo!
Hiruhilabete honetan zehar, euskarako ikasgaian egoki eztabaidatzen ikasten ibili gara, eta zenbat gauza ikasi ditugun! Bukaeran, ikaskuntza guzti hau biltzen duen bideoa egin dugu DBH3-4 ikasleok, beraz, hemen uzten dizuet nirea ikus dezazuen.
Gozatu eta praktira eraman!




Pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an izango da Herri Urrats

Irudia
Pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an izango da Herri Urrats
Atzoko egunez zen ospatzekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagatik. Etxetik ikusi ahal izan zen emankizun berezi batekin ospatu zuten atzo, eta irailean Senperen elkartzeko itxaropena dute.

Hainbat elorriarrek Etxealditik Euskaraldira dinamikan parte hartu dute

Irudia
Apirilaren 24tik maiatzaren 2ra hainbat elorriarrek “Etxeladitik Euskaraldira” dinamikan parte hartu dute. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bertan parte hartu duten herritarrei. Kaleak apuka-apurka euskararekin betetzea da beraien helburua, eta Elorrioko euskalkiarekin hain zuzen.



Informazio-iturria: anboto aldizkaria

Koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu du Euskaltzaindiak

Birus honen inguruko terminoak ezagutu nahi badituzu, klikatu hemen.

Haur eskoletako euskarazko lekuak mantentzea eskatu dute

Iruñeko haur eskoletan umeentzako euskarazko toki kopuruari eusteko, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren inplikazioa eskatu du Iruñeko haur eskoletako guraso talde batek. Horiei eusteko konponbideak bilatzea eskatu diete, baita hainbat proposamen egin ere: Nafarroako Gobernuko haur eskolen eskaintza aldatzea, erabiltzen ez diren ikastetxeak prestatzea, eta haur eskola pribatuetako lekuak diruz laguntzea.


Salatu dutenez, Iruñeko Udalak egindako planaren ondorioz, «nabarmen» murriztuko dira haur eskoletako euskarazko tokiak datozen hiru urteetan. «Euskarazko lekuak %14raino murriztuko dira hurrengo hiru urteetan», ziurtatu dute. Hori aldatzeko eta «benetako eskariari konponbide egokia» emateko, talde politiko guztiekin bilerak egiteko eskatu dute Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan. «Borondate politikoa izatea da kontua».



Arau berriak

-ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabil daitezela; hau da, arrain, usain, zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.), dohain, eta orobat, orain idatz daitezela euskara batuan; baina beste sail batekoa denez gero mahai, eta ez mahain, idatz dadila.

Euskara ikasteko aitzakerik ez

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HABEko (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) euskaltegietan B2 mailara arte euskara ikasten ari diren ikasleek ikastaroa doan egin ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Eudelek hitzartutako akordioaren ondorioz. Hala, A1, A2 eta B1 mailen kasuan, euskaltegien bidez maila egiaztatzen duten ikasle guztiek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, beti ere asistentzia baldintzak ere betetzen badituzte. B2 mailako ikasleen kasuan, berriz, HABEko azterketa gainditu beharko dute diru-laguntza lortzeko. Hala ere, irailetik aurrera maila guztietako ikasleentzat, B2koentzat barne, nahikoa izango da euskaltegiko maila gainditzea.


Terminoak:


HABE: (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea)


B2: hizkuntzan lan egiteko gai da


A1: oso maiz erabiltzen diren eguneroko esamoldeak ulertzeko eta erabiltzeko gai da


A2: maila hori "oinarrizkoa" dela esan daiteke


B1: testu argien puntu nagusiak ulertzeko gai…