Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2019

Euskarazko itzultzaile berria

Oraingoan euskal Itzuli izeneko itzultzaile ba asmatu dute, Googlek eskainitako itzultzailea oso fidagarria ez dela ikusita euskal Jaularitzak euskarazko esaldi edo hitzak, beste hainbat hizkuntzetan ikusi ahal izateko sortu du aplikazio hau. Aplikazio hau androiezko ordenagailu zein mugikorretan aurki dezakegu, eta laster ios gailu elektronikoetan topatzen ere saiatuko dira.

Nola puztu puxika bat aire gabe?

Irudia
Materiala : - Puxikak - Plastikozko botila txiki bat - Ozpina - Sodio bikarbonatoa Prozedura : Lehenengo botilaren ⅓ ozpinarekin bete behar da. Gero, sodio bikarbonato pixka bat bota, eta azkaz-azkar puxika botilan jarri. Orain, ikusi zer gertatzen den! Behaketa/esperimentazioa : Ondorioa : Bi elementu hauek nahastean, gas bat sortzen da, eta gas horrek puxika betetzen du. Hori gertatzerakoan, erreakzio-kimiko bat gertatzen dela esan daiteke, azidoan oinarrituta izan ere, binagrea azidoa da. Erreakzio kimiko baten, erreaktiboen ondorioz produktu sortzen dira. Kasu honetan, erreaktiboak binagrea eta bikarbonato sodikoa dira. Eta produktuak, karbono dioxidoa da, hau da, puxika betetzen duen gas hura. Botila ukitzen badugu, hotzagoa zegoela ohartuko zinen, erreakzio kimiko honek beroa xurgatu duela esan nahi du, honi erreakzio endotermikoa deritzo. Honen ekuazio kimikoa CH3COOH +NaHCO3 → CH3COONa + H2O + CO2 da. Hain zuzen: Ozpina (azido azetikoa) + sodio bikarbon

Zer gertatzen da piperrautsa, ura eta xaboia elkartzen baditugu?

Irudia
Ikerketa galdera: Zer gertatzen da piperrautsa, ura eta xaboia elkartzen baditugu? Eta esnearekin, koloratzailearekin eta xaboiarekin egiten badugu? Hipotesia: Nire ustez, atzamarra xaboiarekin uretan ipintzerakoan ez da ezer geratuko. Eta koloratzailearekin berdin. Materiala: Plater sakon bat Piperrauts beltza edo koloratzailea Xaboia Ura edo esnea Prozedura: Bete plater sakona urez. Bota piperrauts beltz pixka bat. Sartu atzamarra plater erdian. Orain, jarri xaboi likido pixka bat atzamarrean, eta sartu atzamarra platerean. Ondoren, beste plater baten esnea bota Platerean koloratzailea bota Eta xaboiarekin atzamarrean berdina egin. Frogak:  Ondorioa:  Uraren gainazaleko tentsioaren ondorioz gertatzen dira fenomeno hauek: bere molekulak elkarri lotuta daude eta lotura horiek gainazaleko geruzan bereziki sendoagoak dira. Piperrautsa gainean gelditzen da, baina xaboiarekin ukitzen badugu (tentsio aktiboa dela, hau da, bi faseen arteko kontaktuko

Kearen dentsitatea

Gardera: Zeinek du dentsitate handiagoa keak edo aireak ? Hipotesia: Nire ustez kea gora joango denez, keak aireak baino dentsitate gehiago dauka. Materiala: Botila bat Paperezko tubo bat Metxero bat Prozesua: Botilaren goialdean zulo bat egingo dugu paperezko tubitoa sartzeko. Goiko zuloan paperezko tuboa sartuko dugu Paperezko tuboa erre eta kea kaskada itxuran sartuko da botilan frogak: Ondorioa: Kea sua erretzean sorturiko partikula berriak dira aire beroarekin batera gorantz joaten direla. Baina esperimentu onetan bera doa, honako hau gertatzen da, botilaren barruko airea hotza dagoelako, orduan kea airea baino dentsitate handiagoa dauka. Ura olioarekin bezala eta efektu hori gertatzen da, ke kaskada bat.

Euskararen kriselua etxerik etxe, berrizen.

Euskararen Kriseilua martxan da Berrizen, eta 40 familiek hartuko dute parte ekimenean. Honen helbua haurren hizkuntza, euskara, suaren sinbologiagaz jolastuz zaintzea eta umeek hizkuntzaren gaineko ardura hartzea da. Lehen Hezkuntzako ikasleek eta euren familiek parte hartu dute. Hau guztia, udalaren Euskara Zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak elkarlanean abiatutako ekimen bat da.

Europako Kontseiluak Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara indartzea gomendatu du

Irudia
Europako Kontseiluak txostena egin du Espainiako Estatuan hizkuntza gutxituek duten egoeraz, eta ontzat eman du euskararena EAEn, baina erabilera indartzea aholkatu du Osakidetzan eta Ertzaintzan . Gainera, txostenean Botere Judizialaren Lege Organikoa berehala aldatzea eskatu du, prozesu judizialetan hizkuntza ofizial guztien erabilera bermatzeko , aldeetako batek eskatuz gero. Era berean, Estatuaren administrazioan ere hizkuntza horiek sustatzea eskatu du. Txostenak goraipatu egin du euskararen egoera , gaur egun 16 eta 24 urte arteko gazteen artean % 71 euskalduna delako, eta 2006an eta 1991n kopuru hori % 62koa eta % 25ekoa zelako, hurrenez hurren. Dena dela, esfortzu bat eskatu du Osakidetzan eta Ertzaintzan erabilera sustatzeko . Informazio-iturria:  https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6884205/europako-kontseiluak-osakidetzan-eta-ertzaintzan-euskara-indartzea-gomendatu-du/

Durangoko 54. Azoka oso jendetzua izan da

Irudia
Durangoko Azokak 110.000 bisita jaso ditu. Egun guztien artean, abenduaren 6a izan da jendetsuena, 39.000 bisitarirekin. Horietako 5.000 lagunek, gainera, doako autobus zerbitzua erabili dute Landakora iristeko.

Salerosketaren gainetik, Durangoko Azoka erreferentziazko elkargunea da bisitari zein eragileentzat

Irudia
Durangoko Azokak duen eragina zenbakitara eraman du Siadeco ikerketa elkarteak, Gerediaga elkartearen enkarguz. Sei milioi euro. Hori da euskal kulturaren plazak guztira mugitzen duen diru kopurua. Iazko Durangoko Azokan egindako inkesten emaitzak daude datu horien guztien oinarrian. 15 urtetik gorako 710 laguni egin zieten galdeketa. Bisitariek denera milioi bat euro gastatzen dute liburutan, eta ia milioi erdi diskotan; gastu orokorraren %60 eta %28,3, hurrenez hurren. Batez beste, bisitari bakoitzak 49 euro gastatzen ditu azokan, eta 28, aldiz, Landako guneaz kanpoko ostalaritzan eta merkataritzan, Durangon nahiz Durangaldean.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Irudia
Euskararen Nazioarteko Eguna Dagoeneko martxan dira Euskararen Nazioarteko Egunera ailegatu bitarteko ekitaldiak. Euskara urteko 365 egunetan erabiltzeko eta bizitzeko hizkuntza dela aldarrikatuko dute Durangaldeko herriek, hala ekitaldi kulturaletan, nola askotariko adierazpen instituzionaletan azalduko dira. Informazio-iturria: Anboto.org