Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea
Izenburua: Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea
Egilea: J.K Rowling
Argitletxea: Elkar
Argitalpen data: 2007
Istorio honek izaki magikoz betetako mundu fantastiko bat kontatuko digu, non, magia egin dezaketen pertsonak eta ezin dutenak, biziko diren. Aztiak pertsona arruntengandik aparte eta ezkutuan biziko dira, non hiri ezkutuak eta eskolak izango dituzten. Istorio honetan, gure pertsonaia Harry Potter izango da, eta atzean profezia bat edukiko du, Voldemort jaun ilunaren aurka borrokatuko duelarik eta horren ondorioz bietako bat hilko dela esango du. Voldemort aspaldi ez da agertu, baina ez da asko geratzen agertzeko. Orduan Harryk eskolako zuzendariarekin (Dumbledorrekin) Hogwartsetik kanpo bidaia bat egingo du, Voldemorten hilezin izateko edaria bilatu eta suntsitzeko, horrela Harryk irabazi egingo du. Han, kobazulo batera joango dira eta edabe hori aurkituko dute. Dumbledorek irentsi egingo du, ahuldu egingo da eta Harryren ondoan borrokatuko da gorpu berpiztuez osatutako Voldemorten armada baten aurka.
Zer gartatuko zaio Dumbledorri? Nor izango da Voldemort hori? Profezia horretan nork irabaziko du?
Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, irakurtzeko nahiko erreza izan da, izan ere, irakurri ahala, gero eta gehiago interesatzen zaizu mundu fantastiko hau, pertsonaiek duten harreman politarengatik. Gainera, zelan bukatu duen intrigarekin geratzen zara eta horrek adierazten du oso ondo idatzitza dagoela, baita ere, pertsonaien azalean zaude eta batzutzan sentiarazten dizu pertsonaiak momentuan zer sentitzen duten, eta horrek adierazten du, zelako ondo dagoen idatzita.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina