Wonder
Liburu honen egilea: R.J. Palacio
Itzultzailea: Jone Hualde
Argitaletxea: denonartean
Argitaratzea: 2019
August haur berezi bat da, ez bere izaeragatik, bere aurpegiagatik baizik. Bere aurpegi bereziak arazoak emango dizkio gelakoekin ibiltzerakoan. Baina berak haur arrunt bat izan nahiko du, beste haurrak bezalakoa. Bera bere berezitazuna estaltzen saiatuko da, lurrera begiratuz, ilearekin aurpegia estali nahian ibiliko da.
Baina horrek ez dio bizitza aldatuko, beste haurrek disimuluz begiratuko diote, eta lagunekin txutxumutxuka egongo dira bera ondotik igarotzean. Ondorioz barre eta gaizki hitz egingo dute Wonder hurbil ez dagoenenean. Hori dela eta, August ez da asko aterako, eta etxean egotea nahiago izango du, bere familia, Daisy txakurra eta Star Wars-eko istorio liluragarriekin. Baina bere bizitza guztiz aldatuko da, gurasoek lehenengo aldiz eskola batera bidaltzea erabakiko dutelako.
Honela bere bizitzako aldaketarik handienak jasoko ditu, baina ez irakasleengandik, ezta liburuengandik. Bere benetako lagunegandik baizik. Hauek momentu txarrak ahazten, nolakoa zaren onartzen, egunik txarrenetan irribarre bat erakusten, eta laguntzeko prest dauden lagunak topatuko dituela jakinez. Nortzuk izango dira Augusten lagun berriak? Nolakoa izango da bere aurpegia beste neska-mutilak berataz burla egiteko?
Nire iritzia:
Niri liburua asko gustatu zait, egoera erreal batean dagoelako kokatuta, gainera liburu desberdinak daude, eta hauetako bakoitzean egoera berri bat, eta egoera honi nola aurre egin jakiteko erantzunak ere. Liburuak ez ditu marrazkiak, eta ondorioz ezin dugu pertsona hauen aurpegia edota berezitasuna ikusi. Gainera oso deskribapen gutxi dago gai honen inguruan. Orduan guk imaginatu beharko dugu nolakoa den protagonistaren aurpegia. Liburu oso polita da, hausnarketarako erabilgarria.
Oihan Gorrotxategi
2021/01/28
Oihan Gorrotxategi
2021/01/28
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina