Faktura elektrikoaren azterketa

Faktura elektrikoaren azterketa

Fikiko unitateari amaiera emateko, gure etxean genuen faktura elktriko aztertu behar izan dugu, elektrizitatearen historiarekin erlazionatuz. Azkenik, guzti hori azaltzen duen bideo bat egin dugu. Hemen duzue, bideo hori ikusi ahal izateko link-a:

Korronte jarraitu!

Ebaluaketa honetan ikasitako guztia praktikan jartzeko asmoz, irakasleen rolean sartzea egokitu zaigu. Hona hemen elektrizitatearen inguruan burututako azalpen bideoa:

Elektrizitatea

Elektrizitatearen inguruan, nola funtzionatzen duen, arriskuak, fakturak... jakin nahi baldin baduzue, hona hemen bideo interesgarri bat, kontzeptu horiek uler ditzazuen. Horretarako irakaslearen rolean jarri gara hauek esplikatzeko

Espero dut zuen gustukoa izatea!


Erreakzio kimikoak aztertzen!



Gure eguneroko bizitza, kimikaz beteta dago. Esate baterako, sukaldatzen dugun bakoitzean hainbat erreakzio kimiko sortu edo eragiten ditugu. Hona hemen horren adibide bat bere azalpen eta informazio guztiarekin. 



Erreakzio kimikoa etxean

Azken hiruhilabete honetan, FiKin, erreakzio kimikoak eta horien ezaugarriak aztertzen aritu gara. Ikasitakoa praktikan jartzeko, gure etxeetan ozpina eta bikarbonatoaren erreakzioa egin dugu, eta erreakzio honen inguruan dakidan guztia azaltzera nator.
 

Nire ikerketa zientifikoa

Hiru-hilabete honetan, Fisika-Kimikan, erreakzio kimiko desberdinak lantzen ibili gara, eta urtea bukatzeko, bakoitzak erreakzio-kimiko bat egitea adostu genuen. Hemen dago nik egindakoa arakatu nahi baduzue, linkean sartu zaitezkete.


https://drive.google.com/file/d/12JOKk-Si0LOlZsdFbgiRpWq95dtcInB-/view?usp=sharing

Espero dut gustatu izana.


Erreakzio-kimikoak gure inguruan

Hiru-hilabete honetan erreakzio-kimikoak lantzen ibili gara, eta oraingoan, guk etxean erreakzio kimiko bat egin dugu, kasu honetan Ozpinaren eta Bikarbonatoaren artean. Aurkezpen honetan erreakzioan zer gertatzen den, produktuak, eta zuk etxean egiteko behar duzuna ikusi duzu.

Espero dut zure gustukoa izatea!


Eguneroko kimika!

FiKin hiruhileko honetan, erreakzio kimikoak eta horien ezaugarriak landu ditugu. Gaur, ozpina eta bikarbonatoa erabiliz egin dudan erreakzio kimikoa aurkeztera natorkizue.

Kimika azaldua

Hiruhilabete honetan Fisika Kimikan erreakzio kimikoak aztertzen aritu gara, eta ikasitako guztiarekin etxean egin daitekeen erreakzio kimiko baten azalpena egin dugu. Goza ezazue!



Elektrizitatea gure etxeetan


Elektrizitatearen inguruan interesa edukitzen baduzue, eta etxeetako fakturen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, bideo honen bitartez elektrizitatearekin  historian zehar egin diren hainbat ikerketa ikusiko dituzue. Horrez gain gure etxeetara heltzen den elektrizitatearen inguruko ezaugarri gehiago ikasi dezakezue.

Haurrera ba!!
Elektroien zirrararekin bat!!!
Check out this Video

Elektroien zirrara!

Egun bizi dugun egoera hau benetan berezia da. Bioaniztasunak babesten gaitula argi
adierazi dute zientzialariak eta normaltasun egoerara bueltatzerakoan jasangarritasunaren
gaineko hausnarketa egiteko beharra ere azpimarratu da.

Eraginkortasun energetikoak aldaketa klimatikoa geldiaraztea eta gizarte jasangarriagoa
garatzea ditu helburu. Horrek ez du esan nahi dugun bizi-kalitateari uko egitea, zerbitzu
energetiko berdinak izatea baliabide gutxiago erabiliz baizik. Energiaren kontsumo
adimentsuak bideratuko gaitu behar dugun energia erabiltzera.

Eraginkortasun energetikoa bultzatzeko eta energia elektrikoaren erabileraren gaineko
huasnarketa sustatzeko bideoa egin dugu DBH3 ko ikasleek. Hona hemen nirea:

Erreakzio kimikoak ulertzen!

Hiru-hilabete honetan fisika-kimikan errakzio kimikoak aztertzen ibili gara. Gainera ikasitakoa erreakzio kimiko batean aplikatu behar izan dugu eta hemen duzue azken produktu. Bideo honetan erreakzio kimiko baten ezaugarriak, kalukuluak, zergaitiak, ondorioak... ikusteko aukera izango duzu, eta horrela kimikak gure egunerokotasunean duen garrantzia ulertzeko.


