EZEKIEL Idazlea: Jasone Osoro Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Lehen argitalpena: 2009 Kontu honetako protagonista, 14 urteko mutil bat da, Ezekiel, eta bere ama eta arreba nagusiarekin bizi da, bere aita ez du ezagutzen, ordea. Bere kuadrilan, bere adineko lau pertsona dira eta egun batean, hizketan ari direla, haietako inork ez duela neskarik inoiz musukatu aitortzen dute. Orduan Leoni, apustu bat egitea bururatzen zaio. Apustuaren baldintzak oso sinpleak dira, neska bat musukatzen duen lehenengoak irabaziko du, baina, bakoitzak bere neska zerrenda egingo du. Denek, beste neska batzuen artean, Elena aukeratzen dute, eskolako neska bat, baina Elenak Leon du gustuko eta inork ez du jakingo. Egun batean gelan daudela, irakasleak Elena eta Ezekiel lan talde berean jartzea erabakiko du lan bat egiteko eta Elenak, Leonen atentzioa deitu nahian, Ezekieli irteteko eskatuko dio. Zer erantzungo dio Ezekielek Elenari? Elenek bere helburua lortuko ahal du? Nor izango da ap
Zergatik eskuak xaboiarekin garbitzea hain eraginkorra da koronavirusaren aurka? Birusak izaki mikroskopiko oso partikularrak dira: ugaldu ahal izateko giza zelulen barruan sartu beharra dute. Bakarrik ezin dute. Zelulen barruan dagoen makineria behar dute beren buruaren kopiak egiteko. Koronabirusa 3 elementuz osatuta dago: 1) Material genetikoa ( RNA izeneko "jarraibideen eskuliburua") 2) Giza zeluletara eta beste prozesu batzuetara "lotzeko" baliagarriak diren proteina batzuk. 3) Gantz-bilgarri bat ( mintz bat), dena babesten duena. Eta hemen xaboiaren magia sartzen da. Ura erakartzen duen "buru" batek eta koipea erakartzen duen "isats" batek osatzen dituzte xaboi molekulak. Horrela, xaboi-molekulen buztana birusaren gantz-bilgarriari lotzen zaio, eta haren egitura guztia "desegiten" du! Horregatik da, zientifikoki, xaboia koronavirusaren etsairik txarrena. Xaboia beraz garrantzitsua da garbitzeko ordu
Ikerketa galdera : Zergatik ura eta olioa ez dira nahasten, eta beste likido batzuk bai? Hipotesia : Nik uste dut, nahastu egingo direla. Baina, ez dakit zergatik. Materialak : Ura Bi edalontzi Koilara bat Olioa Xaboia Prozedura : ditugun bi edalontziak, urarekin bete. Edalontzi bati, oiloa bota, eta besteari xaboia. Koilara batekin nahastu, eta pare bat segundo itxaron. Argazkia : Bideoa : https://drive.google.com/open?id=15PfC05Jp89lr5DlPTU57SbxGYlCSk51o Ondorioa : bi likido mota daude, polarrak eta ez-polarrak. Ura eta xaboia nahastu egiten dira, xaboia likido polarra delako, hau da, bere molekulak, alde positiboa zein negatiboa bat dutelako. Olioa eta ura berriz, ez dira nahasten, izan ere olioa likido ez polarra delako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkin bat