Izenburua: Ezekiel Nora Ezean Idazlea: Jasone Osoro Argitaletxea: Elkar Saila: Taupadak Azaleko irudia: Unai Arana Sailaren diseinua: Unai Arana Ezekiel 15 urteko nerabe bat da, ama eta arreba Mariarekin bizi dena. Orain artean, Ezekielek ez du aitaren berririk izan. Eta nerabe orok bezala, burua bere gauzetarako du soilik, harengan soilik pentsatzen du, eta etxean ahalik eta denbora gutxien egotea. Momentuz, Ezekielek bere bizitza; egunerokoa, normaltasunez jarraituko du, momentu batean, ustekabean, gauza harrigarri bat gertatu arte. Egunero lez, eskolara joango da, eta eskolatik bueltan, aitarekin egingo du topo. Hark, beste emazte bat duela esango dio eta baita harekin alaba bat, esan dionez, lana dela eta, herrira bueltatuko dira bizitzera. Orain artean, Elena dabil Ezekieletaz maitemindua, eta gutxi bada ere, Ezekieli ere hura gustatzen zaio. Baina bat-batean, Elena gustatzeaz gain, beste neskatila bat gustatzen hasiko zaio, Nora; aitaren “alaba”. Z
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina