SAN FERMINETAN LESAKAN


 Liburu honen egilea: John Andueza


Azaleko irudia eta diseinua: Lander Ayllon eta Unai Arana


Argitaletxea: Elkar



San Ferminetan, Lesakan: 43 (Taupadak): Amazon.es: Andueza Altuna, John:  Libros

Liburu honek, DBH 4E gelako nerabeen egunerokotasuna kontatzen du: Protagonistak Ximon eta Danel dira, baita Ximonen neskalaguna, Amaia, ere. Danel begi urdinak ditu eta neskek goapoa dela esaten dute. Zoritxarrez, Danel oso lotsatia da neskekin hitz egitean, eta bere lagunminak eta Amaiak lotsa hori kentzen lagunduko diote. Danel oso azkarra da baina 2013ko ekainaren 4an, hiru suspentsorekin bueltatzen da etxera. Ximon, berriz, zabala da, hau da, denekin konpontzen da ondo. Denbora osoan ari da pentsatzen eta kirolari ona da. Amaia, Ximonen neskalaguna da baina batzuetan Danelena dela ematen du, beti baitago berarekin eta normalean laguntzen. DBH 4E gelak DBH 4ko ikasbidaia antolatu behar du, Donostiako Bilintx insitutura, zehazki. Eta lan asko egin ostean lortutako dirua galdu egiten da. Susmo txarrak dituzte DBH4ko ikasleengandik, izan ere, ikasturte amaieran DBH4ko ikaleak itzelezko istiluak prestatzen ibili dira, eta hainbat oztopo jarri dizkiote. Non egongo ote da dirua? Zeinek lapurtuko ote zuen?


Niri liburu hau gustatu zait, izan ere, espero ez nuenean, diru dena desagertu zen, eta ondoren bidaia dena konpontzeko egindako ahaleginak pikutara joatean zer egingo ote zuten intriga nuen. Horretaz aparte, nola amaitu den ere gustatu zait, izan ere amaiera ona duela iruditu zait.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula