Euskara ikasteko aitzakerik ez



Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako HABEko (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) euskaltegietan B2 mailara arte euskara ikasten ari diren ikasleek ikastaroa doan egin ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Eudelek hitzartutako akordioaren ondorioz. Hala, A1, A2 eta B1 mailen kasuan, euskaltegien bidez maila egiaztatzen duten ikasle guztiek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, beti ere asistentzia baldintzak ere betetzen badituzte. B2 mailako ikasleen kasuan, berriz, HABEko azterketa gainditu beharko dute diru-laguntza lortzeko. Hala ere, irailetik aurrera maila guztietako ikasleentzat, B2koentzat barne, nahikoa izango da euskaltegiko maila gainditzea.


Terminoak:


HABE: (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea)


B2: hizkuntzan lan egiteko gai da


A1: oso maiz erabiltzen diren eguneroko esamoldeak ulertzeko eta erabiltzeko gai da


A2: maila hori "oinarrizkoa" dela esan daiteke


B1: testu argien puntu nagusiak ulertzeko gai da


Informazio iturria: https://www.argia.eus/albistea/euskara-doan-ikasteko-aukera-izango-dute-bost-mila-arabarrek

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula