Rodrick-en legea

 Izenburua: Rodrick-en legea.

Egilea: Jeff Kinney

Argitaletxea: Alberdania.

Rodrick-en legea (Ostiral Saila): Amazon.es: Kinney, Jeff: LibrosBilduma: Gizajo baten egunkaria.



Liburu hau, beste asko bezala, eguneroko bat bezalakoa da, hau da, pertsonai batek berak bizi duena idazten du bertan, kasu honetan, Greg Heffley du izena. Greg, bere anai nagusirekin, bere ama, aita eta anai txikiarekin bizi dira, baina badago pertsona bat familiakoa ez dela, baina Gregen lagunik onena da, eta bera, Rowley da.


Uda amaitu egin da dagoeneko, baina Gregek pasatu diren hiru hilabeteetako gertaera bat ahaztu nahi du, izan ere, ez da gertaera on bat, bereziki, berak nazkatzen duen gauza bat gertatu zaio. gauza hori, Bere aitak igerilekura izena eman diola da, eta hori Greg-i ez zaio bat ere ez gustatzen. Gainera, nazkatuta dago igerilekura joateaz behin eta berriro, izan ere, bera ohitu da uda honetan denbora guztian telebista ikusten. Baina ez da hori bakarrik, izan ere, ume batzuk ez dute Greg bakean uzten, eta horretarako, Greg komun batean ezkutatzen da ahalik eta denbora gehien. Ondoren ikasturte berria hasiko du, eta bere proposamen bakarra, hain gizajoa ez izatea izango da, eta baita ere, popularragoa.


Greg popularragoa izango da orain? Gizajo bat izaten jarraituko du?


Niri Gregen liburu guztiak asko gustatu zaizkit, izan ere, bere bizitzako eta beste ume askoren bizitzako errealitatea da, eta niri gainera, bilduma hau oso interesgarria egiten zait. Liburuak ulertzeko eta irakurtzeko ere oso ondo daude, izan ere, gertaera bakoitzeko marrazki bat dago, eta horregatik liburu hau asko gomendatzen dut.


Aritz Lamikiz


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula