Xaboi hodeia

Ikerketa galdera:
Zer gertatuko zaio xaboi pastillari mikrouhin labean sartuz gero?

Hipotesia:
Nire ustez, xaboi pastilla urtu egingo da mikrouhin labera sartzean.

Materiala:
- Xaboi pastilla (usainik gabea).
- Mikrouhin labea.
- Plater bat.

Prozedura:
- Sartu xaboi pastilla mikrouhin labean, plater batean gainean.
- Berotu bi minutuz, goreneko potentzian.
- Ireki labea, eta itxaron hoztu arte. Atera xaboi pastilla mikrouhin labetik.
- Begiratu zer gertatzen den!

Datuak:

1
2
3

Ondorioa:
Esperimentu honetan, Charlesen Legea betetzen da, gasen legeetako bat. 
Teoria horren arabera, “presio konstantean dagoen gas kantitate jakin baten tenperatura igotzean, gasaren bolumena handitu egiten da”. 

Kasu honetan, xaboi barruan harrapatutako ur lurruna berotu egiten da, barruko aire burbuilen horman presioa zabalduz, eta gasaren bolumena handituz.

Esperimentu hau edozein xaboi erabiliz egin daiteke, baina hobeto geratzen da  barruan burbuila gehiago dituen xaboi naturalagoa erabiltzen baduzu.

Gehiago jakiteko:
- Charlesen Legea: https://youtu.be/1ZduXmVPe1I 
- Esperimentua: https://youtu.be/G5eWWZTlPkI 

Zientzialaria:
Jacques Charles fisikari, matematikari eta asmatzaile frantziarra izan zen. Gas idealak aztertzen ari zela gas baten bolumena eta tenperaturaren arteko erlazio finkatu zuen Charlesen legea deiturikoan.

Informazio-iturriak:

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa