Moio: gordetzea ezinezkoa zen



Idazlea: Kattalin Miner
Argitaletxea: elkar
Urtea: 2019


                Kattalin Minerrek liburu honetan 10 urte lehenago bere buruaz beste egin zuen bere lagun min bati buruz hitz egiten du, Aimar Elosegi Ansa, edo lagun artean deitzen zioten bezala, Moio. Hasieratik suizidio, transexualitate eta presio sozialaren gaiak jorratzen ditu. 10 urte igaro ondoren, Kattalinek, doluaren azken fasea pasatu duela pentsatzen du, izan ere, zerbait bukatzeko beste zerbait hasi behar da. Bere buruari hainbat galdera egin ondoren, gizarteak hil zuela ondorioztatuko du. Bertan oraindik estigma handiak daudela konturatuko da. Gai horri buruz informatzeko, hainbat pertsonari galdetuko dio Moioren anaiari, koadrilako lagunei, feminista taldekoei… Nola sentituko zen Moio? Zein izango zen bere egoera? Zer esperientzi biziko zituen horretara heltzeko?


                Liburu hau harrigarria iruditu zait, bihotzeraino heldu baitzait. Irakurtzen duzunean ezinezkoa da ez unkitzea gai oso gogorra delako, gure ingurunean gertatu ahal diren egoerak dira, horregaitik enpatia sentitzea oso erreza da. Irakurtzeko arina da, izan ere, gogorra denez, nire ustez denbora behar duzu. Gainera amaieran izten duen hausnarketa zaila egiten zaizu, gaia oso gertukoa gertatzen delako. Oso ideia ona iruditu zait gai hauek jorratzea, gaur egun ere oraindik ez direlako onartzen eta naturaltasunarekin hitz egiten.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa