Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2014

Nola biziraun buruz behera bizitzen

Irudia
Nagiek buruz behera arnasteko duten sekretua azaldu dute ikerlariek Munduan sei nagi espezie daude, eta Hego eta Ertamerikako oihanetan bizi dira guztiak. Ia bizitza guztia zuhaitzetan igarotzen dute, eta denbora horren zati handi bat adarretatik eskegita buruz behera, gainera. Buruz behera daudela nagiek ez dute arnasketa-arazorik izaten, Swanseako unibertsitateko ikerlariek aurkitu dutenez, gibela eta urdaila behe-saihetsetara lotuta dauzkatelako. Era horretan, organo horiek ez dute diafragman presiorik eragiten, eta birikek normal funtzionatu ahal izaten dute. Ikerlariek lotura berezi horiek zenbat energia aurrezten laguntzen dien ere estimatu dute. Izan ere, organoak saihetsetara lotuta izango ez balituzte, birikek urdailaren eta gibelaren pisu guztia altxa behar izango lukete arnastu ahal izateko. Saihetsetara lotuta izanda, ordea, energiaren %7 eta %13 artean aurrezten dutela estimatu dute ikerlariek. Nagiek oso metabolismo geldoa dute eta eboluzioan zehar energia ahalik eta

Itsas izarrek ikusteko gaitasuna dute

Irudia
Itsas izarrek begiak dituztela orain 200 urtetik ezaguna zen arren, ez zegoen animalia hauen ikusmen gaitasunaren ebidentziarik. Orain arte itsas izarrak animalia sinple gisa ikusi ditugu, eta dituzten begi txiki eta burmuin urriagatik nola edota ea ikusmenik duten ikertzea zaila izan da.  Linckia laevigata  espeziearekin eginiko ikerketak dio bereizmen baxuko irudia ikusteko gai direla, 200 pixelekoa. Eboluzioan irudia eraiki zezaketen lehen begi hipotetikoen antzekoak direla diote ikerlariek. www.euskalnatura.net

Zigarrotxoen errautsak, uretako artsenikoa kentzeko erabil daitezke

Irudia
Artsenikoa oso ezaguna da pozoi bat delako. Hainbat tokitako urak artsenikoarekin kutsatuta daude, modu horretara ur hori edaten duten pertsonak gaixotu egiten dira. Ur kutsatu horiek edateak ekar ditzakeen arazoetako batzuk, azalaren dekolorazioa, aurpegiko paralisia, abdominaletako mina eta beste hainbat gaixotasun larri dira. Badaude teknologia batzuk, uretatik artsenikoa kentzea lortzen dutenak, baina oso garestia da. Zientzilariak aztertzen egon dira ea hondakin organikoren batekin lortu ahalko zen. Banana azalarekin eta arroz azalarekin saiatu dira baina ez dute emaitzarik lortu. Txinako Zientzia Akademiako talde batek zigarrotxo errautsekin saiatzea erabaki zuten. Hondakin hauek, bere osagarriegatik egokiagoa izango zela pentsatuz. Oso modu merke eta errezean emaitza oso argiak lortu zituzten. Errautsak aluminio oxidoarekin estalita ur kutsatuetan sartu zituzten, eta konturatu ziren artsenikoaren %96-a baino gehiago deuseztatu zuela. Informazio iturria:  http://noticiasdel

Erlauntz galduaren bila

Erleak gai dira erlauntzerako bidea gogoratzeko Hegazti eta ugaztunek zerebroan mapa kognitiboak garatzen dituzte ezagunak dituzten tokietako erreferentziak erabiliaz orientatzeko. Erleen kasuan ez zen uste, inondik inora, zerebroak orientaziorako gaitasuna ematen zienik, izan ere, egituraz oso desberdina da intsektuen zerebroa ugaztunenen eta hegaztienen  aldean. Horren ordez, egundaino uste izan da erleak erlauntzerako bidea aurkitzeko eguzkiaren posizioaz baliatzen zirela. Kaleratu berri den ikerketa bat, ordea, baieztatzera dator erleek eguzkiaren posizioaz haratago, gaitasuna dutela euren zerebroan eraikitako mapak erabiltzeko erlauntzera itzultzerakoan.

Giza zelula amekin sortutako urdail txiki bat

Giza zelula ametatik abiatuta, giza urdaila simulatzen duen organoide bat sortu dute. Organoideak 3D egitura du, eta giza urdailean izaten diren zelula funtzionalen baliokideak. Organoidea garatu duten ikertzaileen esanean,  in vitro  sortutako urdail-eredu hau animalia ereduak baino errealistagoa da giza urdailaren garapena eta gaixtotasunak ikertzeko. Izan ere, desberdintasun anatomikoak eta funtzionalak daude animalia ereduen eta giza urdailen artean. Cincinnatiko Haur Ospitaleko Zentro Medikoan sortu dute urdail-eredua, eta  Nature  aldizkarian eman dute emaitzen berri . Ereduaren baliagarritasuna  H. pylori  bakterioaren infekzioaren kontra frogatu dute (urdaileko ultzeren eragilea), eta ikusi dute ereduak ondo islatzen dituela infekzioaren lehen urratsetan gertatzen diren fenomenoak.

Hiriburuko espeziea

Irudia
Biologo talde batek, leopardo-igel espezie berri bat aurkitu du New Yorkeko Staten Island distrituan Adituek, kauffeldi igela deitu dute, XX.mendean, New Yorken igel honen existitzea posible zela esan zuen herpetologo baten omenez. Nahiz eta bere azaleko orbanak apur bat desberdinak diren, igel berri honen ezaugarri nagusia eta ordukoarekin identifikatzen lagundu duena, arrek ugalketa burutzean igortzen duten soinua da, gainerako leopardo igelenaren oso desberdina baita.  Zorte handia izan zuten biologoek soinu hau entzutean, izan ere, igel hauek urtean aste gutxi batzutan bakarrik ugaltzen dira eta oso zaila izaten da entzutea gainerako igelen bolumena askoz altuagoa delako. Ezaugarri honek, milaka urteetan zehar ezkutatuta mantentzeko aukera eman die eta zoritxarrez igel hauen bizilekua galdu egin da, gizakiaren urbanizazio handia dela eta. Informazio iturriak: zientzia.net / www.nathionalgeographic.es

Sofia Kovalevskaya

Egilea: Irati Astobitza