Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita) Jeff, K,: Gizajo baten egunkaria (Etxean itxita), Alberdania, 2016 Greg 12 urte dituen ume bat da. Bere bizitzako egunetan gauza txar bat edo beste gauza txar bat gertatzen zaio, baina beti du zerbait kexatzeko, ez da gutxirako. Egun batean, ikastolatik irten eta eskolako bidean, etxe baten kanpoaldean, txakur baten buztana ikusi ahal da, baina Greg beste alde batera begiratzen dagoenez, konturatu barik, txakurraren buztana zapaldu eta txakurrak koska egin dio. Oraingo honetan, Greg ikastolan dagoela, matematikako klase batean, bat-batean, zuzendaria haserre batean gelara sartu eta norbaitek, bere autoaren kristalak arroka batekin apurtu duela adieraziko du. Ikasle guztiek elkarri begira daude zeinek egin duen jakin-minean. Guztiek, Greg izango dela ondorioztatuko dute, beraien arrazoia, txantxa asko egiten dituen pertsona dela da. Eta bigarren zatia egia bada ere, oraingo honetan ez da izango Greg, azken honek ahalko duen guzt