Arotzaren eskuak

 Idazlea: Alberto Ladron Arana

Argitaletxea: Elkar  

AROTZAREN ESKUAK de ALBERTO LADRON ARANA | Casa del LibroArgitaratutako urtea: 2006, martxoa 


Anek bere aitonaren baserrian bizitzea erabakiko du bakea lor dezan. Bertan bizitzeko garbiketa egingo dituen egun batean. Eguzkieneko lurrak landatzen hasiko  da, lurrak landatzen arituko denean  zerbait arraroa aurkituko du. Lurra kentzen hasiko da eta gizon baten gorpua aurkituko du, baita gizonari eskuak moztuta edukiko dituela  konturatuko da Ane. Lurrean zulo gehiago egiten hasiko da eta biktimaren diru-zorroa aurkituko du eta Carlos Urrita  dela ikusiko du. Hasieran bere aitona ero eta hiltzailea dela  pentsatuko du. Aneri poliziari deitzea bururatuko zaio, baina denbora bat pentsatu ostean misterioa  bere kabuz argitzea erabakitzen du. Hurrengo egunean, garbiketa egitera joatean bertan dagoen bere aitonaren argazki bilduma bat aurkitzen du. Bere aitonaren gaztetako argazkiak aurkitzen du, ikusterakoan harrituta geratzen da bere aitona militarrez jantzita ikustean, eta bilduma hortako azken argazkiarekin ere harritua geratzen da, izan ere, Aneren txikitako argazki bat zen. Aitonak ez zuen familiarekin harreman handirik izan. 

Zein izango da gizona hil duen pertsona? Aitona izan liteke? 



Niri eleberri hau asko gustatu zait, izan ere, intriga handia sartzen dizu kapitulo bakoitzaren amaieran. Esan beharrekoa da, liburua apur bat zaila dela ulertzeko, izan ere, kapitulo batzuetan flashback bat egiten du, eta ez da argi ikusten istorioaren zer momentutan kokatzen den.     


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa