Idazlea: Anjel Lertxundi Izenburua: Hamaseigarrenean, aidanez Argitaletxea: Erein Argitalpen data: 1983 Martzelina apirileko goiz euritsu batean itzartuko da etxeko atearen danbatekoaren ondorioz. Une horretan zerbait gaizki dihoala somatuko du, eta bere pentsamendu horrek pisu handiagoa hartuko du bere gelako aulki bakarra senarraren arroparik gabe ikusten duenean. Bikote honen harremana, senarraren ama hil zenetik ez da oso ona, eta denboraren poderioz gauzek okerrera egingo dute. Domingo, Martzelinaren senarra, apustuen munduan murgilduko da, beste hainbat saltsetaz gain, apirileko goiz euritsu hori iritsi arte. Egun hartako arratsaldean bere azkeneko apustua burutuko du, Martzelinaren intuizioei arrazoia emanez. Zergatik zuten horrelako harremana senar-emazteek? Zergatik izango da egun hartako apustua Domingok egiten duen azkena? Nik esan dezakeedan bakarra zera da... hamaseigarrenean aidanez. Egia esan, hasiera batean zaila egin zitzaidan istorioan kokatze