NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK

NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK | ANTXINE MENDIZABAL | Comprar libro  9788490270769

NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK


Idazlea
: Antxine Mendizabal
Ilustratzailea: Morkots
Argitaletxea: Elkar
Izenburua: Nire alabak ez dauka erremediorik.
Argitaratze data: 2013
Bilduma: Xaguxar



Irati, hamalau urte beteko dituen neska bat da, eta fundamendu askoko alaba izatetik, neska deskontrolatua bihurtuko da nerabezaroa dela eta. Umorez etengabe aldatuko da, izan ere, etxean egon ahalko da triste, portalean haserre eta kalean pozez zoratzen. Arropaz ere asko arduratuko da, dutxan egon beharreko denbora ez du kontrolatuko, eta hori gutxi balitz, gela hankaz gora izango du egunero.

Honek guztiak eta gehiagok bere gurasoak guztiz zoratu, nazkatu, aldrebestu, eta ernegarazi egingo ditu. Baina batez ere bere ama. Berak badaki hormona kontua dela baina…. egoera kontrola ezina izango da beretzako. Bi hauen artean arazoak sortzen hasiko dira, eta Iratiren aita eta ama etsita sentituko dira.

Zer gertatuko da ama-alaben artean? Beraien arteko arazoak konpontzea lortuko al dute? Gurasoak Irati ulertzea lortuko dute? Edo etsita jarraituko dute betirako?

Niri liburu hau asko gustatu zait, gai nagusia tratatzen duen moduagatik. Hau da, nerabezaroa gauza horren dramatikoa ez dela adierazten digu familia osoari, komedia erabiliz. Hala ere, ez ditu nerabezaroak dakartzan dramak ezkutatzen. Baina liburu osoa irakurri eta gero horrenbesterako ez direla ere konturatzen zara nahiz eta arazoak izaten jarraitu.

Horregatik liburu hau oso gomendagarria dela uste dut, horrelako gai baten inguruan barre egitea polita dela uste dudalako. Beraz anima zaitez irakurtz

MADDI IBARRA

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula