Ikasturte berria
Hasi dugu jada ikasturteko lehenengo eguna. Nahiko arraroa eta desberdina izan da ikasturte berriko aurkezpena. Nok pentsatuko luke ikasturtea horrela hasi beharko genukeenik?
Ikastolako nire azken urte honi, beldur pixkat diot. Bai azkeneko urtea delako eta birusarengatik. Azkenengo urtea izanda, erabakiak hartzen joan behar gara, urte gutxiak batzu barru zer egin behar dugun pentsatzen. Nik ordea ez dut horren argi zer egin nahi dudan.
Birusaren aldetik, zerbait gertatzen bada, etxera bueltan joan beharko gara denok konfinatuta izanik. Hala eta guztiz ere, ikastolan neurriak betetzen baditugu eta denon arten zaintzen baldin bagara, ez dut uste etxera bidaltzea.
Beraz, espero dut, ikasturte hau hasi bezain ondo joatea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina