Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2019

Gazteentzat, euskaraz eta bertikalean

Irudia
Zut aplikazioa eta 'Ixa' serie aplikazioa sortu dituzte. Nagusiki, edukia gazteentzat da: euskaraz eta formatu bertikalean. Ikus-entzunezkoa oinarri duen produktu multimedia bat da Zut aplikazioa, eta jende gaztearentzat da. Elkarlanean egin dute Gaztezulo aldizkariaren eta ADM hedabide taldearen artean. Ttap aldizkari digitala eta etorkizuneko antzeko komunikazio proiektuak argitaratzeko sortu zen talde hori: Goiena, Anboto, Baleike, Tokikom, Esguard eta Euskalerria Irratia hedabideek osatzen dute. Azaroak 21 aurkeztu zuten aplikazioa, Tabakaleran, Ixa proiektuaren sortzaileekin batera. Gaztezulo aldizkariko zuzendaria da Gaizka Izagirre, baita Zut aplikazioaren sortzaileetako bat ere.   Iturria: berria.eus

Euskararen erabilera jaitsi egin da kalean

Irudia
Euskal Herria  osotasunean hartuta, neurketak dio kalean hizketan entzun dituztenen %13 ari zirela euskaraz. 1997tik izandako portzentajerik txikiena da hori. Erdara nagusi da, beraz. Kaleko hiztunen %76a gazteleraz sumatu dituzte, %8a frantsesez, eta %3a beste hizkuntza batzuetan. Izatez, Bilbon gehin entzun dezakegun hizkuntza gaztelera da. Gipuzkoan aldiz, euskera gehien entzuten den hizkuntza da, hala ere, azkenengo bi urtetan %6ko beherakada izan du euskeraren erabilerak.  Informazio iturria: eitb.eus

Garbiñe Mendizabal: "Euskalgintzaren eta erakundeen arteko lana ezinbestekoa da"

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria Harira saioan izan da. Euskaraldiaz, euskararen normalizazioaz, Foru Aldundiko euskara planaz edota euskalgintzako herri eragileen eta erakundeen arteko elkarlanaz jardun du.

Arantxa Urretabizkaiak Anton Abbadia saria jasoko du

Irudia
Abenduaren 2an jasoko du saria idazleak, Donostian, “bizitza osoa euskararen alde lanean” aritzearren. Orria entzun Abenduaren 2an jasoko du saria Urretabizkaiak twitt Bidali Esteka kopiatu Gipuzkoako Foru Aldundiak  Arantxa Urretabizkaia  idazle donostiarrari eman dio 2019ko Anton Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Ohitura den moduan, abenduaren 2an jasoko du saria irabazleak, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Foru Jauregian egingo den ekitaldian.

Ibra, Venezuelatik Otxarkoagara

Ibra, Venezuelatik Otxarkoagara: 'Nire kabuz ikasi nuen euskaraz hitz egiten' Duela 13 urte heldu zen Ibra Venezuelatik Otxarkoagara. Heldu eta tabernan, Ondarrutar batekin hitz egiten ikasi zuen euskaraz.

“Arnasa Gara” ekimenak euskararen arnasguneak indartzea du helburu

“Arnasa Gara” ekimenak, udalerri euskaldunetako arnasguneak indartzea helburu duen proiektu berri bat da. Eusko jaurlaritzak, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek eta UEMAk sortu dute. Eta batez ere, Euskal Herriko udalerri erdaldunetan euskaraz gehiago hitz egitea eta erdarara gutxiago jotzea lortu nahi dute. Gainera ikusi dute, udalerri erdaldunetatik unibertsitatera doazen gazteek, ikastolan euskaraz hitz egin arren, erdarara jotzeko joera handia dutela. Eta unibertsitatean gehienetan euskaldun giroa egoten dela, batzuetan erdarara jotzen duten arren. informazio iturria: eitb.eus  

Manu Bendala andaluziarrak abesti bat asmatu du euskara ikastera animatuz

Manu Bendalaren kasua bitxia da. Sevillatik etorritako gazte honek euskara ikasi zuen duela 10 bat urte, eta orain irakasle da Gasteizko AEK-ko euskaltegian. Bideoa :  https://www.eitb.eus/eu/kultura/bideoak/osoa/6780707/bideoamanu-bendala-andaluziarrak-abesti-asmatu-du-euskara-ikastera-animatuz/ Bi hitzak : Kutun eta kuttun  Kutun : Amuletoa  Kuttun : Maitea   Informazio iturriak : eitb.eus

Manu Bendalaren abestia

Manu Bendala andaluziarrak abesti bat asmatu du euskara ikastera animatuz. Manu Bendalaren kasua bitxia da izan ere, Sevillatik etorritako gazte honek euskara ikasi zuen duela 10 bat urte, eta orain irakasle da Gasteizko AEK-ko euskaltegian. Informazio iturria: eitb.eus iInf