Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Iraila, 2020

Ahaztuen mendekua

Irudia
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Izenburua: Ahaztuen mendekuaArgitaletxea: Erein Argitalpen data: 2009

Anak eta Oskarrek momentu txar bat pasatzen arituko den bikotea osatuko dute. Azken hileotako egoera deserosoa ikusita eta gauzak hobetzeko asmoz, Anak mendira joateko proposamena botako dio Oskarri. Txangoaren eguna iritsiko da eta bikotea Iratiko basoan barrena murgilduko da. Bertan, beraien harremanaren inguruko trapu zikinak ateratzen hasiko dira eztabaida potolo baten amaituz. Berandutu egingo zaie, baina haserraldia dela eta, Anak ez du Oskarrekin batera autorako bidea hartuko. Ana ez da autora itzuliko gau osoan eta Oskarrek poliziari egingo dio hots zerbait gertatu zaiolakoan. Dei horren ondorioz, ikerketa bat zabalduko da Anaren kokapena aurkitzeko asmoz, baina horrekin batera hainbat sekretu eta trapu zikin aterako dira argitara.  Baina, noski, sekretu eta trapu horien guztien berri izan nahi baduzue nahitaez irakurri beharko duzue istorio bitxi eta sakon hau. Gainera, ezin zarete…

Ikasturte berria

Irudia
Ikasturte hasiera honetan egoera aldatua izan arren, ederto pasatzera gatoz!!! Beldurrak eduki arren, danok batera aurre egingo diogu aurre egoera honi. Batak besteari errespetatuz eta egoera honen arauak kontuan hartuz.
Ikasgaiez gozatzea eta gauza berriak ikasteko asmoz gaude danok beraz, ekingo diogu lanari. Covid-19 hau desagertuz eta ikasten ederto pasatuz.Animo Txintxirri!

Ikasturte hasiera berria

Irudia
Egun on, guztiok dakigun bezala ikasturte hau berezia izango da, ez bakarrik bizitzan haurrera goazelako, baizik eta normalitate berri hau guztiontzat anormala delako. Zaila izango da, noski, baina bizidun guztiak bezala gizakiak ere egoera berrietara moldatzen gara. 

Horrek esan nahi du hasiera ez dela batere gustukoa izango gehienentzat, baina denborarekin honekin bizitzen ikasiko dugu, eta horrela haurrera egin. Honetarako arauak errespetatu egin beharko dira, guztion osasuna zainduz. Animo eta zorte on ikasturte berri honetan!

Ikasturte Hasiera, Egoera Berria

Irudia
Ikastola hasieran, hainbat aldaketa izan ditugu, orain temperatura hartu egiten digute, maskarilla eduki behar dugu, kideekin sekuritate distantzia bat egon behar da... eta hau gustia covid-19 tik babesteko. Nire ustez oraingo urtean aldaketa asko egon dira, eta uste dut Koronabirusa arrisku asko sortu ditzake, baiana horreri aurre egin behar diogu, eta oraingo urteean energia eta posibitate gehiagorekin egon behar gara. 

Ikasturte berria

Irudia
Hasi dugu jada ikasturteko lehenengo eguna. Nahiko arraroa eta desberdina izan da ikasturte berriko aurkezpena. Nok pentsatuko luke ikasturtea horrela hasi beharko genukeenik?Ikastolako nire azken urte honi, beldur pixkat diot. Bai azkeneko urtea delako eta birusarengatik. Azkenengo urtea izanda, erabakiak hartzen joan behar gara, urte gutxiak batzu barru zer egin behar dugun pentsatzen. Nik ordea ez dut horren argi zer egin nahi dudan. Birusaren aldetik, zerbait gertatzen bada, etxera bueltan joan beharko gara denok konfinatuta izanik. Hala eta guztiz ere, ikastolan neurriak betetzen baditugu eta denon arten zaintzen baldin bagara, ez dut uste etxera bidaltzea. Beraz, espero dut, ikasturte hau hasi bezain ondo joatea. 

Ikasturte berria

Irudia
Ikastolako lehengo eguna da. Momentuz dena errasa ematen du, baina, aurrera joan ahala ikusko dugu nolakoa den. Matematika gehien keskatzen didan ikasgaia da. 
Nik uste dut ongi arituko naizela, dena den esfortzu handia jarriko dut dena aprobatzeko. 

Ikasturte berriari ongi etorria

Irudia
Aurtengo ikasturteari emango diogun hasiera ez da ohikoa izango eta denok gara horren berri. Pandemia garai honen ondorioz inoiz baino zailagoa egingo zaigu ikasturte berri honi ohitzea, baina egin beharreko kontu bat da. Ikasturte hau nire gelakideen eta baita nire azkeneko urtea izango da ikastolan eta alde batetik gogotsu gaude ziklo hau izteagatik, halere, oraindik badaukagu lana DBH4 hasi besterik ez baitugu egin. Hau dela eta, pandemiaren inguruko beldur eta albiste txar guztiak gure bizkar-zorroetan sartu eta lanari ekin beharko diogu.Elkarrekin ziur nago egoera honi aurre egingo diogula eta inoiz baino indartsuago bueltatuko garela.Animo Txintxirri!

Gure ikastute hasiera

Irudia
Ikasturte hau arraroena da. Maskarilarekin eta elkartu gabe, hau egoera. Zelan antolatu eta zelan prestatu egoera berri onetara. Arau asko daude ez ikutu dezinfektatu eta ararau gehiago baina denok elkartuta lortuko dugu pandemia hau pasatzea.

Ikasturte berria

Irudia
Aurtengo ikasturtearen egoera oso desberdina da bestekin konparatuz. Beranduago hasi gara, gelan denok banaturik gaude eta ikastola barruan, jolastokian zein gelan beti musukoa ipinita eraman behar dugu.


Ikasturtea horrela hasteak ez du ezan nahi besteak baino okerragoa izango denek, ezta hobea ere, baina desberdina bai. Desberdina izateak duda asko sortzen ditu ikasleon eta batzuei duda horiek beldurra erakartzen die.


Espero dut ikastertu hau besteak bezain ondo pasa ahal izatea, aurrean ditugun oztopoei haurre eginez.

Ikasturte berria, hasi da!

Irudia
Aurtengo ikasturtea hasiegin da, baina ez da beste ikasturteen bezalakoa. Oraingo honetan ikaskide berri bat daukagu, Covid 19-a edota koronabirusa. Ikaskide berri hau nahiko arriskutsua da eta berarengandik urrun egotea komeni zaigu. Baina beno, esaten dizkiguten arauak ondo betetzen baditugu ez zaigu ezer ere gertatuko. Ni ikasturte hau gogo handiz hartzeko prest nago, eta zu?