Sexi-menduz
Liburuaren izena: Sexi-menduz
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2007
Aitor eta Unai arratsalde batean geldituko dira, eta Unaik Aitorri aitortuko dio Amagoia izeneko neska bat gustatzen zaiola baina ez dakiela nola hurbildu beregana. Beraz, Aitorrek, gaztetan 15 urte inguru zituenean idatzi zituen fitxa batzuk utziko dizkio Unairi. Fitxa hauetan, Aitorrek idatzi zituen ligatzeko trikimailuak azaltzen dira. Irakurtzen doan heinean, Unai ligatzeko jokoaren inguruan gehiago trebatuko da. Horrela, Osane ezagutuko du, Aitorren nerabezaroko lagun “berezietako” bat. Unai Osanerekin hitz egiten hasiko da. Beraz, Unaik norekin bukatuko du? Amagoiarekin ala Osanerekin?
Sexi-menduz liburua asko gustatu zait, gazteak gareneko ohiko arazoak jorratzen baitira. Kasu honetan, sexuari buruzko arazoak dira. Ni ez naiz irakurle oso ona, baina liburua irakurtzean oso errez irakurri dut eta jendeari aholkatzen diodan liburua da, nerabeei gehienbat, momentu onak pasako dituzte eta. Zati dibertigarriak ditu eta humorea ere bermatzen da
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina