Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2017

Kritika (Griot)

Irudia
Izenburua: Griot Idazlea: Jon Arretxe Marrazkilaria: Cristina Fernández Argitaletxea: Elkar Griot liburuan zehar Afrikako hainbat istorio aurkituko dituzu. Istorio horiei esker ikusiko dugu nola aldaketa handia dagoela gure bizimoduetatik bertako bizimodura eta bertan pertsonak nola tratatzen diren. Esaterako, emakumeak zapalduta daudela edo gizonezkoak emakumeak baino “gehiago” direla. Ikusiko dugu nola pertsona desberdinak, Yassi, Rainotou, Ali, Aso… eta beste hainbat pertsonak beraien bizipenak kontatuko dituzten. Baina historia guztia pertsonek berdin kontatuko dute? Eta zer ikuspuntutik kontatzen du bakoitzak? Niri liburua asko gustatu zait, izan ere Afrikako jendeak kontatutako historiak dira eta horri esker, istorioen bidez, Afrikako bizimoduari buruz gehiago jakitea lortu dut. Ez nuen uste horren desberdina izango zenik bizitzeko modua edo gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna. Horretaz gain asko gustatu zait beti gure inguruko historiak izan beharrean beste herria

Kritika(Nur eta banpiroen dantza)

Irudia
Titulua: Nur eta banpiroen dantza Autorea: Toti Martinez de Lezea Ilustratzailea: Ivan Landa Argitaletxea:  Erein Urtea: 2016 Nur neska alaia da. Oso kreatiboa, eta nola ez, asko gustatuko zaio zinema eta hori inguratzen duen mundu guztia. Horrez gain berak, ez du jakingo zer izan nahi duen nagusitan , horregatik, gidoi bat sortu eta grabatzeko ideia izango du! Nurren amama horretaz oroitzen denean, bere lagun bati eskaintza bat egingo dio, eta eskaintza hau, benetako plato batera joatea izango da, plato horretan banpiroen pelikula bat filmatzen arituko dira momentu hartan, eta bertan hainbat gauza ikasi ostean(eta grabatu ostean), momentu batean, Lukretia, Transilvaniako aktoresa bat ezagutuko dute. Pixka bat arraroa izango da, eta bere kamerinoan sartzean...ZER AURKITUKO DUTE? Liburu hau ez da izan guztiz nire gustukoa. Nire ustez, liburu bat erakargarria izateko, hainbat ekintza izan behar ditu, eta hori da niri falta izan zaidana. Oso berdina zen denbora guztian. Pixk

Nun amaitzen dute Ipar Atlantikoko plastikozko zaborrak?

Irudia
Europako eta Estatu Batuetako Atlantikoko kostetan itsasora botatzen diren plastikoek Artikoan amaitzen dutela erakutsi du egin berri dute ikerketa batek; bereziki, Barents  eta Groenlandiako itsasoetan. Zientzialariek ondo ezagutzen dituzte  plastikoen pilaketak  ozeano subtropikaletan.  Lasterren biraketetan, kostan botatako plastikoak biltzen dira, eta, denborarekin, desegiten eta hondoratzen joaten dira.  Artikoan, ordea, ez zuten uste halakorik egongo zenik, inguruko kostetan ez baitago populaziorik. Alabaina, orain egindako ikerketan frogatu dute, Ozeano Artikoaren azalaren % 37 erabat garbi dagoen arren, badaudela zaborrez betetako eremuak. Barents eta Groenlandiako iparraldean eta ekialdean neurtu dituzte plastiko-kontzentrazio handienak.  Plastiko horren jatorria ere aztertu dute, eta, itsasoan bildutako datuak eta itsas zirkulazioaren ereduak erabilita, ikusi dute Ipar Atlantikoko kostatik iristen direla hara; hau da, Estatu Batuetako ekialdetik eta Europako Atlan

Kritika tentatzailea

Irudia
Egilea: Anne Frank Itzultzailea: Josu Zabaleta Izenburua: Anne Franken egunkaria Argitaletxea:  Erein                                                                                                                                                       Anne Frankek 13 urte ditu bere gurasoek urtebetetze opari gisa egunkari bat ematen diotenean. Tamalez badakigu  zein den bere egoera garai haietan, bigarren gerra mundiala zehazki. Bere familiak aitaren enpresaren atzeko partean dagoen etxean ezkutatzeko beharra izango du, bertatik irten ezinik. Baina horrek ez dizkio Anneri amets egiteko behar dituen hegalak moztuko.         Liburu hau ez da besteak bezalakoa. Esan dezaket ez dela berdin sentitzen. Bere buruan dauden ideiak, ametsak, maitasunak, pentsamenduak… egoera beste modu batera sentitzeko eta ikusteko aukera ematen digu. 13 urteko neska batek idatzitako egunkari bat dela ikus daiteke bizitzeko, ingurua ikusteko eta gauzak sentitzeko moduan. Nire iritziz liburu hau beh

Jaioberrian antibiotikoak hartuta epe luzean kalteak sor ditzake?

Irudia
Jaioberritan antibiotikoak hartzeak epe luzera ondorio kaltegarriak dituela ondorioztatu du ikerketa batek. Dagoeneko baziren kalte horien ebidentziak, batez ere dosi handitan erabilita, baina oraingoan, saguekin egindako ikerketa batek agerian utzi du dosi txikitan erabilita ere epe luzeko kalteak eragiten dituela osasunean. Hesteetako mikrobiota eraldatzen du; erantzun immunea erregulatzen duten zitokinen kontzentrazioa handitzen du garunean; hesi hematoentzefalikoaren iragazkortasuna aldatzen du; eta, azkenik, portaera soziala murriztu eta jarrera jazarkorra areagotzen du. Bi sexuetan ikertu dute, eta berdin uzten ditu kalteak epe luzean.  Nature Communications  aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Bestetik, ikusi dute antibiotikoarekin batera probiotiko bat hartu dutenean ( Lactobacillus rhamnosus  bakterioa), alterazio horietako batzuk partzialki murrizten direla. Baina ikerketa gehiago behar direla aipatu dute, antibiotikoak jaioberriekin erabiltzeak geroko desoreka neurop