Karlisten altxorraren ohar-kritikoa

Karlisten altxorra - Karrikiri Egilea: Gaizka Arostegi Castrillo

Izenburua: Karlisten altxorra

Argitaletxea: Elkar

Lehen argitaldia: 2014

                                                                               

                          




Alex ikastutea oso txarto eraman duen nerabea da. Horregatik, aitak Baztango familia batengana bidaltzea erabaki du bere jarrera zuzentzeko, hau da, Irati eta bere amaren etxera. Hasieran, etxe hartatik lehenbailehen irteteko gogoa izango du, izan ere, etxe hartan lanak mota desberdin askotan egin behar dira eta bera ez dago ohituta.


Ustekabean, bera eta Irati abentura handi eta arriskutsu batean murgilduko dira. Orain dela berrehun urte gadutako altxor baten bila joango dira. Eta bide batez beste altxor baliotsuago bat aurkituko dute: maitasuna. Zer gertatuko da? Zein izango da altxorra?



Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, dibertigarria, abenturazkoa eta misteriotsua da. Gainera, liburua irakurterraza da, eta hori gutxi balitz, letra-tamaina egokia du, honek asko laguntzen du irakurtzerakoan. Amaitzeko, bi gazteei gertatzen zaizkien abenturak kontatzen dituenez,  gazteek irakurtzeko liburu aproposa dela uste dut. Anima zaitezte irakurtzera!



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula