Judy Moody
McDonald, M,: Judy Moody, Gero, 2006
Judy 11 urte dituen eta oso umore txarrekoa den neskato bat da. Neskato hau, bere anai Stinkerekin biziko da, bere lagun Rockyren etxe ondoan.
Egun batean, neskatoari udako oporrak amaituko zaizkio eta eskolara bueltatzeko ordua helduko zaio. Eskolara bueltatuko denez, Judy inoiz baino haserreago ibiliko da eta umore txar hori bere lagun Rockyk, eskolarako bidean oso arin sumatuko du. Biak klasera helduko dira eta klasean irakasle berri bat egongo dela sumatuko dute. Irakasle berri hori, Todd deituko da. Toddek klase normala emango du, baina azken hau amaitu baino lehenago, ikasle guztiei kurtso amaierarako lan bat egin beharko dutela, jakinaraziko die. Lan hori, beraien bizitza guztia laburbiltzen duen “collage” bat egitea izango da. Judyk, “bizitza guztiaren” hitzak entzungo dituen momentuan, oso urduri jarriko da. Zergatik jarri da hain uruduri Judy? Zer sekretu gordetzen du?
Niri liburu hau irakurtzea asko gustatu zait, izan ere, oso erraz irakurri dudan liburua izan da. Hori gutxi izango balitz, noizean behin liburuan, irudiren bat agertzen da, kontatzen ari den egoera hobeto ulertzeko eta niri hori oso ideia interesgarria iruditzen zait. Azkenik, liburuan kontatzen den istorioa oso entretenigarria eta barregarria iruditzen zait.
Manex Reguillaga, 2021-01-28
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina