Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2021

Sarasola: Urte zailak izan ziren baina gogo handia genuen euskararen alde lan egiteko

'Euskalduna naiz' atal berrian, Santos Sarasola irakasle ohia izan du Marta Elvirak gonbidatu. 1971n hasi zen Santo Tomas Lizeoko irakasle, eta hasieratik bultzatu zuen euskara. Bideoa: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/biba-zuek/bideoak/osoa/7768274/bideoa-santos-sarasola-euskararen-eta-ikastolen-egindako-lanaz/

Ane

Irudia
ANE Egilea : Alaine Agirre Izenburua : Ane Argitaletxea : Erein Ilustratzaileak : Aitor Arana eta “Iturri” Argitalpen data : Donostia, 2020 azaroan    Bere bizitza bideratzen hasi berri den Ane da liburu honetako protagonista. Insitutua bukatu berri du eta zer egin erabakitzeko ordua iritsi zaio. Gurasoek, beraien etxean bizi den bitartean, Enpresalaritzan aritu beharko dela diote baina berak ukatu egingo du esandakoa eta etxetik alde egingo du. Aurrera egingo du Anek denbora guztian bere bidea topatu nahian, ezagutzen duen jendearengandik ikasiz, baina zer egin pentsatzen duen bitartean, txikitako lagun baten etxera joango da. Handik gutxira Bilbora joango da bi ikaslerekin batera bizitzera (Aitziber eta Mikel), baina dirua beharko du soldata ordaintzeko, janaria erosteko… Oraindik ez du ideia garbirik izango buruan eta bere lagun Oierri eskatuko dio laguntza (Email bidez hitzegingo dute bere amaren heriotza ahazteko Mexikora bizitzera joan zen eta). Azkenean harategi batean hartuk

Fosilak

Kaixo, hau da nire bideoko zientzia txokoa Eskerrik asko

Hamaseigarrenean, aidanez

Irudia
Idazlea: Anjel Lertxundi Izenburua: Hamaseigarrenean, aidanez  Argitaletxea:  Erein Argitalpen data:  1983           Martzelina apirileko goiz euritsu batean itzartuko da etxeko atearen danbatekoaren ondorioz. Une horretan zerbait gaizki dihoala somatuko du, eta bere pentsamendu horrek pisu handiagoa hartuko du bere gelako aulki bakarra senarraren arroparik gabe ikusten duenean. Bikote honen harremana, senarraren ama hil zenetik ez da oso ona, eta denboraren poderioz gauzek okerrera egingo dute. Domingo, Martzelinaren senarra, apustuen munduan murgilduko da, beste hainbat saltsetaz gain, apirileko goiz euritsu hori iritsi arte. Egun hartako arratsaldean bere azkeneko apustua burutuko du, Martzelinaren intuizioei arrazoia emanez.      Zergatik zuten horrelako harremana senar-emazteek? Zergatik izango da egun hartako apustua Domingok egiten duen azkena? Nik esan dezakeedan bakarra zera da... hamaseigarrenean aidanez.     Egia esan, hasiera batean zaila egin zitzaidan istorioan kokatze