33 ezkil

Izenburua: 33 ezkil
Egilea: Miren Gorrotxategi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data:2016


    Istorio hau, Garaizmendi baserrian kokatuko da. Fermin, euripean, atzurrarekin dabilela burezur bat aurkituko du. Burezur honek hainbat galdera sortuko dizkio Fermini baita bere emazte eta semeari, Nestor. Zorionez Nestorrek edukitako bikote ohi bat arkeologoa izango da, Berta, eta honen laguntzaz zalantza guztiak argitzen saiatuko dira. Baina egunak ikertzen ibili ondoren, gaua heldu eta egun osoan Fermin ikusi ez dutelakoan larritu egiten dira. Herri osotik bueltaka ibiltzean 33 ezkil entzungo dituzte, honek herriko norbait hil dela esan nahi du eta ziztu bizian, Nestor eta bere ama elizara hurbilduko dira, apaizari hildakoa nor den galdetzera, baina apaiza aurki beharrean… 



Nor aurkituko dute elizan? Zer gertatuko da burezurrarekin? Norena izango da?


    Nire iritziz euskarazko misteriozko liburu hau, irakurri ditudanetatik gogokoena izan da. Gertaerak lotzeko modua eta kapitulu batetik bestera intriga hori mantentzeko ahalmena ez dute liburu denek. Horregatik misteriozko liburuak gustoko badituzue, liburu hau bai edo bai irakurtzea gomendatzen dizuet.



Oier Zengotitabengoa
2021/01/26
33 EZKIL (ZUBIKARAI SARIA 2015) de MIREN GORROTXATEGI AZKUNE | Casa del  Libro

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa