Piraten historiak

Resultado de imagen de piraten historiak

Piraten historiak

Egilea: Seve Calleja
Marrazkiak: Tellaetxe Isusi eta Monika Bengoetxea
Argitaletxea: Elkarlanean
Argitaratzea: 1998


Itsasoko istorioak gustatzen bazaizkizu, liburu hau zuretzat egina dago, izan ere, piraten, kortsarioen eta beste itsas-gizonen istorio izugarriak kontatzen ditu, Defoe, Melville, Vikingoen kondairak… baita Michel Iriart Ixebe Pellot euskaldun kortsarioaren istorioa ere, eta Napoleonekin ere elkartu zen! Adibidez, bazenekien Defoe piraten kondaira famatua bi emakume piratena zela? Seguruenik ezetz, eta ikus daiteke, piraten artean ez zela ohikoa emakumeak azaltzea, baina honako bi hauen anekdota benetan harrigarria da. Baita ere, arrantzale beltz baten abenturak kontatzen ditu, Irving hain zuzen ere, eta, Hell-gateko arrantzalerik onena zela esan liteke, izan ere, bertako korronte eta zurrunbilo guztiak ezagutzen zituen, baina egun batean bere itsasontzi makalak ez ditu itsaso horretako ur biziak jasango.
Prest al zaude itsasoetan barrena egiteko eta abenturak bizitzeko?


Nire iritzia: Niri liburu hau nahiko gustatu zait, izan ere, betidanik izan ditut piraten narrazioak gustoko, eta liburu honek ondo azaltzen ditu. Baita ere, esan beharra dago, liburuaren kontaketak nahiko laburrak direla, Defoe-rena izan ezik, eta horrek erraza egiten du irakurtzeko. Ondorioz, espero nuena baino gehiago gustatu zait liburua.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa