Kale gorrian




Izenburua: Kale gorrian
Idazlea: Robert Swindells 
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-data: 2005


Kale gorriak bilaketarekin bat datozen irudiakLink gazte lasai eta formal bat da, bere ama eta arrebarekin soilik biziko da, izan ere aitak alde egingo du. Aita joan eta urte bete beranduago amak beste gizon bat ezagutuko du, Vicen. Orain Carol(Link-en arreba) bere nobioarekin bizitzen joango da. Link, amak eta Vincenek egunak pasa ahala gero eta egoera txarragoan daudela konturatzen hasiko dira, gazteak ez baitu lanik eta amak diru oso gutxi lortzen du. Hori gutxi balitz amaren  bikoteak emakumea txarto tratatzen du eta Link-ek ama defendatzerakoan, gizonak etxetik botatzen du. Orduan gaztea kalean bizitzen geratzen da, inolako lanik eduki gabe eta kalean dirua eskatzen. Astean behin arrebaren etxera joan arren, oso deseroso sentitzen da, arrebaren bikoteak ez baitu ondo ikusten bera etxe horretara joatea. Egun ugari pasatu ostean Link Londresera joango da, izan ere, bere herrian eskaleak ez ziren ohikoak eta bera ikustean beldurra sartzen zitzaien gorputzean. Horregatik Londreseko egoera ikusita, bertan eskaleak askoz ere ohikoagoak zirela ikusiko du eta pentsatu gabe bertara joango da.

Nolako abenturak uste dituzu pasatauko dituela Link-ek?
Ondo amaituko du bere ideiak?

Nire iritziz liburu hau oso erakargarria izan daiteke munduaren egoerari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat, izan ere, egoerak azaltzerako orduan oso modu berezian egiten ditu eta munduaren inguruan gehiago ikasten laguntzen dizu. Horrez gain,  oso erraz irakuntzen da, ekintzak adierazteko moduak oso erakargarriak baitira.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa