Aramotz

IÑAKI IRASIZABAL: Aramotz, Elkar, 2018.


Liburu honetako protagonista Saioa da, urte batzuk lehenago Bilboko jaietan jasandako erasoaren ondorio psikologikoak baretzeko pilulak erosten dituena. Egun batean, droga erosten duen pisuan dagoela Edy izeneko neska bat ezagutzen du, eta bietako batek droga saltzaiela hilko du. Gauzak baretu arte ezkutatzea erabakiko dute, eta horretarako Saioak urte batzuk lehenago psikiatriko bateko egonaldian ezagutu zuen Landerri deituko dio laguntza eske. Honek Aramotz mendilerriko txabola batera eramango ditu, eta han, naturaren edertasunean, biziko dira Edy eta Saioa, Landerren noizbehinkako bisitekin. Hiru gazteak mezfidantzaz begiratuko diote elkarri, aldi berean paradisu eta infernu den leku honetan. Topatuko al dituzte trafikatzaileek bi gazteak? Edo, agian, beste mehatxu batek aurkitu die iadanik?


Liburu osoan zehar suspentsea mantentzen du autoreak, liburuaren zati handiena nahiko monotonoa bada ere, zerbait gertatuko den sentsazioa izan dut irakurtzerakoan. Liburu osoa esaldi motzekin dago idatzita, irakurtzeko askoz ere arinagoa egiten duena, gehiegizko deskribapenak egin gabe. Gainera, liburua irakurtzen joan ahala pertsonaien eboluzioa argi ikus daiteke, baina hala ere, ez dut uste amaieran hartzen duen norabidea asmatuko duzunik.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa