Aramotz


Liburuaren izenburua: Aramotz
Idazlea: Iñaki Irasazabal
Argitaletxea: Elkar
Edizio data: 2018



Liburuko protagonista nagusiena Saioa da, 16 urteko neska bat. Neska hori Bilboko jaietara joango da, eta hor bortxaketa bat jasango du. Hortik aurrera Saioa
erdi zoratuta geratu dela ikusiko dugu, beraz, bere gurasoek medikuarenera bidaliko dute, eta honek pilula batzuk emango dizkio. Medikuarenean dagoela Lander ezagutuko du, bere laguna bihurtuko den mutil lasai bat, bere buruan dituen arazoak konpontzeko. 

Beranduago, medikuak ez dizkio pilula gehiago emango, eta horren ondorioz drogetarako adikzioa sortuko dio. Drogak erosterakoan Edy ezagutuko du, drogak erosi nahi dituen neska bat. Baina droga saltzailea hil eta gero Landerri laguntza eskatuko diote eta berak mendiko etxe batera eramango ditu, Aramotzera. Baina egun batzuk pasatutakoan hiruren arteko arazoak sortuko dira.



Zer gertatuko da amaieran? Nola konponduko dute egindako hori?


Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, oso motza da irakurtzeko eta istorioak irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen dizu, gainera niri misteriozko pelikula baten antzekoa egin zait, eta niri pelikula horiek asko gustatzen zaizkit, beraz, niretzat libururik onenetakoa da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa