NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK
NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK Idazlea : Antxine Mendizabal Ilustratzailea : Morkots Argitaletxea : Elkar Izenburua : Nire alabak ez dauka erremediorik. Argitaratze data : 2013 Bilduma : Xaguxar Irati, hamalau urte beteko dituen neska bat da, eta fundamendu askoko alaba izatetik, neska deskontrolatua bihurtuko da nerabezaroa dela eta. Umorez etengabe aldatuko da, izan ere, etxean egon ahalko da triste, portalean haserre eta kalean pozez zoratzen. Arropaz ere asko arduratuko da, dutxan egon beharreko denbora ez du kontrolatuko, eta hori gutxi balitz, gela hankaz gora izango du egunero. Honek guztiak eta gehiagok bere gurasoak guztiz zoratu, nazkatu, aldrebestu, eta ernegarazi egingo ditu. Baina batez ere bere ama. Berak badaki hormona kontua dela baina…. egoera kontrola ezina izango da beretzako. Bi hauen artean arazoak sortzen hasiko dira, eta Iratiren aita eta ama etsita sentituko dira. Zer gertatuko da ama-alaben artean? Beraien arteko arazoak konpontzea lortuko al d