Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2021

Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Hego Amerikatik Lazkaora euskaraz bizitzeko

Irudia
Andrea Bella uruguaitarrak eta Anabel Jaureguiberry argentinarrak euskara ikasi dute haien herrietan. Egun biak Lazkaoko Maizpide euskaltegian daude. Bideoa: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eztabaidan/bideoak/osoa/7803305/bideoa-andrea-bella-eta-anabel-jaureguiberry-hego-amerikatik-lazkaora-/ 

AULKI-JOKOA

Irudia
Idazlea: Uxue Alberdi Argitaletxea: Elkar Ilustratzailea: Arguitaratzen eguna: 2009, apirila                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               Gipuzkoako kostaldeko herri txiki batean hiru haur bizi dira, Eulalia, Martiña eta Teresa. Istorio hau Espainiako gerra zibilean oinarrituko da. Lehenik Teresak nola soldadu batzuk bortxatu zuten eta haurdun utzi zutela azalduko digu. Teresa baserrian biziko da eta galtzak josten dakizki. Bere ama erropa jasotzen egongo da eta bitartean Teresa poz- pozik leihotik begira, Maria J

Inkaren begia

Irudia
INKAREN BEGIA Liburuaren izenburua: Inkaren begia Idazlea: Natalia Alonso Argitaletxea: Ibaizabal Argitalpen data: 2020 Castell neba-arrebek Boliviara bidaiatu dute German aitarekin. German antropologo ospetsua da, eta egia ezagutu nahi du antzinako huatacachi kulturari buruz Bolibiako oihaneko lekuren batean. Baina oporraldia hondatu egingo da Boliviako oihanean  Germanen bahiketa dela-eta, neba-arrebak haren bila abiatuko dira, herrixkako xamanaren eta haren ke mistikoaren laguntzaz bere aitaren bahitzaileak harrapatzeko. Gero bere aitarekin berrio antzinako hutacachi kulturari buruzko herrizka aurkitzeko eta oihanean oso ondo pasatzeko. Bere aita salbatuko dute? Liburu hau oso polita da eta interesgarria, baina momentu batzuetan informazio asko ematen du astuna bihurtuz; horrez gain liburuak oso ondo nahasten du abentura eta akzioa. Bestalde, pertsonaiak oso ondo deskribatzen ditu eta egoki aurkezten ditu istorioaren barruan. 2021/01/09 Jaime Urdiales  

Wonder

Irudia
Liburu honen egilea: R.J. Palacio Itzultzailea: Jone Hualde Argitaletxea: denon arte an Argitaratzea: 2019 August haur berezi bat da, ez bere izaeragatik, bere aurpegiagatik baizik. Bere aurpegi bereziak arazoak emango dizkio gelakoekin ibiltzerakoan. Baina berak haur arrunt bat izan nahiko du, beste haurrak bezalakoa. Bera bere berezitazuna estaltzen saiatuko da, lurrera begiratuz, ilearekin aurpegia estali nahian ibiliko da.  Baina horrek ez dio bizitza aldatuko, beste haurrek disimuluz begiratuko diote, eta lagunekin txutxumutxuka egongo dira bera ondotik igarotzean. Ondorioz barre eta gaizki hitz egingo dute Wonder hurbil ez dagoenenean. Hori dela eta, August ez da asko aterako, eta etxean egotea nahiago izango du, bere familia, Daisy txakurra eta Star Wars-eko istorio liluragarriekin. Baina bere bizitza guztiz aldatuko da, gurasoek lehenengo aldiz eskola batera bidaltzea erabakiko dutelako. Honela bere bizitzako aldaketarik handienak jasoko ditu, baina ez irakasleengandik, ezta

Bostak kontrabandisten muinoan

Irudia
 BOSTAK KONTRABANDISTEN MUINOAN Izenburua: Bostak kontrabandisten muinoan Egilea: Enid Blyton Argitaletxea: Elkar Itzulpena: Lazaro Azkune Argitaratze data: 2015 Oporrak heldu dira eta bostak elkarrekin daude Kirrin herrian, baina denborale batek teilatua apurtuko du eta zuhaitz batek ia apurtuta utziko ditu gelak. Lagunetako baten aitaren lagun batek bere etxean hartuko ditu Bostak, 'Kontrabandisten muinoa' izeneko etxe batean. Hara iritsitakoan, bostek ikusiko dute norbaitek argi-seinaleak egiten dituela etxeko dorretik ilargi beteko gauetan. Nor izango da pertsona hori? Lekuaren izena ipuin zahar bat besterik ez da, ala kontrabandistek muinotik igarotzen jarraituko dute? Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, liburua oso ulerterraza da eta gainera istorioa kontatzeko duen moduagatik oso arina egiten da. Honez gain liburua abentura eta misteriozkoa da eta niri horrelako liburuak asko gustatzen zaizkit. Ixone Martin  2021/01/30

Izaroko Altxorra

Irudia
Izenburua: Izaroko Altxorra Egilea: Iñaki Friera Argitaletxea: Ibaizabal Argitalpen data: 1996 azaroan. Istorio honetan protagonistak Patxo, bere bi lagunak Joseba, Ane eta Patxoren txakurra Blacky izango dira. Patxo, Ane eta Joseba txakurrarekin portuan pilota bat botatzen ibiliko dira. Patxok pilota uretara botako dio, orduan txakurra pilotaren bila joango da uretara, baina gustatzen ez zaionez urduri jarriko da, eta Patxori pilota ematerako orduan, txakurrak, bat-batean beraren gainean jarriko da eta kosk egingo dio, mutikoa negarrez utziz. Hau gertatuko denean, Patxo ezagutzen duten bi pertsonak, txakurra gainetik kenduko diote, eta eurek txakurraren jarreragatik, albaitarira eramango dute amorrua zuela uste zutelako. Orduan Anek plan bat asmatuko du, eta zera izango da, txakurra gauez hartuko dute, ondoren mendian ezkutatuko dira, eta hurrengo egunean haietako bat joango litzateke txakurra bakean uzteko eskatzera, itzul diezaieten truke. Gauean, Patxo eta bere bi lagunak gauez jo

Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea

Irudia
Izenburua: Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea Egilea: J.K Rowling Argitletxea: Elkar Argitalpen data: 2007 Istorio honek izaki magikoz betetako mundu fantastiko bat kontatuko digu, non, magia egin dezaketen pertsonak eta ezin dutenak, biziko diren. Aztiak pertsona arruntengandik aparte eta ezkutuan biziko dira, non hiri ezkutuak eta eskolak izango dituzten. Istorio honetan, gure pertsonaia Harry Potter izango da, eta atzean profezia bat edukiko du, Voldemort jaun ilunaren aurka borrokatuko duelarik eta horren ondorioz bietako bat hilko dela esango du. Voldemort aspaldi ez da agertu, baina ez da asko geratzen agertzeko. Orduan Harryk eskolako zuzendariarekin (Dumbledorrekin) Hogwartsetik kanpo bidaia bat egingo du, Voldemorten hilezin izateko edaria bilatu eta suntsitzeko, horrela Harryk irabazi egingo du. Han, kobazulo batera joango dira eta edabe hori aurkituko dute. Dumbledorek irentsi egingo du, ahuldu egingo da eta Harryren ondoan borrokatuko da gorpu berpiztuez osa

Skaterrak Ertzean

Irudia
                           Egilea: Mikel Valverde Izenburua : Skaterrak Ertzean Argitaletxea : Giltza Argitarapen data : 2013      Imanol eta Adrian, anaiak dira, eta beraien arteko harremana, ez da batere ona. Beraien ama, Eba, horretaz konturatzen da, eta horregatik, ideia bat bururatu zaio:      Adrianek, anaia txikiak, ez du lagun asko, eta egun osoa etxean ematen du, irakurtzen. Imanol, berriz, kontrakoa da, egun osoa lagunekin kalean ematen du, skateetan patinatzen. Horregatik, Imanoli eta Adriani, batera kalera joateko agindu die.      Ikustekoa zen bezala, ideia hori ez zitzaien asko gustatuko, Imanolen lagunak eta Adrianek, ez baitzuten antzerakorik; baina, egun pare bat batera egon eta gero, esperientzia berri honek, ez esperotako fruituk eman ditu:      Imanolen lagunek, mendi batean dagoen eliza batera joateko gonbidatu dute Adrian, patinatzeko leku ezinobea baitzen. Baina, bertan patinatzen zeudela, elizako eskultura baten gainean, marka eta sinbolo misteriotsu batzuk aurk

Karlisten altxorra

Irudia
 Egilea: Gaizka Arostegi Castrillo  Izenburua: Karlisten altxorra Argitaletxea: Elkar Lehen argitaldia: 2014 Liburu honetako protagonistak Irati eta Alex dira. Alex adin bihurri batean dago eta ikasturtea oso gaizki pasatu du: nota txarrekin, jarrera txarrarekin… Beraz, egoera horretan aldaketa bat egoteko, aitak Baztan herriko baserri batera bidaltzen du uda bertan pasatzeko. Hor ezagutuko du Irati eta bere jarrera aldatzeko asmoz dago bertan.  Liburu hau, altxor baten bilako abentura batean oinarritzen da. Egun batean, Alexek bi gizon entzungo ditu duela 200 urteko altxor baten inguruan hitz egiten. Iratiri plan hori komentatzerakoan, informazio gehiagoren bila joango dira. Horretarako, Alexek gizon horien txartela edukiko du, izan ere, baserrian altxor horren berri entzundakoan, helbide eta kokapen baten txartela aurkituko du. Kokapen horretara informazo gehiago eskuratzeko helburuan, lortu egingo dute bertatik bizirik ateratzea. Baina kostata! Eta hor hasten da haien altxorraren

Arotzaren eskuak

Irudia
  Idazlea: Alberto Ladron Arana Argitaletxea: Elkar   Argitaratutako urtea: 2006, martxoa   Anek bere aitonaren baserrian bizitzea erabakiko du bakea lor dezan. Bertan bizitzeko garbiketa egingo dituen egun batean. Eguzkieneko lurrak landatzen hasiko  da, lurrak landatzen arituko denean  zerbait arraroa aurkituko du. Lurra kentzen hasiko da eta gizon baten gorpua aurkituko du, baita gizonari eskuak moztuta edukiko dituela  konturatuko da Ane. Lurrean zulo gehiago egiten hasiko da eta biktimaren diru-zorroa aurkituko du eta Carlos Urrita  dela ikusiko du. Hasieran bere aitona ero eta hiltzailea dela  pentsatuko du. Aneri poliziari deitzea bururatuko zaio, baina denbora bat pentsatu ostean misterioa  bere kabuz argitzea erabakitzen du. Hurrengo egunean, garbiketa egitera joatean bertan dagoen bere aitonaren argazki bilduma bat aurkitzen du. Bere aitonaren gaztetako argazkiak aurkitzen du, ikusterakoan harrituta geratzen da bere aitona militarrez jantzita ikustean, eta bilduma hortako az

Ilargiaren alaba

Irudia
 ILARGIAREN ALABA Egilea: Toti Martinez Izenburua: Ilargiaren alaba Agitaletxea: Erein Argitalpen data: 2013 Madalen, eta bere ama, Zugarramundiko inguruetan bizi dira, baso baten inguruan aurkitzen den borda batean. Hauek bakarrik daude, aita eta ahizpa txikia, gaixotasun batek jota akabatu zirelako. Abadeak hau jakin zuenean, herriak aita hilda zegoela ez jakiteko, eta aldi berean Madalen eta Estebania bordatik ez botatzeko, ahizpa txikiarekin batera, Juanes lurperatu zuten, eta orduztik, ama-alabak ez dira herrira jaitsi. Hala ere, ezin dira horrenbeste denbora herrira jaitsi gabe egon, beraz, Estebania, herrira joango da Madalenentzat senarra topatzera, hauek herritik bota ez ditzaten. Baina herrian, sorpresatxo bat izango du. Bertan Juan Valle Alvarado agertuko da (herriko hainbat emakume sorginak direla esanez atxilotu dituenak), eta ama atxilotuko du, sorgina dela esanez. Madalen ere, berandu delako arduratuta bajatuko da herrira. Zer gertatuko da Estebaniarekin? Madalenek ama s

Baskervilletarren ehiza-txakurra

Irudia
BASKERVILLETARREN HIZA-TXAKURRA Izenburua : Baskervilletarren ehiza-txakurra Egilea : Arthur Conan Doyleren Argitaletxea : Igela Itzulpena : Xabier Olarra Lizaso Argitaratze data: 2019 James Mortimer doktoreak laguntza eskatuko dio Sherlock Holmesi, bere laguna zen Charles Baskerville hil ondoren. Charles, hilda aurkituko dute bere lurretan. Mortimer beldur izango da Sir Charlesen iloba, Sir Henry Baskervillegaitik, hau izango baita Baskerville Hallen jabe berria. Desagerpena bihotzeko baten ondorioa izan zela esan zuten poliziek, baina Mortimerrek susmo txarra hartuko dio, Sir Charles aurpegian ikara espresioa baitzeukan. Gainera Mortimer doktoreak istorio ikaragarri bat aurkituko du Baskerville familiari jarraitzen dion munstro baten inguruan eta honek are gehiago kezkatuko du. Zer gertatuko zaio Sir Henri Baskervilleri? Sherlock Holmsek argituko ote du zer gertatu zitzaion Charles Baskervilleri? Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, istorioa kontatzeko duen modua dela eta na

Judy Moody

Irudia
Judy Moody McDonald, M,: Judy Moody, Gero, 2006 Judy 11 urte dituen eta oso umore txarrekoa den neskato bat da. Neskato hau, bere anai Stinkerekin biziko da, bere lagun Rockyren etxe ondoan.  Egun batean, neskatoari udako oporrak amaituko zaizkio eta  eskolara bueltatzeko ordua helduko zaio. Eskolara bueltatuko denez, Judy inoiz baino haserreago ibiliko da eta umore txar hori bere lagun Rockyk, eskolarako bidean oso arin sumatuko du. Biak klasera helduko dira eta klasean  irakasle berri bat egongo dela sumatuko dute. Irakasle berri hori, Todd deituko da. Toddek klase normala emango du, baina azken hau  amaitu baino lehenago, ikasle guztiei kurtso amaierarako lan bat egin beharko dutela, jakinaraziko die. Lan hori, beraien bizitza guztia laburbiltzen duen “collage” bat egitea izango da. Judyk, “bizitza guztiaren” hitzak entzungo dituen momentuan, oso urduri jarriko da. Zergatik jarri da hain uruduri Judy? Zer sekretu gordetzen du?  Niri liburu hau irakurtzea asko gustatu zait, izan ere,

Kapitain ausartak

Irudia
Kaixo hause da nire liburuko ohar-kritikoa Egilea: Jose Arandaren Izenburua: Kapitain ausartak Argitaletxea: Euskadi irakurketa erraza Urtea: 2009 Harvey da liburuaren protagonista, maiatzeko egun batean Harvey itsasontsi baten bere amarekin bidaiatzen arituko da, transatlantikoan, atlantiko Iparraldean. Harveyk ontzitik mugitzea gustoko du, bere ama ohean dagoela. Halako baten, zorabiatua sentitzen dela itsasontziaren barandaraino gerturatuko da botaka egingo duelakoan, baina itsasontzia inklinatu eta uretara jausiko da. Denbora batera txalupa batean esnatuko da. Bertan, arrantzale bat dago eta berak arrantzalearen itsasontzira eramango du. Gizon hau Manuel deitzen da eta bere aita, kapitaina, Disko Troop deitzen da. Harveyk kapitainari New Yorkera eramateko eskatuko dio, baina kapitainak ezingo duela erantzungo dio mutikoari, udara arte ezin baitira porturatu, arrainak saltzen baitituzte. Egunek aurrera egin ahala, portura helduko dira eta nor aurkituko dute portuan? Balorazioa: Niri

Zein arinago?

Irudia
 Ikusi eta gozatu!! https://drive.google.com/file/d/1iU0JFi8ak7DY12xyLSjPearp-_R-hyVt/view?usp=sharing

Bostak ihesi

Irudia
Idazlea: Endi Blyton  Argitaletxea: Elkar   Argitaratutako urtea: 2017  Itzulpena: Alberto Uranga Julian, Dik eta Ana udako oporretan daude, eta Gorkaren etxera joatea pentsatu dute bidaia bezala, hara heldu orduko Gorkaren ama gaixotu egiten da eta ospitalean ingresatuta pasatu behar ditu egunak, horren ondorioz Gorkaren aitak,  berarekin geratzea erabakitzen du. Protagonistak Sitik deituriko andre batekin geratu behar dira, baina hauek ez dute batere gustoko emakume hori eta ihes egitea erabakitzen dute. Halako batean uharte bateko kobazulo bat aurkituko dute, eta bertan ezkutatzea erabakiko dute. Gaua iristean,  kobazuloa kontrabandista batzuen ezkutalekua dela ikusten dute, honek,  bertatik joatera behartzen dituzte. Uharte hartan beste neskatila bat aurkituko dute bertatik joan nahian.  Uhartetik ihes egitea lortuko dute? Nor izango da uharteko neskatila hori?   Liburua asko gustatu zait, izan ere, misterioa eta abentura ondo elkartzen ditu idazleak. Liburua apur bat zaila da u

Fernando Plaentziarra

Irudia
 Fernando Plaentziarra Liburaren egilea: Juan Martin Elexpuru Argitaletxea: Xaguzar Argitaratzea: 2000. urteko azaroan Marrazkiak:  Josu Okina Fernando Plaentziako gizon bat da, baina ez edozin gizon, izan ere, benetan xelebrea da, inori gertatzen ez zaizkion gauzak gertatzen zaizkio. Liburu honetan moskorraldietako pasarteak, lagunekin ondoko herrikoei adar joka, eta hainbat lagunarteko pasarte ere. Baina, autoreak dioen bezala, fernando ez da pertsona bat, baizik eta Plaentziako pasarte guztiak biltzeko jarri den aitzaki bat baizik, hau da, asmatuta dago; baina istoriak benetakoak dira. Historio hauek bertako hizkuntzan idatzita daude, euskalkia zainduz. Bertako euskalkia ikaren oso antzerakoa da, eta ez da oso ulergaitza egiten. Nire iritzia: Niri liburu hau gustatu zait. Izan ere, bertan agertzen diren pasarteak barregarriak iruditzen zaizkit. Horrez gain, nola idatzita dagoen ere gustatzen zait, irakurterraza eta argia iruditzen zaidalako. Baita ere, Fernando Plaentziarraz aparte,

Bat, bi, Manchester

Irudia
Egilea: Irati Jimenez Izenburua: Bat, bi, Manchester Argitaletxea: Elkar Arpitalpen data: 2018  Idazle izan nahi duen pertsona eta Aitor dira protagonistak. Aitor, mutil guapoa, aktorea eta heterosexuala da. Idazlea izan nahi duena ordea, homosexuala, uzkur samarra, itzultzailea eta porrot batetik atera berria da. Idazleak eta Aitorrek, festa baten ezagutuko dute elkar. Egunak pasa ahala behin baino gehiagotan elkartuz kalean, jatetxeetan… gero eta gehiago hitz egiten hasiko dira elkarren artean, batak bestearengan konfiantza hartzen saiatzen. Azkenean gauza gehiegi esanda, Manchesterrera heldu baino lehenago bizitza nolakoa zen, momentu horretan non gustatuko litzaiekeen bizitzea eta hainbat sekretu gehiago kontatuko dizkiote elkarri. Bestalde istorio honetan, bien arteko elkartasun bat egongo dela ikus dezakegu baina amaieran maitemindu egingo dira? Zer gertatuko da beraien artean? Nola deituko ote da idazlea izan nahi duen pertsona? Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, bertan g

33 ezkil

Irudia
Izenburua : 33 ezkil Egilea : Miren Gorrotxategi Argitaletxea: Elkar Argitalpen data :2016      Istorio hau, Garaizmendi baserrian kokatuko da. Fermin, euripean, atzurrarekin dabilela burezur bat aurkituko du. Burezur honek hainbat galdera sortuko dizkio Fermini baita bere emazte eta semeari, Nestor. Zorionez Nestorrek edukitako bikote ohi bat arkeologoa izango da, Berta, eta honen laguntzaz zalantza guztiak argitzen saiatuko dira. Baina egunak ikertzen ibili ondoren, gaua heldu eta egun osoan Fermin ikusi ez dutelakoan larritu egiten dira. Herri osotik bueltaka ibiltzean 33 ezkil entzungo dituzte, honek herriko norbait hil dela esan nahi du eta ziztu bizian, Nestor eta bere ama elizara hurbilduko dira, apaizari hildakoa nor den galdetzera, baina apaiza aurki beharrean…  Nor aurkituko dute elizan? Zer gertatuko da burezurrarekin? Norena izango da?      Nire iritziz euskarazko misteriozko liburu hau, irakurri ditudanetatik gogokoena izan da. Gertaerak lotzeko modua eta kapitulu bate

Berriro itzuliko balitz

Irudia
Egilea : Xabier Etxeberria Izenburua : Berriro itzuliko balitz Argitaletxea : Elkar Argitalpen data : Donostia, 2018ko azaroaren 28an Azala : Irune Izquierdo            Liburu honetako protagonista, Karlos Jaso, jazz musikari iruindarra da. Bera, bere alaba jaioberriarekin (Maddirekin), Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera. Liburua aurrera joan ahala arazo desberdin asko egokituko zaizkio; esaterako, ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea… Honen arrazoia, bere emaztea, Egja, hil berria izango dela da, horregatik berak bakarrik egin beharko dio aurre honi guztiari.      Irtenbide desberdin ugari bilatu beharko ditu ongi ateratzeko eta horietako bat, ondoko musika eskolan lan egitea izango da. Apurka-apurka, geroz eta misteriotsuagoak izango dira gertakizunak…  Zer gertatuko da? Nola egingo dio aurre arazo guztiei?      Niri liburu hau orokorrean asko gustatu zait, aurretik esan bezala oso misteriotsua eta intrigazkoa baita, horrez gain, liburu irakurterraza da. Amaitz

Disney+ euskaraz

Irudia
Guraso eta euskaltzale talde batek kanpaina bat abiatu dute Disneyk bere produktuak eta zehazki Disney+ plataforma euskaraz eskaini dezan lortzeko. Enekantak eta Pirritx eta Porrotxez gain Euskal Herriko haurrek Frozen, Star Wars…  ikusten dituzte. Disney multinazionalak eta bere menpeko Pixar, Marvel… sorturiko filmak eta telesailak gaztelaniaz edo frantsesez bakarrik daude. Duela gutxi, Katalunian lortu zuten Disney+ plataforma digitala katalanez ere egotea, hori lortzeko, sinadura bilketa bat tarteko. Horregatik, pentsatu dute euskaldunok ere aukera hori izan dezakegula. Beraz, hau ikusita,  hemen  klik egin eta bozkatzeko aukera izango duzue. 

Kensukeren mundua

Irudia
                                                              KENSUKEREN MUNDUA Egilea: Izenburua : Michael Morpurgo Argitaletxea : Elkar Data : 2008 Ilustratzailea: Michael Foreman Robinson Crusoeren antzeko istorioa azaltzen da liburu honetan. Hemen, Mitxaelen bizipena kontatzen da, 11 urteko mutikoa da, eta bera ontzi batean abiatuko da munduari buelta ematera, bere guraso eta txakurrarekin batera.  Momentu batean, protagonista irla batean esnatuko da, istripu baten ondorioz, bertan egun batzuk egongo da, eta horietako egun batean, edatekoa eta janaria aurkituko du, eta ez hori bakarrik, bertan, norbait bizi den susmoa ere. Bai, hor pertsona bat bizi da, Kensuke deiturikoa, hori bere laguna bihurtzen da, eta bertatik aurrera abentura guztiak berekin egingo ditu. Zer gertatuko da? Azkenean irla horretatik ateratzea lortuko dute?  Nire iritziz, liburu hau oso ondo dago, alde batetik, oso interesgarria delako, abenturazko liburu