Atzerrian

Izenburua: Atzerrian
Idazlea: Nerea Balda
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen data: 2019

       Liburu honetako protagonista Londresen bizi baina euskalduna den emakume gaztea izango da, eta bere eguneroko bizitza arrunta kontatuko duen istorioa izango da hau, denok bizi ditzakegun egoerak azalduz.

Luzaroan itzultzaile-interprete izateari denbora eskaini eta helburua lortu ondoren, noraezean geratuko da gure protagonista, eta berriz ere ilusioaren bila hasiko da. Maite diren pertsonen arteko distantziak, adiskidetasuna, eguneroko egoera eta kezkak, ilusioa, obsesioa eta beste hainbat landuko ditu idazleak, kapituluz kapitulu. Zer gertatuko da? Lortuko al du protagonistak ilusioa pizten dion zerbait topatzea?

       Idazleak liburu hau eskematikoki baina poetikoki idaztea lortu izanak istorioa hobeto ulertzen laguntzen du. Liburuko zati gehienak lehenengo pertsonan idatzita egon arren, badaude bigarren pertsonan, amaren hitzetan idatzita dauden zatiak, “flash back” antzekoak dira horietako batzuk.

       Liburu hau ez da oso luzea, 100 orri besterik ez ditu, eta oso erraz eta arin irakurtzen da. Hasiera batean nahiko zaila da istorioaren nondik norakoa ulertzea, hainbat narratzaile desberdinek kontatzen baitute. Baina hainbat orrialderen buruan, istorioan kokatzea lortzen da.

       Beraz, liburua gustatu egin zaidala esan dezaket. Gainera, politena iruditu zaidana, liburuko pertsonaia bakoitzak nortasun propio bat duela da, ikuspuntu, iritzi eta sentimenduak adierazteko era desberdinekin.
Amaitzeko, sentimenduz beteriko kontakizunak gustatzen bazaizkizu, hau da zure liburua.

Maria Cobos Pereira.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa