Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2013

Arrautzei kantatu, enbrioiek ikas dezaten

Malurus cyaneus txori australiarrek azkar ikasten dute kantuan; jaio aurretik. Arrautzan dauden bitartean amak pasahitz gisa funtzionatuko duen nota bat irakasten die, eta, jaiotzean, txitek nota hori errepikatu behar dute, bestela gurasoek ez dituzte elikatuko. Notari esker lortzen dute gurasoek jakitea habian daudenak euren kumeak direla, eta ez dabiltzala kuku bat elikatzen. Lana ikusteko, klikatu .

Fantasiazko eraikinak

Irudia
Arkitektoek fantasiaren eremuan sartzen dira eraikin batzuekin. Eraikin ikusgarriak egiten dituzte, itxuraz edo tamainaz. Batzuetan fantasia horrek mugarik ez duela ematen du. Baina badu. Dena den, arkitektoek eskura dituzten tresna eta baliabide guztiak erabiltzen dituzte eraikin horiek egiteko. Baliabideen artean, matematika bera dago.

ANTARTIKAKO IZOTZAREN AZPIAN, SUMENDIAK BIZIRIK!

Irudia
Antartikako izotz-geruzaren azpian sumendi aktibo baten froga aurkitu du lehen aldiz Estatu Batuetako geologo talde batek, Marie Byrden Lurraldean izan da. Han sumendi askoren arrastoak zeuden baina denak itzaliak zeudela uste zuten. Lehenengo aldiz 2010 eta 2011 urteetan izan zen mugimendu bat sumatu zutela. Dardararen frekuentziagatik jakin dute magma dagoela. Orain baieztatu dute magmaren sakonera: 25-40 kilometro artekoa da. Beste ikerketa baten esaten zuen lo zegoela, baina bertan behera gelditu da.

Mandelaren itzala zientzia-garapenean

Irudia
Orain dela gutxi hil da Nelson Mandela eta  New Scientist aldizkarian artikulu bat idatzi dute: "M andelaren aitortu gabeko herentzia Afrikako zientzian”. Ezaguna da Mandelak hezkuntzari buruz esandako esaldi ospetsu hura, “mundua aldarazteko armarik ahaltsuena da hezkuntza”.  Afrikan bere izena duten Zientzia eta Teknologia Institutuak daude.  Dagoeneko bi daude martxan, bat Tanzanian eta bestea Nigerian, eta hirugarren bat egiteko asmoa dute Burkina Fason. 

ZENBAKI-SISTEMAK

Zenbaki motak

Zenbakien historia

Ipuin musikala

Lorea, Andoni eta Ane gara, hemen daukazue gure musikako ipuin musikala: ikusi

Mintz biodegradagarri bat, elikagaien bilgarri gisa erabiltzeko

EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko BIOMAT taldeak nekazaritza eta industriako azpiproduktuetatik abiatuta mintz guztiz biodegradagarri bat garatu dute. Hau landare proteinekin egina dago, gainera abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntuetatik. Horrez gain mintz berriak gaur egungo mintz komertzialek baino propietate hobeak dauzkate.

Rapa nui

Hemen daukazue nik euskarako 2. gaiaren proiekturako egindakoa:

KARAKOLEN KREMA EDO KARAKOLA BERA

       Japoneko klinika batean esaten dute ea karakolaren krema beharrean zergatik ez den erabiltzen karakola bera. Bertan karakol pilo bat dituzteeta karakolak acnea eta hildako zelulak kentzen ditu, hori beraiek duten alantoinia izeneko substantzia batekin egiten dute hori.

Zelanda Berria

Hemen daukazue nire Zelanda Berriari buruzko lana:

Euskarako 2. proiektua

Hemen daukazue nik euskarako 2. gaiaren proiekturako egindakoa:

Zelanda Berria

Hemen nire euskerako preoiektua Zelanda Berriari buruz. https://docs.google.com/presentation/d/1-G78zrcQnM5_yfzw4UOaNR1WQmescBPWdbdFBwCG5jE/pub?start=true&loop=false&delayms=3000

ZURGAGAILUAREN AURKA

Hemen daukazue gure euskarako proiektua, hau da, guk idatzitako ipuina. Euken eta Lorea. ZURGAGAILUAREN AURKA Bazen behin egoitza bat non familia oso-oso dirutsu bat bizi zen. Egoitza erraldoi horren bederatzigarren pisuan, bazegoen garbiketarako gela handi eta zahar bat, hauts eta armiarma-sarez beteta zegoena. Bertan bazeuden errenkada desberdinak, jardineko materiala, sukaldea garbitzeko produktuak, komuna garbitzekoak… gordetzeko. Baina errenkada handienean eta luxuzkoenean erratz, fregona eta pala bizi ziren. Esan bezala, familia oso dirutsua zen eta, nola ez, etxezaina zuten. Baina baita sukaldaria, eta zaintzailea, eta garbitzailea ere. Azken hau, pozik zegoen bere lanarekin, garbitzea gustatzen baitzitzaion eta erratz, fregona eta palaren lagun handia zen. Etxeko jaun eta anderea etxetik kanpo joatean, musika altu jarri eta erratzarekin dantzan, fregonarekin kantuan eta palarekin atzera eta aurrera igarotzen zuen eguna, dena oso ongi garbituz. Baina egun batea

JON ILEBOLA

Hau da Euken, Ibai, Susana eta Txominek egindako musiako ipuin musikala, hemen daukazue:

Raimundo eta Patxi

Hemen dago gure musikako ipuina, Maddi, Martin, Mikel eta Anderrek egindakoa

Euskara proiektua (Zelanda Berria)

Zelanda Berriari buruzko nire euskarako proiektua https://docs.google.com/presentation/d/1-G78zrcQnM5_yfzw4UOaNR1WQmescBPWdbdFBwCG5jE/pub?start=false&loop=false&delayms=3000

THE ESSAY

BLED, ELOVENIA

Mugikorrak eta wifi-sareak ez dira kaltegarriak osasunerako

Norvegiako aditu talde batek, gobernuaren eskariz egindako ikerketaren emaitzak azteruta baieztatu du mugikorrak eta wifi-sareak seguruak direla osasunerako.

Emakume Zientzilariak

Oraingo hiruhilabete honetan egin behar genuen lana denbora lerro bat sortzea da. Guri, Txomin eta Maddiri, lan hau egiteko emakume zientzilariak gaia egokitu zaigu. Lana ikusi nahi baduzue joan ondorengo estek honetara: http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0Agfg3X75CJaydER1R3JCQ285V05TbEhxWnpneFV3SWc&iz=Emakume%20zientzilariak

Bretoiera

Hau da nik bretoierari buruz egindako lana.

Publizitate Rola

Publizitate rolak

Mikel, Ander eta nik (Ane) publizitate rolei buruzko proiektua egin dugu lehen hiruhilabete honetan, espero dugu zuen gustokoa izatea.

BILATU ISLAPENA

Emen duzue DBH 3-ko erlijioko lana: ">Klikatu emen
PUBLIZITATE ROLAK Hemen daukazue Lorea Martin eta Maddik egindako AHJko proiektua.

Komunikazioaren eboluzioa

Hau da guk komunikazioaren eboluzioari buruz egin dugun lana. http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0AguFlbgHjdUmdERoZld3eXl2TTJuVjBmc29JTWJLaUE&iz=komunikazioaren%20eboluzioa

Loaldian garbitzen da garuna

Irudia
Burua ondo edukitzeko, lo egitea garrantzitsua dela edonork esango genuke. Estatu batuetako ikertzaile batzuek saguetan ikusi dute garbitu egiten dela garuna loaldian. Zelulen artean mugitzen den fluidoak eramaten du garunean pilatzen den zaborra zirkulazio-sistema orokorrera, hark, gero, gibelera eramateko. Ikertzaileek bazuten susmoa garbiketa-prozesu hori gaueko lan bat izan zitekeela; energia dezente xahutzen duenez, garuna esna dagoenean egin beharreko beste lan guztiekin bateragarria izango ez zelakoan. Ikerketa batean baieztatu dute hori hala dela. Ikusi dute sistema askoz ere aktiboagoa dela saguak lo daudenean. Hain zuzen, lo daudenean kanporatzen duten zaborraren % 5 baino ez dute kanporatzen esna daudenean. Gainera, lo daudenean garuneko zelulak txikitu egiten direla ere ikusi dute, eta, ondorioz, zelulen arteko espazioa % 60 handitzen dela. Horrek garbiketa-sistema eraginkorragoa egiten du. Ikertzaileek nabarmendu dute garbiketa-sistema horrek nola funtzionatzen due

Galileo Galilei

Hem daukazu Galileo Galileiri buruzko egindako ardatz kronologikoa: http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0AorpSdkd87RPdDBUSnc2eGtId1I4OU9xc2tocmVmMXc&iz=Galileo%20Galilei

Atomoen Eboluzioa

  Emen duzue kairoseko lana: http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0AozQYeFpp-fPdHU3UXp0Z1l4dlV3aUoyaFVLNmYzVUE&iz=Atomoaren%20Eboluzioa ANDER ETA IBAI

Thomas Edisonen asmakizunak

Ardatz kronologiko honetan Thomas Alva Edisonen asmakizunak jarri ditugu http://kairos.ikasgune.com/index.html?id=0AsQai4EVg2aYdDVzb1RvSS1DaHFKVVBNa3Y3ZnlFWVE&iz=Thomas%20Edisonen%20asmakizunak

Begiko kornean beste geruza bat dagoela ikusi dute

Kornearen geruzen artean, orain arte ezagutzen ez zen beste geruza bat dagoela frogatu du Nottinghameko Unibertsitateko Harminder Dua ikertzaileak. Haren omenez, Duaren mintza deitu diote geruza aurkitu berriari. Nottinghameko Unibertsitatetik adierazi dutenez, “oftalmologia-liburuak berridazteko beharra” ekarri du aurkikuntzak. Hain zuzen, orain arte uste zuten kornea bost geruzaz zegoela osatuta: kornea-epitelioa; Bowmanen mintza; kornearen substantzia propioa; Descemeten mintza eta endotelioa. Orain aurkitutakoa substantzia propioaren eta Descemeten mintzaren artean dago, eta oso mehea da (korneak 0,5 mm edo 550 mikroiko lodiera du, eta Duaren mintzak 15 mikroi baino ez ditu), baina, aldi berean, izugarri gogorra (1,5-2 barreko presioa jasateko gai da).

"Voyager I" sonda

Irudia
"Voyager I" sonda izan da, eguzki-sistematik irtetzen den lehen sonda, hau orain dela 36 urte bidali zuten unibertsoko argazkiak jasotzeko, horrela unibertsoari buruz gehiago jakingo zuten NASA-ko zientzialariek.  

Sophie Germain

Matematikako DBH 3-4ko lehen unitateko proiektua da hau. Bertan bakoitzak emakume matematikari bati buruzko presentazioa egin dugu. Nirea Sophie Germain da. Hemen dago nire lana.

EMAKUMEZKOAK HIESETIK BABESTEKO ERAZTUNA

Irudia
Estatu Batuetako Alergiaren eta Gaixotasun Infekziosoen Institutuak aurreratu duenez, hiesetik babesteko bagina barneko eraztun eraginkor bat dute, eta laster hasiko dira probatzen emakumezkoetan. Makakoekin egindako probetan erabat eraginkorra dela ikusi dute, %100ean babesten du hiesetik.   

Oporrak

                                            OPORRAK Oporretan goaz ta denak autora nora joango ote ba betiko lekura   familia guztia  denok batera kriston asperraldia                               eta ez dut gura                                                                            Hondartzara joan eta  ez dut ukitu ura baina derrepentian  ikusiot hura Peio da eta goaz ondo pasatzera oporrak amaitu eta berriro klasera                                                                                          
Irudia
Aurrekoan be ikusi neban jo ta ke nire herrian mutil gazte bat bertsoak botaz bertako jaien giroan Ez zen beldurtzen eukita ere bertsolari onak alboan ta bertan jarraitu ei eban bukatu arte saioa txalo zaparrada handi bat eta  hurrengorarte badoa eskerrik asko zuoi guztioi  entzutearren bertsoa
       UDAZKENA                              Badator udazkena         berriro gurera        uda dala ta pena        gu bueltan etxera        ai ze buruko mina        berriz ikastera        berrituta garuna        D.B.H 3-ra            Hostoak mara-mara       zuhaitzetik behera       hori da politena       udazkenarena       azkena dau negua       badaukou gogua       elurrezko panpinak       ta baita Gabonak       DOINUA: "Maritxu nora zoaz" EGILEA: Susana Arbulu

BERTSOA

 BERTSOA Ikastolara noa asko ikastera ondo pasatu eta lanak egitera gaurkoan tokatuta bertsoa egitea nik bukatu dut eta botatzera noa nik pentsatzen dut orain oso zaila dela oso urduri nau ta hasiko na orain baina hasterakoan erraza egiten da nik bukatu dut eta  jesartzera noa

EUSKARA MAITIA (doinua: astoa ikusi nuen)

                                                          EUSKARA MAITIA                                                     Hizkuntza geurea da                                                     euskara maitia                                                     gaur kolokan dago                                                     horixe da egia                                                                                                          Errua geurea dela                                                     ni pentsatzen nabil                                                     beti gure artean                                                     erdera hitza dabil                                                     Gure eskuetan dago                                                     hizkuntzaren geroa                                                     egin diezaiogun                                                     bultzada beroa      
KURTSO- HASIERA Doinua: "Maritxu nora zoaz". Aste oso honetan beroa hasi da arratsaldez hasita lanak egitera negua hemen da ta goazen jolastera Eguzkia jo ta ke aprobetxatzera. Asteak pasa eta euria berriro neguko eguraldia dabil egunero bufanda ta txapela hartuta aldiro gogo gutxiagogaz ibiltzen astiro. Azterketen astea oraingo hauxe da euskarakoa laster hau da nahiko zaila gureko nuke nik bai ondo irtetea bestela amak etxean haserrea bota. Egilea: Maddi Berrio-otxoa
                    UDAZKENA Udazkena heldu da Hau da zoramena Haize, euri ta eguzki Berak dakarrena. Kolore zoragarri Ikusten dut orain Marroi, hori, ta gorri Niretzat da bikain. Leun, zakar, indartsu Haize dabil orain Zuhaitz guztiak dute Mugimendu lirain. Orain baietz asmatu Zer egin behar dudan Hostoekin dantzatu Udazken osoan. Erritmoa: Maritxu nora zoaz?

Plastisferako mikroorganismoak bereziak direla baieztatu dute

Irudia
Plastisferako mikroorganismoak bereziak direla baieztatu dute  Zientzialariek plastisfera deitu diete itsas azalean flotatzen duten plastiko-zati txikiek osatzen dituzten ekosistemei. Hain zuzen, Estatu Batuetako itsas laborategi batzuek Ipar Atlantikotik jasotako plastiko-zatiak aztertu dituzte; eta milatik gora mikroorganismo aurkitu dituzte haietan, batzuk, aurrez identifikatu gabeak. Artikuluaren arabera, plastiko-zati horietako gehienak milimetrikoak dira, eta haietan garatzen diren komunitateak bereziak direla frogatu dute. Ikertzaileek azaldu dutenez, plastikoen ezaugarriak oso desberdinak dira itsasoan flotatzen duten beste materialetatik (lumak, egur-zatiak, algak...); horregatik, ez da harritzekoa plastisferan bestelako bizidunak haztea. Ikertzaileek plastisferako mikroorganismoak aztertzeko garrantzia nabarmendu dute, ondorio nabarmenak izan ditzaketelako, bai onerako bai txarrerako. Adibidez, mikroorganismo horietako batzuk plastikoa degradatzeko gai direla

BEISBOLA

Irudia
Gorputz Hezkuntzako hurrengo klaseetan beisbolaren arauak ikasiko ditugu eta horretarako hona hemen kirol hau pixka bat gehiago ezagutzeko bideo bat!!

Torricelli

Irudia
Gaur Torricelli aztertzen ibili gara. Nor izan zen? Zer egin zuen? ondorengo klasetan gehiago ikasiko dugu. Ikusi bideoa!

Lehenengo In Vitro hanburgesa

Irudia
Lehenengo In Vitro hanburgesa sortu du Mark Post ingelesak. Behi aragia erabili gabe laborategian sorturiko lehen hanburgesa da hau. Lehenago txerri salñtxitxekin sailatu den harren orain hanburgesa lortu du.

Ura izan dezaketen bi planeta antzeman dituzte.

Notre Dame Unibertsitateko (AEB) Justin Crepp ikerlariak bi planeta detektatu ditu, orainarte aurkitutakoen artean gure Lurraren antz handiena dutenak. Lurra baino handixeagoak dira. Izarren bitarteko distantzia txikia dute eta horregatik, posible litzake ur likidoa egotea.

Lurreko sumendirik handiena

Irudia
Lurreko sumendirik handiena aurkitu du Ozeano Bareko uren azpian Houstongo Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Tamu Massif izeneko sumendiak 650 kilometroko zabalera du eta 310.000 kilometro karratuko hedadura, hau da Britainia Handiak hartzen duen lur-azaleraren antzekoa. Japoniatik 1.500 kilometro ekialdera dago sumendia, eta itzalita egon da azken 140 milioi urtean.

Teklak paperezko zirkuituetan

Irudia
Elektronika merkea egiteko soluzio bat paperean oinarritutako zirkuitua egitea da. Baina halako zirkuituetan teklatuak txetatzea erronka teknologiko bat da. Harvard Unibertsitateko talde batek aurkitu du modu bat teklak egiteko, ukitze-pantaila kapazitiboen teknologia imitatzen duena. ikertzaileek ez dute teklarik gehitu, baizik eta zirkuituaren parte direb gune batzuek egiten duten teklen funtzioa.

GOOGLE betaurrekoak

Irudia
Google betaurrekoak, Google enpresak asmatu dituen ordenagailu gisako betaurrekoak dira. Hauek sare sozialetn (Facebook, Twitter, etab), argazkiak atera eta bideoak grabatzeko, musika entzuteko eta beste hainbat gauza egiteko balio du.

Aurerapenak neonatologian

Irudia
Neonatologian, hau da, aurretik jaiotako umeak aztertzen dituen zientzian, aurrerapenak eman dira, eta frogatu da, gurasoen presentzia ona dela ume hauentzako.

HEMEN JARRAITUKO DUGU!!

Irudia
East Anglia Inglaterrako unibertsitatearen zientifikoen arabera Lur planeta beste 1750 urtez bizitzarako egokia izango da. Hau horrela izango da Eguzkia eta Lurraren arteko distantziak, Lurraren tenperatura mantentzea ahalbidetzen duelako, eta horrela ur likidoa egotea posible da. Ikerketa honen emaitzak "Astrobiology" aldizkarian agertu dira.

emakume matematikariak

Gaur emakume matematikarien inguruko proiektua aurkeztu dugu gelan. Gogoratu urriaren 16rako egin behar duzuela.

gora errusia

Irudia
Nazioarteko galdeketa baten bidez, Errusia herrialde maitatuena frogatu da.

Berriro Klasera

Irudia
Oporretatik bueltan klasera berriro bueltan gatoz.

Ikasturte hasiera

Irudia
 Oporrak amaitu dira eta berriro ikastolan hasi gara.

Uda amaitu da

Irudia
Oporrak bukatu dira. Uda ere amaitzen ari da eta klaseak berriro hasi dira. Berriro ere zortzietan esnatzera.

Ikasturte hasiera

Irudia
Atzo, ikastolako lehenengo eguna izan zen. Abuztuko hamabi egun Benidormen igaro eta gero, berriro ere ikastolara itzuli gara. Betiko egunerokora.

Ikasturtehasiera

Irudia
Oporrak amaitu eta ikasturtea hasi gara.

Ikastolara buelta

Irudia
          Kaixo! DBH- 3 eta 4.mailako ikasleak, beste guztiak besala, ikastolan hasi gara.  Ongi etorri!

Ikasturte berria

Irudia
Udako oporrak amaitu dira eta ikasturte berria hasi dugu DBH-4ko ikasleak DBH-3koekin batera.

Oporretatik bueltan

Irudia
Cambrilseko eguzkia ez da elorriotik ageri.

DBH-4

Irudia
Oporretatik buelta eta ia ikastolako azkeneko ikasturtean gaude, DBH-4. Iada lehengo urteko ikasle batzuk Durangora joan dira ikasten.

Oporrak amaitu dira

Irudia
                                                 Oporrak pasatu ondoren ikasketekin hasi behar dugu.
Ikasturte berria!!

Ferixa nausikoak

Irudia
Ikasturtea laster hasiko da baina oraindik ere Elorrioko jaixak ditugu. egitaraua