Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018
Euskal liburutegi digitala sustatzeko hitzarmena sinatuko dute Jaurlaritzak eta Sancho el Sabio Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Vital Fundazioaren menpeko Sancho el Sabio Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute, Euskal Liburutegi Digitala sustatzera bideratuta. Akordioa aurkezteko ekitaldia ostegunean izango da, martxoaren 22an, goizeko 11:00etan, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak jakinarazio duenez. Egunkaria: europa press  http://www.europapress.es/euskera/noticia-euskal-liburutegi-digitala-sustatzeko-hitzarmena-sinatuko-dute-jaurlaritzak-eta-sancho-sabio-fundazioak-20180321134201.html Argitaratze data 2018-ko martxoaren 21ean, Gasteizen.

Zer gertatuko da urez beteta dagoen globo bati beheko aldean kandel bat piztuta jartzen badugu? Eta globoa ur gabe jartzen baldin badugu?

Irudia
Ikerketa galdera: Zer gertatuko da urez beteta dagoen globo bati beheko aldean kandel bat piztuta jartzen badugu? Hipotesia: Nik uste dut, globoa kandelaren gainean jartzerakoan (airearekin soilik), goloboa esplotatu egingo dela uste dut, zeren eta globoaren barrualdean airea, oxigenoa dago eta suaren nahastean errekuntza bat gertatuko dela, suak globoaren goma erreko du eta ondorioz esplotatuko dela airea eta sua kontaktuak daudelako. Eta globoa urarekin nahastuta dagoenena ez dela esplotatuko uste dut zeren eta, nahiz eta globoaren gomak sua ikutu barrualdean ura dago eta ura eta sua ez dira konbatibleak hau da, nahiz eta nahastu urak beti irabaziko dio urari beren propietatearengatik. Materiala: - Ura - Globoak - Kandela - Mexeroa Urratsak: 1- Lehenengo kandela piztu eta globoa puztua (airearekin soilik) 2- Ondoren globoari korapilo bat egin eta kandelaren gainean jarri. 3- Gero, beste globo bat hartu eta urez bete, (erditik  gutxi gorabehera). 4- Azkenik glo

Elurte amaiezina

Irudia
Izenburua: Elurte amaiezina Egilea: Agustin Fernandez Paz Argitaletxea: Elkar Urtea: 2015  Bost lagunek osaturiko talde bat, mendian galduta dagoen ostatu batera joango da, bertan beldurrezko telesaio baten gidoia idaztera. Bertara iristean, elurra hasiko da. Horren ondorioz, argindar, telefono eta internet gabe geratuko dira. Denbora arinago joateko eta beraien helburua aurrera ateratzeko, beldurrezko istorioak asmatzen eta elkarri kontatzen hasiko dira sutondoan dauden bitartean. Baina istorio horiek ez dira izango beldur gehien emango diena, baizik eta etxe hartan zain daukaten gauza bat eta ostatu hori inguratzen duen zuritasun amaigabea. Zer izango da denetik beldurgarriena? Niri liburu hau asko gustatu zait. Izan ere, niri izugarri gustatzen zaizkit misteriozko eta beldurrezko istorioak eta liburu honek denetarik du. Horrez gain, erraz irakurtzen da, beti intriga puntuarekin izten zaituenez irakurtzen jarraitzen duzu eta gainera letra nahiko handia du. Misteriozko

Euskaraldia' ekimena aurkeztu dute Nafarroan

Irudia
Sustatzaileek azpimarratu dute lehen aldia dela erakundeek eta eragile sozialek bat egiten dutela euskararen erabilera bultzatzeko. Orria entzun Nafarroako erakundeek eta gizarte-eragileek  euskararen erabilera sustatzeko  'Euskaraldia'  ekimena  aurkeztu dute Nafarroan. Aurkezpena Iruñeko Kondestable Jauregian egin dute eta erakunde publikoetako eta euskalgintzako hainbat ordezkari izan dira bertan: Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herriarekiko eta Erakundeekiko kontseilaria; Mikel Arregi Euskarabideako zuzendaria; Arrate Illaro Euskaltzaleen Topaguneko eta Euskaraldiako koordinatzailea; eta Oskar Zapata Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko presidentea. Kike Amonarriz sozio-linguista eta Eneko Goiri euskaltzalea ere bertan izan dira. Iturria: www.eitb.eus

El poder de las lĂ­neas

Irudia

Sare sozialetan eta bazkideekiko harremanetan euskara erabiltzen hasi da Osasuna

Irudia
Euskarazko berariazko profilak jarri ditu abian Twitterren eta Facebooken; aldi berean, webguneko eduki guztia euskaraz jarri du eskuragarri. Osasuna k, klubeko estatutuek eskatzen duten elebitasunari jarraikiz, euskara hutsean jardungo duten  Twitter  eta  Facebook  kontuak jarri ditu abian astelehen honetan. Horrez gain, webgune ofizialeko eduki guztia ere euskaraz izango du eskuragarri hemendik aurrera hala nahi duenak. Aldi berean, klub gorritxoak zehaztu duenez, bere bazkideekin harremanetan aritzeko garaian hizkuntza horretan (euskara) aritzeko aukera ere zabaldu du. Horrenbestez, klubarekin harremanetan jarri nahi duen pertsona orok "euskaraz zein gazteleraz egin ahal izango du". Modu horretan, bete Osasunak bete egiten du bere estatutuen 5. artikuluan jasotzen dena: "Osasunaren berezko hizkuntzak gaztelania eta euskara dira, eta klubean haien erabilera normaltasunez emango da: barne eta kanpoko komunikazioan… elebitasunaren erabilerari lehentasuna em

'EuskarAbentura', Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen espedizioa

Irudia
  Espedizioa uztailaren 1ean abiatuko da Mauletik. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako eta diasporako gazteek osatuko dute espedizio taldea. Euskaraz dakien edozein gaztek hartu dezake parte   Done Jakue bideak jarraituz eta Unescok izendatutako gizateriaren ondareetatik igaroaz, 16-17 urteko 120 gaztek esperientzia “ahaztezina” biziko dute datorren udan, antolatzaileek azaldu dutenez. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako eta diasporako gazteek osatuko dute espedizio taldea. Euskaraz dakien edozein gaztek hartu dezake parte, edozein duelarik jatorria. Ez da matrikula-kuotarik ordaindu beharko. Iturria:  klik hemen

Kontxako haur galduak

Irudia
Titulua: Kontxako haur galduak Autorea: Seve Calleja Itzultzailea: Iñaki Zubeldia Argitaletxea: erein Urtea: 2016 Istorio honen protagonista 5 neska-mutil edukiko ditugu, eta Donostiako Aste Nagusian zehar gertatuko da. Jai giroan ibiliko dira gure protagonistak. Dena hasiko da arratsalde lasai batean. Urkok, Ainhoak, Malenek, Denisek eta Felixek, Piraten jaia bizi nahiko dute hurbiletik. Hain hurbiletik nahiko dute esperientzia berri hau bizi, ustekabeko abentura bat bizitzera eramango dituela. Santa Klara-ko uhartera helduko dira, haien abentura horren bila, eta bertan aurkituko dituzten altxorrak, horiek babesteko konpromisoan ipiniko ditu. Haien eginkizuna betetzeko asmoarekin, lagunen arteko konfidantza, egoera desberdinei aurre egiteko modua, eta ikasitako baloreak erakutsi beharko dituzte, haien helmugara heldu nahi badute. Talde lana garrantzitsua dela ikusiko dute. Niri liburu hau ez zait guztiz gustatu, abenturazko liburuak ez zaizkidalako gustatzen. Halere, gustatu ez ar

Zer gertatuko papela baso baten sartu eta uretan murgiltzen badugu?

Galdera: Zer gertatuko papela baso baten sartu eta uretan murgiltzen badugu? ç Hipotesia:  Nik hasiera batean pentsatzen nuen papera bustiko zela, izan ere betidanik likido batean papelen bat sartzerakoan hau busti egiten da. Materialak: - Ontzi handi bat(urez beteta) - Baso txiki bat - Komuneko papera Prozedura: - Lehenengo, material denak eskuratu - Ondoren, papela baso txiki horretan sartu - Gero, baso horri buelta emanez, ontzi handira sartu - Azkenik, basoa atera, eta bertatik papera atera Bideoa: Ondorioa: Baso hori hutsik dagoela dirudi, baina ez. Airez beteta dago, eta aire honek presioa egiten du likidoarengan, horren ondorioz ez du uzten ura ontziko barrualdera heltzea. Aireak,  likidoan eragiten duen presioarengatik. Baina basoa, altuera handiagora sartuko bagenu, urak egiten duen presioa, presio hidrostatikoa, airearena gaindituko luke, ura basoan sartuz.

Globoa eta beroa

Materiala Globo bat Kandela bat Ur ontzi bat Beirazko edalontzi bat Prozedura Lehenengo ura ontzi batean bota eta alde batean kandela bat piztu. Edalontzia kandelaren goikaldean jarri. Ondoren, jarri ezazu edalontzia globoaren behealdean eta ondo sakatu. Gero, kontuz kontuz edalontzia ur ontzian kokatu eta segundu batzuk itxaron. Azkenik, globoa bere goikaldetik hartu eta ikusiko duzu edalontzia itsatsita bezala geratu dela. Hipotesia Nik pentsatzen nuen ez zela ezebez gertatuko, zian ere, ez nuen pentsatzen beroarekin eustea eta ondorioz altxatzea. Zergatik gertatzen da hori? Edalontzia hasiera batean hotza dago eta presioa txikia da. Baina edalontzia berotzerakoan, presioa handitu egiten da. Orduan globoa edalontzian sartzerakoan edalontziari eutsi egiten da presioarengatik. Ondorioz altxatzea lortzen du.

Zuzen irteten den gezia

Ikerketa galdera: Zer gertatzen da, urari, xaboia gehitzen diozunean gainazalean dagoenarekin? Hipotesia: Nik hasieran uste nuen, burbuilak urtengo zirela edo ez zela ezer gertatuko.  Materiala - Ura - Ontzi bat - Xaboia - Belarriak garbitzeko kotoia - Gainean jartzeko zerbait (gezia) Prozedura: 1. Lehenengo, ontzia urez bete behar da. 2. Ondoren, kartulina batean gezi bat moztu behar da eta erdialdea moztu. 3. Jarraian, gezia uretan jarri eta belarriak garbitzeko kotoiari xaboia bota. 4. Azkenik, geziko moztuta dagoen adean jarri bastoia eta gertatzen dena ikusi. Zergatik gertatzen da? Urak, xaboiak baino gainazal-tentsio handiagoa du hau da bere erakarpen indarra handiagoa da. Beraz, xaboia botatakoan, geziaren ondoan dagoen uraren erakarpen indarra gutxitu egingo da eta horrek ondorioztatzen du, geziak, erakarpen gehiago duen leku batera mugitzea. Akzio erreakzio bat da eta metodologia berdina erabiltzen da, propultzagailuetan ere.

TIROLINAREN PROBA

Karibeko kostalde bateko, isla desertu batean gaude, gure hamaika partaide gaude. Ibilbide misteriotsu baten aurrean gaude. Berriro ere proba batean murgildu gara, tirolinaren proba, partaide guztiak pozik eta irrikan daude proba honetan mugitzeko. Proba honetan abiadura eta denbora izango dira gairik garrantzitsuenak. Ez dago denborarik egiteko, baina bai, burua. Gure garuna proba honetan garrantzi handia izango du, kalkulatu beharko dugu, zer nolako abiaduran helduko den tirolina mugara? Eta ibilbide hori egiteko behar duen denbora. Hasieran, pertsona batek egingo dio bultza tirolinan dagoen pertsonari 500 N-indarrarekin eta pertsonaren masa 50 kg. Luzeera hasieratik tunelera 250 m-koa da. Eta tuneletik helmugara 90 m.  Tunela pasatu ondoren haize bolada bat dago 2m/s2-koa noranzko desberdinean daude. Tirolinak lehen 50m-ak egin ondoren bere abiadura 30m/s2-ko da. Eta 50 metroak egiteko minutu 1 eta 10 segundu behar izan ditu.

Superbibentzian ere fisika

Lehiaketak aurrera egin ahala kanpamentuaren kokagunea aldatzera goaz eta, ez dakigu gure kotxe txikiak nahikoa indar edukiko duen erremolkean guztion materiala eta kanpamentua muntatzeko material guztia eramateko gai izango den. Kotxeak  1200kg ditu eta erremolkeak 300kg. Horren ondorioz, kotxearen eta erremolkearen marruskadura indarra  7000N ekoa dela jakinik, Airearen erresistentzia 2000N ekoa eta kotxeak duen indarra 10000N kotxeak gai izango ahal da aurrera mugitzeko? Zenbateko azelerazioa edukiko du?

Bi dutxetatik bat aukeratzeko gai izango zara?

    Ohianaren erdian zaude, denbora asko pasatu da eta froga giza, saria bezala lor dezakezuna, bi dutxa natural eskaini dizute. Bien arteko desberdintasuna ur deposituaren altuera zein den da. Dutxa batean ur depositua 0,5m-ra kokatuta dago, bestea aldiz, 2,5m-ra.   Zure eginkizuna, bi dutxetatik bat aukeratzea da, horretarako presioa kontutan eduki beharko duzu. Aukeratzeko orduan, iruzkin bat egin beharko duzu bi dutxak konparatzen eta arrazoiak ematen, bi aukeretatik egokiena aukeratzen baldin baduzu, dutxatzekoa aukera izango duzu.

Igerileku egokia aukeratuko al duzu?

Hawai-en gaude, paradisuan, eta froga hau egitea tokatzen zaizue zuen super bibentzia aurrera ateratzeko. Lau likido ezberdin ditugu, eta igerileku bakoitzeko hondoan, objektu bat dago, zuen super bibentzian aurrera egiten lagunduk zaituena. Igerileku bat urez beteko dugu, beste bat ardoarekin, beste bat red bull-arekin eta beste bat itsasoko urarekin. Urez (1g/cm³) beteko dugun igerilekuaren altuera 1,5 metrokoa Ardoarekin (0,99 g/cm³) beteko dugun igerilekuaren altuera 1,51 metrokoa da Red bull-arekin (1,036g/cm³) beteko dugun igerilekuaren altuera 1,45 metrokoa da Itsasokoko urez (1,028) beteko dugun igerilekuaren altuera 1,47metrokoa da 4 taldekide zaudete, 60kg-ko bat, 65-kg-ko bat, 75kg-ko bat eta 90kg-ko beste taldekide bat. Presio handieneko igerilekuak 20 puntu Bigarren presio handieneko igerilekuak 15 puntu Hirugarren preio handiena duen igerilekuak 10 puntu Presio txikieneko igerilekuak 5 puntu

Zein karretilla?

Konkisen antzekoa den programa bateko partaidea zara irla batean. Egin beharreko froga aurkeztu dizute: Irla horretan gauak pasatzeko txabola egitea egokitu zaizu. Hiru karretilla mota dituzu aukeratzeko. Bata 50 kg-koa, bestea 70kg-koa eta azkenengoak 80kg-ko masa du.  Zure muga 16.070 Joulekoa da, beraz hori da egin dezakezun gehienezko lana. Froga irabazi nahi duzu eta zure ahalegin handienak egingo dituzu. Zein karretilla aukeratuko duzu, zure muga horretara heldu nahi baduzu? Kontuan eduki behar da, karreta hori, 30 segundutan helmugara eraman behar duzula azkenengo abiadura, 20m/s-koa izanda.

Eusko Jaurlaritzak UNEren arauak euskaratuko ditu

Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, hitzarmenaren xede den programaren UNE arauak euskaratzeaz arduratuko da, baita beharrezko eguneraketez ere. Gainera, urteko programan txertatu nahi diren arauen zerrenda sinatuko dute urtean behin.