Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Azaroa, 2020

IKT baliabideak

 Kaixo guztioi,  Euskarako unitate honetan, euskararen hizkuntza soziolinguistikoa lantzen ibili gara. Horrekin batera, gure taldeak IKT baliabideen inguruan ikertzen ibili gara eta galdeketa eta elkarrizketen ondorioz, ondorio batera iristea lortu dugu.  Hona hemen gure lana:  https://drive.google.com/file/d/1DdhJjp_k6E_0ECrdBSThT5xYg-HXVhae/view?usp=sharing   Beste barik,  Ixone, Joseba eta Amaia

Elorrioko denden egoera soziolinguistikoa

  Kaixo, gu DBH3ko talde bat gara, Gorka, Maren eta Andrea. Euskarako unitate honetan, euskarako egoera soziolinguistikoa aztertzen ibili gara, eta proiektu giza, talde bakoitza gai zehatz baten inguruan ikertu behar zuen, eta gu denden  euskarako egoera aztertzea ondo legokeela pentsatu genuen, eta hori egin genuen, hona hemen gure lana:  Hemen Agur bat.

Euskara, bideo jokoez kanpo

Irudia
Euskal Herriko biztanleen %20 maiz aritzen dira bideo jokoetan. Euskararen presentzia anekdotikoa da arlo horretan, baina egoera iraultzeko lanean ari dira. Jokoa martxan jarri ondoren erabiltzaileak hizkuntza aukeratzeko botoia sakatu eta nekez topatuko du bideo jokoan euskaraz aritzeko aukerarik. Gehienetan, gazteleraz, frantsesez edo ingelesez aritzeko hautua izango da, besterik ezean hizkuntza horietan aritzen baitira oro har Euskal Herriko jokalariak. Euskara jokoz kanpo geratzen da jokoen hizkuntzetan. Informazio-iturria: https://www.berria.eus/paperekoa/2663/014/001/2020-11-22/euskara-bideo-jokoz-kanpo.htm

Euskararen egoera soziolinguistikoa eskolaz kanpoko kirol-ekintzetan

 Kaixo guztioi! DBH-3ko ikasle talde bat gara. Euskarako hiruileko honetan, euskararen egoera soziolingustikoa aztertzea eskatzen zitzaigun, guk hautatutako eremuan... Beraz, guk eskolaz kanpoko kirol-ekintzetan egin digu ikerketa eta informazio hori guztia aurkezpen batean idatzi dugu.  Hemen:  https://view.genial.ly/5fa53e6989da530d018ccfb7/presentation-hizkuntza-soziolinguistikoa-eskolaz-kanpoko-kiroletan Gustatuko zaizuelakoan, mila esker! Iker, Kepa eta Ainhize

Erro 2 Zenbakia, Babiloniarren garaiko altxorra?

 Kaixo guztioi,  Matematikako unitate honetan, ikerketa desberdinak egiten ibili gara. Amaierako proiektu honetan gure taldeak, erro 2 zenbakiaren ikerketa egin dugu. Hemen doa guk egindako lana:  Hemen Espero dut interesgarria izana!

Erro 2 zenbakia, babiloniarren garaiko altxorra?

 Kaixo, guztioi!  Gu, DBH-3 ko ikasle talde bat gara eta matematikako unitate honetan, lan monografiko bat egitea eskatu zaigu. Guk, erro 2 zenbakiaren inguruan aztertu dugu eta hau guztia zuekin partekatzea, interesgarria iruditzen zitzaigun...  Hona hemen gure lana:  https://prezi.com/i/-oo37yyhmii7/ Gustatuko zaizuelakoan, ondo izan! Kepa eta Ainhize. 

Alessi kafetera

Kaixo, gu DBH-3ko ikasle talde bat gara, eta oraingo honetan, matematika arloan, Alessi kafetera ikertzen ibili gara. Hona hemen gure ikerketa: Hemen

Alessi kafetera

Kaixo, gu DBH3ko ikasle batzuk gara, Gorka, Maren eta Andrea. Matematikako azken proiektu honetan, Alessi kafeteran ageri den, triangelu aldekidearen altueran ageri den erro 3 zenbaki irrazionala ikertzen ibili gara.  Honako hau da gure lana: Alessi kafetera Beste barik, hurrengo arte!

Herritarrei aktibazioa eta erakundeei erantzukizuna eskatu die euskalgintzak

Azaroaren 11n Euskalgintzak SOS deia bota zuen, pandemiak eragindako egoeraren aurrean. Horretarako, deialdi komuna egin zuten Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, AEK-k eta Ikastolen Elkarteak, besteak beste. Deialdi hortik, batez ere, herritarrentzako eskakizun bat atera zen: Euskararen aldeko jarrera proaktiboa edukitzea, hizkuntza gero eta gehiago zabaltzeko. Horretarako, euskararen aldeko ekintzetan parte hartzea eskatu dute. Esate baterako, euskaraldian ...  Informazio iturria: Eitb.eus

Errigorako otzarak, euskalgintza bultzatu eta gure produktuez gozatzeko aukera aparta

Urtero legez, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza ekoizpena eta euskara bultzatzeko saskiak salduko dituzte Errigoran. Bertan produktuak merkatuko prezioan jaso arren, laurdena bideratzen zaio euskalgintzari. Aurtengo berrikuntzez aritu da Iker Ajuria. Iker Ajuriak dioenez, nahiz eta pandemiarengatik hainbat arazo izan, euskarak honi kontra egin behar diola dio. Hona hemen bideoa: Informazioa-iturria: eitb.eus

EHUn klaseak euskaraz ematen ditu Teresa Campos jaendarrak

Teresa Campos jaendarra Arrigorriagan bizi da duela 17 urte, duela 12 urte hasi zen euskara ikasten, eta EHUn klaseak ematen ditu euskaraz. Bideoa:  https://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/7622673/bideoa-ehun-klaseak-euskaraz-ematen-ditu-teresa-campos-jaendarrak/ 

Jada 70.000 lagunek eman dute izena aurtengo Euskaraldirako'

 Arrate Illarok esan du aurreko edizioko erritmoan doala izen-ematea. Ariketa egunerokora integratzeko deia egin du Miren Dobaranek, alarmak alarma. Izan ere, dugun egoerari dela-eta neurri batzuk hartuko dira. Hona hemen elkarrizketa:

EUSKARAZ TALENTUA GARA!

Irudia
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Hezkuntza saileko Lanbide Heziketak, Euskaraz, talentua gara! euskara zabaltzeko ekimena antolatu dute Gipuzkoan. Non, lanbide heziketako ikasleentzako solasaldiak antolatuko dituzte eta lantokietako arduradunekin lan gosariak egingo dituzte, besteak beste, hizkuntzen erabileraz eta funtzioez gogoeta egin eta euskarak lan munduan duen balio erantsia erakustarazteko. informazio iturria: https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/lanbide-heziketako-lantokiko-prestakuntza-eta-duala-euskaraz-egitea-sustatzeko-esperientzia-pilotua

Ezekiel nora ezean

Irudia
  Ezekiel nora ezean Egilea: Jasone Osoro Izenburua: Ezekiel nora ezean Argitaletxea: Elkar Urtea: 2012 Ezekiel ikasturte berrian hasi zenean gizon bat zutik itxaroten egon zen; bere aita zen. Ezekielek bere amari kontatu zion eta Mariari notizia afal orduan ezan zion.  Egun batzuk pasatu ostean bere aitak Ezekiel, bere ama eta arreba afari batera gonbidatu zituen. Ezekiel, ama eta Maria haserretu ziren eta Maria hasi zen maletak egiten, aitarekin bizitzera joateko, ama ados egon ez arren, aita eta ama haserre baitzeuden. Gainera, Ezekiel Naroa deituriko neska batekin topatuko da eta berarekin hitz egingo du. Elenak hori ikustean ez da eroso sentituko, zer gertatuko da? Horrez gain, Leonentzako festa bat prestatuko dute Ola, Etxe eta Ezekielek. Festa egunean Leonek sorpresa hartuko du. Zer gertatuko da festa horretan? Nor gonbidatuko dute festara? Zalantzak argitu nahi badituzu, animatu liburua irakurtzera. Barolazioa: Liburua gustatu zait dibertigarria eta harrigarria da. Liburuak h

Euskaraldian izena emateko epea, zabalik:

Euskaraldian izena emateko epea, zabalik: Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu dute, ariketa soziala abiatzeko bi hilabete falta diren honetan. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten Euskaraldia, eta aurreko edizioan bezala, "ahobizi" eta "belarriprest" rolen artean aukeratu ahalko dute 16 urte gorako herritarrek. Izen ematea aurkezteko agerraldia egin dute Gasteizen koordinazio lanetan ari diren zenbait erakundetako ordezkariek.   Araua: Bat-batean, behinik behin, batik bat: Beraz, Euskatzaindiak hau erabakitzen du: idatz dadila euskara batuan bat-batean (eta halaber bete-betean), eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun; orobat, idatz dadila euskara batuan behinik behin eta batik bat.

Rodrick-en legea

Irudia
  Izenburua: Rodrick-en legea. Egilea: Jeff Kinney Argitaletxea: Alberdania. Bilduma: Gizajo baten egunkaria. Liburu hau, beste asko bezala, eguneroko bat bezalakoa da, hau da, pertsonai batek berak bizi duena idazten du bertan, kasu honetan, Greg Heffley du izena. Greg, bere anai nagusirekin, bere ama, aita eta anai txikiarekin bizi dira, baina badago pertsona bat familiakoa ez dela, baina Gregen lagunik onena da, eta bera, Rowley da. Uda amaitu egin da dagoeneko, baina Gregek pasatu diren hiru hilabeteetako gertaera bat ahaztu nahi du, izan ere, ez da gertaera on bat, bereziki, berak nazkatzen duen gauza bat gertatu zaio. gauza hori, Bere aitak igerilekura izena eman diola da, eta hori Greg-i ez zaio bat ere ez gustatzen. Gainera, nazkatuta dago igerilekura joateaz behin eta berriro, izan ere, bera ohitu da uda honetan denbora guztian telebista ikusten. Baina ez da hori bakarrik, izan ere, ume batzuk ez dute Greg bakean uzten, eta horretarako, Greg komun batean ezkutatzen da ah