Jessicaren itzala

jessicaren itzala bilaketarekin bat datozen irudiak
Izenburua: Jessicaren itzala
Idazlea: Andrew Norriss
Argitaletxea: Desclée
Argitaratutako urtea: 2018 

Francis da ipuin honetako protagonista, bera pertsona lasaia eta bakartia da. Jessica ezagutu arte, Jessica, mamu bat da eta urte bat egon da inorekin hitz egin gabe. Francisek istorio honetan, hainbat lagun egingo ditu Andy eta Boyle. Francisek lehenik, Andi ezagutuko du, biek arazoak izan dituztenez eskolan, bakoitzak bere izaerarengatik, bere laguna izango da. Gurasoak harremanetan jarri dira Francisen amak denda bat duelako. Francisek, Andiren bizitza guztiz aldatuko du eta pentsatzeko modua ere. Amak lagunak direla ikustean beste lagun bat izateko oraingoan Boyleren amarekin hitz egingo du. Boylek arazoak izango ditu eskolan gihartsu dagoelako, eta lagunak egiteko beharra izango duelako, buruko arazoengatik. Boyle taldean berria izatean Jessica zergatik hil zen jakin nahi izango du

Lortuko ote dute jakitea zergatik hil zen Jessica? Arazoren baten bat izango dute beraien artean nola hil zen jakitean?


Nire ustez liburu hau oso interesgarria da, gertaera ugari dituelako. Errealitatean gerta daitekeen kasu bati aurre egiteko pausuak ikasi ahal dituzu. Azkenik, oso ulerterreza da eta berehala irakurriko duzun liburua da.

Animatu liburu hau irakurtzera eta ikusiko duzu bizitzari buruz zenbat ikasiko duzun!

Jokin

 2020/01/21

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa