Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2013

Begiko kornean beste geruza bat dagoela ikusi dute

Kornearen geruzen artean, orain arte ezagutzen ez zen beste geruza bat dagoela frogatu du Nottinghameko Unibertsitateko Harminder Dua ikertzaileak. Haren omenez, Duaren mintza deitu diote geruza aurkitu berriari. Nottinghameko Unibertsitatetik adierazi dutenez, “oftalmologia-liburuak berridazteko beharra” ekarri du aurkikuntzak. Hain zuzen, orain arte uste zuten kornea bost geruzaz zegoela osatuta: kornea-epitelioa; Bowmanen mintza; kornearen substantzia propioa; Descemeten mintza eta endotelioa. Orain aurkitutakoa substantzia propioaren eta Descemeten mintzaren artean dago, eta oso mehea da (korneak 0,5 mm edo 550 mikroiko lodiera du, eta Duaren mintzak 15 mikroi baino ez ditu), baina, aldi berean, izugarri gogorra (1,5-2 barreko presioa jasateko gai da).

"Voyager I" sonda

Irudia
"Voyager I" sonda izan da, eguzki-sistematik irtetzen den lehen sonda, hau orain dela 36 urte bidali zuten unibertsoko argazkiak jasotzeko, horrela unibertsoari buruz gehiago jakingo zuten NASA-ko zientzialariek.  

Sophie Germain

Matematikako DBH 3-4ko lehen unitateko proiektua da hau. Bertan bakoitzak emakume matematikari bati buruzko presentazioa egin dugu. Nirea Sophie Germain da. Hemen dago nire lana.

EMAKUMEZKOAK HIESETIK BABESTEKO ERAZTUNA

Irudia
Estatu Batuetako Alergiaren eta Gaixotasun Infekziosoen Institutuak aurreratu duenez, hiesetik babesteko bagina barneko eraztun eraginkor bat dute, eta laster hasiko dira probatzen emakumezkoetan. Makakoekin egindako probetan erabat eraginkorra dela ikusi dute, %100ean babesten du hiesetik.   

Oporrak

                                            OPORRAK Oporretan goaz ta denak autora nora joango ote ba betiko lekura   familia guztia  denok batera kriston asperraldia                               eta ez dut gura                                                                            Hondartzara joan eta  ez dut ukitu ura baina derrepentian  ikusiot hura Peio da eta goaz ondo pasatzera oporrak amaitu eta berriro klasera                                                                                          
Irudia
Aurrekoan be ikusi neban jo ta ke nire herrian mutil gazte bat bertsoak botaz bertako jaien giroan Ez zen beldurtzen eukita ere bertsolari onak alboan ta bertan jarraitu ei eban bukatu arte saioa txalo zaparrada handi bat eta  hurrengorarte badoa eskerrik asko zuoi guztioi  entzutearren bertsoa
       UDAZKENA                              Badator udazkena         berriro gurera        uda dala ta pena        gu bueltan etxera        ai ze buruko mina        berriz ikastera        berrituta garuna        D.B.H 3-ra            Hostoak mara-mara       zuhaitzetik behera       hori da politena       udazkenarena       azkena dau negua       badaukou gogua       elurrezko panpinak       ta baita Gabonak       DOINUA: "Maritxu nora zoaz" EGILEA: Susana Arbulu

BERTSOA

 BERTSOA Ikastolara noa asko ikastera ondo pasatu eta lanak egitera gaurkoan tokatuta bertsoa egitea nik bukatu dut eta botatzera noa nik pentsatzen dut orain oso zaila dela oso urduri nau ta hasiko na orain baina hasterakoan erraza egiten da nik bukatu dut eta  jesartzera noa

EUSKARA MAITIA (doinua: astoa ikusi nuen)

                                                          EUSKARA MAITIA                                                     Hizkuntza geurea da                                                     euskara maitia                                                     gaur kolokan dago                                                     horixe da egia                                                                                                          Errua geurea dela                                                     ni pentsatzen nabil                                                     beti gure artean                                                     erdera hitza dabil                                                     Gure eskuetan dago                                                     hizkuntzaren geroa                                                     egin diezaiogun                                                     bultzada beroa      
KURTSO- HASIERA Doinua: "Maritxu nora zoaz". Aste oso honetan beroa hasi da arratsaldez hasita lanak egitera negua hemen da ta goazen jolastera Eguzkia jo ta ke aprobetxatzera. Asteak pasa eta euria berriro neguko eguraldia dabil egunero bufanda ta txapela hartuta aldiro gogo gutxiagogaz ibiltzen astiro. Azterketen astea oraingo hauxe da euskarakoa laster hau da nahiko zaila gureko nuke nik bai ondo irtetea bestela amak etxean haserrea bota. Egilea: Maddi Berrio-otxoa
                    UDAZKENA Udazkena heldu da Hau da zoramena Haize, euri ta eguzki Berak dakarrena. Kolore zoragarri Ikusten dut orain Marroi, hori, ta gorri Niretzat da bikain. Leun, zakar, indartsu Haize dabil orain Zuhaitz guztiak dute Mugimendu lirain. Orain baietz asmatu Zer egin behar dudan Hostoekin dantzatu Udazken osoan. Erritmoa: Maritxu nora zoaz?