Erreakzio kimikoak aztertzen!

Oraingoan, Fisika-Kimika ikasgaian gure lana dibulgazio zientifiko bat egitea izan da. Garbitzeko propietateak dituzten osagaiak oinarri hartuta, erreakzio kimikoak zer diren eta nola gertatzen diren ulertarazteko ikerketa-proiektua egingo dugu. Goza zientziaz!

Aurkezpena

Elektrizitatearen historia

Kaixo, gaurkoan elektrizitatearen historia eta bere hainbat propietate ikasiko ditugu, hemen duzue bideoa:

Etxean Kimikari!

Kaixo!
Fisika-Kimikan azken ebaluaketa honetan erreakzio kimikoak eta beraien propietateak lantzen ibili gara, eta gaur zuentzako erreakzio kimiko bat prestatu dut, bere azalpen egokiarekin, zuek ikus eta goza dezazuen!





UEUk 17 ikastaro eta jardunaldi antolatuko ditu ekainetik irailera



UEUk 17 ikastaro eta jardunaldi antolatuko ditu ekainetik irailera

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 48. Udako Ikastaroen eskaintzarekin aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari, COVID-19ak baldintzatutako egoeran, eta, datak moldatu eta ekainetik irailaren hasierara bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta dagoeneko matrikula zabalik dago ueu.eus webgunean.

UEUk prentsa agerraldi telematikoa antolatu du, #ElkarEkin leloarekin prestaturiko 48. Udako Ikastaroen eskaintza aurkezteko. Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Irati Iciar Udako Ikastaroetako arduradunak hartu dute parte.

Aipatutako ikastaroek, hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute eta dagoeneko matrikula zabalik dago ueu.eus webgunean.
48. Udako Ikastaroen aurkezpena

Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean

Nafarroako Mintzoa editorialak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis... liburua eskuratu du, eta euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen ditu.

Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren tamaina ematen du.

Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskarazko 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta Euskal Herriari buruz ere mintzo da.


Informazio-iturria: https://www.eitb.eus/eu/kultura/osoa/7279857/euskarazko-100-hitz-topatu-dituzte-suitzan-1610ean-idatzitako-liburu-batean/

Centro Basco, Kaliforniako euskal jatetxearen etorkizunaz ‘Los Angeles Times’ egunkarian


Centro Basco, Kaliforniako euskal jatetxearen etorkizunaz ‘Los Angeles Times’ egunkarian

‘Los Angeles Times’ egunkarian argitaratu denez, Kaliforniako Chino hiriko «Centro Basco» jatetxeak etorkizun iluna izan dezake, izan ere, koronabirusaren krisiaren ostean aurrera ateratzeko modurik izango ote duen ala ez zalantzaz josita daude.

Aurrenekoz 80 urte eta gero, Aste Santuko Domekako afaria bertan behera laga zuen Centro Bascok, 1940an atea aurrenekoz ireki ostean. Euskal Herritik joandako etorkinen geraleku eta pentsio zen Chinoko Centro Basco eta 1940az geroztik familia giroko afariak eta jaietako ospakizun oturuntzak ziren beronen ezaugarri bereziena.

Euskal jatorriko mila bat familia bizi omen dira oraindik ere Chino hiriaren inguruan eta sarri azaltzen ziren Centro Bascotik duela gutxira arte, berdin jaiegunen bat ospatzeko zein pilota jaialdi inprobisatuak burutzeko ere jatetxearen atzean loturiko frontoian.

«Ohiko bezeroak itzultzeko irrikaz daude», gaineratzen du Centro Bascoko jabeak, baina «ohiko» bezeroak 65 urtez gorako gizon-emakumeak dira, koronabirusarekiko kolektibo zaurgarriena, alegia. Hala, Bernadette Heltonek kontuz ibili nahi luke erabakirik hartu aurretik.

Chino




Informazio-iturria: naiz.eus

Honez gain, hiztegia aberastu nahian hona hemen bi hononimo.
sena ≠ zena

Txakur horrek ehiztari sena du.
Lehen zuria zena, orain beltza da.

Aurrealdea edo aurreko aldea?

3.- Aurrealde edo aurreko alde (Idazkera eta morfologia)

Erabil daitezela, oraintsu arte egin den bezala, esapide osoak: aurreko alde, atzeko alde, barruko alde, gaineko alde, azpiko alde, goiko alde, beheko alde, kanpoko alde e.a., edota forma atzizkidun jatorrak: aurrealde, atzealde, barrualde, gainalde, azpialde, goialde, behealde, kanpoalde e.a.

Zer gertatuko da ibilaldiarekin?

Koronabirusaren ondorioz gertatzen ari den guztiarengatik, pasa den igandean, hau da, maiatzaren 31n, Elorrion ospatu behar zen Ibilaldia, urriaren 18ra atzeratu¡ da. Baina aurreikusitako data, jaialdi barik gelditu ez dadin, Elorrioko Txintxirri ikastolak, streaming moduko bat egin zuen, egun horretan. Hemen duzue, streaming hori ikusi ahal izateko esteka: