Moio: gordetzea ezinezkoa zen
Idazlea: Kattalin Miner Argitaletxea: elkar Urtea: 2019 Kattalin Minerrek liburu honetan 10 urte lehenago bere buruaz beste egin zuen bere lagun min bati buruz hitz egiten du, Aimar Elosegi Ansa, edo lagun artean deitzen zioten bezala, Moio. Hasieratik suizidio, transexualitate eta presio sozialaren gaiak jorratzen ditu. 10 urte igaro ondoren, Kattalinek, doluaren azken fasea pasatu duela pentsatzen du, izan ere, zerbait bukatzeko beste zerbait hasi behar da. Bere buruari hainbat galdera egin ondoren, gizarteak hil zuela ondorioztatuko du. Bertan oraindik estigma handiak daudela konturatuko da. Gai horri buruz informatzeko, hainbat pertsonari galdetuko dio Moioren anaiari, koadrilako lagunei, feminista taldekoei… Nola sentituko zen Moio? Zein izango zen bere egoera? Zer esperientzi biziko zituen horretara heltzeko? Liburu hau harrigarria iruditu zait, bihotzeraino heldu baitzait. Irakurtzen duzunean ezinezkoa da ez unkitzea gai oso gogorra delako