Karlisten altxorra

 Egilea: Gaizka Arostegi Castrillo 

Izenburua: Karlisten altxorra

Argitaletxea: Elkar

Lehen argitaldia: 2014

Liburu honetako protagonistak Irati eta Alex dira. Alex adin bihurri batean dago eta ikasturtea oso gaizki pasatu du: nota txarrekin, jarrera txarrarekin… Beraz, egoera horretan aldaketa bat egoteko, aitak Baztan herriko baserri batera bidaltzen du uda bertan pasatzeko. Hor ezagutuko du Irati eta bere jarrera aldatzeko asmoz dago bertan. 
Karlisten altxorra: 203 (Xaguxar): Amazon.es: Arostegi Castrillo, Gaizka,  Ribas Sasiain, Julen: Libros

Liburu hau, altxor baten bilako abentura batean oinarritzen da. Egun batean, Alexek bi gizon entzungo ditu duela 200 urteko altxor baten inguruan hitz egiten. Iratiri plan hori komentatzerakoan, informazio gehiagoren bila joango dira. Horretarako, Alexek gizon horien txartela edukiko du, izan ere, baserrian altxor horren berri entzundakoan, helbide eta kokapen baten txartela aurkituko du. Kokapen horretara informazo gehiago eskuratzeko helburuan, lortu egingo dute bertatik bizirik ateratzea. Baina kostata! Eta hor hasten da haien altxorraren bilako bidaia eta maitasun bidaia. Zein izango da altxorra? Aurkituko dute? Irati eta Alexen harremanaren artean zer gertatuko da? 

Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, izan ere gazteentzat egokituta dago eta hiztegi ezin hobea erabiltzen du. Liburu hau, abenturazko liburuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatzen diet. Ziur nago disfrutatuko duzuela! Anima zaitezte!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.