Udaltzain euskaldunek bereizgarri bat eramango dute uniformean

 Ekimenaren helburua da arreta zerbitzua euskaraz ematea hala nahi dutenei.

  •  "Euskaraz" intsignia

    Agenteek eramango duten intsignia. Argazkia: Gasteizko Udala.

Gasteizko udaltzainek bereizgarri bat eramango dute uniformean euskaraz dakiten agenteak identifikatzeko eta arreta euskaraz jaso nahi duten herritarrei horren berri emateko.

Euskaraz hitz egiteko gaitasuna duten agenteek "euskaraz" hitza duen intsignia bat eramango dute uniformean, pin formatuan.

Ekimena Agirrelandako polizia-etxean ere bultzatuko dute. Bertako langile euskaldunek "Euskaraz. Nahi baduzu, baina poliki" edo "Euskaraz. Nahi baduzu" mezuak dituzten txartelak jarriko dituzte beren bulegoetako mahaietan.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula